AIMS (Alternatives for Innovative Math Study)

Proiektuaren titulua: AIMS (Alternatives for Innovative Math Study)

Proiektuaren koordinatzailea: Valentina Cuadrado Marcos

Ikastetxea: IES Alonso de Madrigal BHI (Gaztela eta Leon)

Adin kategoria: 12 eta 15 urte bitartekoak

AIMS eTwinning-Comenius proiektua da helburu nagusi ikasleak Howard Gardneren Adimen Anizkoien (MI) inguruan ikertuz Matematikaren ikaskuntzan animatzea duena. Proiektua ikastetxeko ingeles sekzio elebidunean lantzeko da, matematika arloa txertatzen zaion AICLE metodologia baten bidez.

Nabarmentzekoa dugu ikasle eta irakasleek proiektuan egin duten lan etenik gabea, azken produktuen katalogo zabal batean islatzen den lana; era bateko eta besteko jardueren originaltasuna eta erabili diren formatu eta euskarriak erakusten dira. Azpimarratzen dugu, era berean, arazoak ebazten ikasleek garatu duten sormena, poemen sorkuntza, aurkezpenen estetika, antzezpenak, aldizkariak, ekoizpen plastikoa, etab.

Valentina Cuadrado Marcos, IES Alonso de Madrigal BHIn (Avila) koordinatzaile denari emango diogu hitza berak konta diezagun nola garatu den proiektu hori eta nolako eragina izan duen bere ikastetxean.

AIMS eTwinning-Comenius proiektua da Bigarren Hezkuntzako zazpi ikastetxek egina: Errumania, ikastetxe koordinatzailea, Frantzia, Holanda, Italia, Polonia, Grezia eta Espainia. Ez da irakasle-talde horiek elkarrekin lan egiten duten lehen aldia, eta hori balore positiboa da proiekturako eskakizun eta konpromiso aldetik dakarrenagatik.

partners_AIMS

Oraindik bukatu gabea bada ere, sortuak ditu jada azken produktu ugari eta era askotako jarduera mordoa;  Twin Space-n daude.

Deskribapena, helburuak, emaitzak eta inplikazioa

AIMSek, izenburuak berak dioen moduan, Matematiken Ikaskuntzarako Alternatiba Berritzaileen bilaketan dihardu lanean, Howard Gardneren Adimen Anizkoiei buruzko teoria arakatuz ikasleen interes, behar eta trebetasun partikularrak aurkitu eta garatzea helburu hartuta.

Ildo horretan irakasle-taldeak partikulartasun horien arabera bereizten eta egokitzen du bere sistema metodologikoa.

flower_AIMS

Proiektuaren helburu nagusia ikasleen artean Matematikaren inguruko motibazioa eta interesa indartzea da, bereziki emaitzak batez bestekoa baino apalagoa dituztenen artean.

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=7l6Cpr9PynU#action=share[/youtube]

Bestalde, parte-hartzaileen jakin-mina eta espiritu ikertzailea piztea da kontua, Matematika bizitza errealarekin lotuz, nazioarteko taldeetan lankidetzan jardunez eta IKT tresna era askotakoak baliatuz. Kontua autonomia eta ikasketa independenterako trebetasuna sustatzea da, eta hala ikasleen artean autoestimuzko giroa sortzea.

Proiektuan asmatu dute batik bat adimen-modu bakoitzerako jarduera berezia diseinatzen eta proiektukide diren ikastetxeen artean egitekoak banatzen. Ikastetxe guztiek sortzen dituzte adimenetako bakoitzarentzako jarduerak, hala nola, hitz gurutzatuak, buruhauskailuak, bideoak, kantak, Altxor bilaketak, kontzeptu-mapak, flipped lessons, grafikoak, matematikako elementuak dituzten argazkiak, etab.

Bestalde, ikastetxe bakoitzak egiteko ardatz bat hartzen du bere gain proiektuan. Espainiaren ardura Irakasleentzako Kit edo Gida baten atala den DVD bat egitea da, eta Gida horretan sartzen da emaitzen eta metodologiaren ikuspegitik adimen bakoitzerako baliagarrien iritzi zaien jardueren aukera bat.

blog_AIMS

Proiektuari zailtasunik handiena lantzen dituen azpi-gaien askotarikoak dakarkio, adimenetako bakoitzak tratamendu desberdina eskatzen baitu. Hainbestetarikoak izanik jarduerak, ez da erraz jarduera horiek guztiek onarpen eta parte-hartze maila bera izatea parte-hartzaileen aldetik, baina egiaztatu da, Gardnerek proposatu bezala, adimen mota desberdinei arreta egitea lagungarri dela ikaskuntzarako. Sistemak bereizteko aukera horrek balio du eragozpenak gainditzeko.

Partaideen inplikazioa eta parte-hartze aktiboaren maila, bai ikasleena bai irakasleena, oso positiboa da. Ingeleseko Sekzio Elebiduneko Ingeles Tailerretan egiten da lan, ingelesez ematen diren Matematika eta Teknologia klaseetan. Horregatik dira emaitzak positiboak Matematiketan ez ezik Ingelesean ere. Proiektuaren diziplinartekotasunak zuzenean inplikatutako departamentuen arteko lankidetzak gehitzea ekarri du, bai eta laguntzaile beharrezkoak diren beste batzuekikoak ere. Esate baterako, Hizkuntza eta Literatura Departemantuarekikoa, Publizitate Taillerrarena eta Marrazketa Departamentuarena.

museo_di_metaponto_AIMS

Irakasleentzako Gida azken buruko produktuko Kitean sortutako materialak, beren DVDarekin, blogean TSn erakusten direnekin batera argitaratutakoak egokitu daitezke beste ikastetxe batzuek erabiltzeko eran. Gainera,  EST atarira igotakoan gehiagok erabiltzen ditu.

Errekonozimendu pertsonala

Alderdi profesionalean, 2015 Sari Nazional honekin AIMS proiektuan egindako lanari egin errekonozimendua oso hunkigarria da niretzat, eta bereziki eTwinning-ek 10 urte betetzen dituen honetan.

eTwinning sortu zen une beretik dihardut bertan lanean, eta beste batean ere esana dut nire irakasle karrera hartzen ari zen norabidea arrakasta bat zela metodologia berrietan egiten dudan bilaketa honetan.

Bestetik, berriz, AIMS Matematiketako lana denez geroz, niretzat, ingeles irakaslea naizen honentzat, erronka handia izan da. IES Alonso Madrigaleko, BHI, nire irakaskide eta ikasle guztien lankidetzarekin eta ikastetxe proiektukideetako irakasleenarekin -bereziki Irina Vasilescu Comenius koordinatzailearekin-, eta ez bestela, gainditu ahal izan dudan erronka.

ICMAT_AIMS

Gure ikastetxeak eskuratuak ditu jada sari nazional batzuk eta Europako sari bat, eta harro sentiarazten nau horrek. Alabaina, 2015 Sari Nazional honek balio berezia du, nire irakasle lana eta karrera amaitutzat ematen dudan urte honetan eman baitzait.

Eskerrik asko laguntzagatik eta emandako aukerengatik.

Irudien iturria: TwinSpace eta proiektuko bloga.

 

 

Comparte esta noticiaTweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook
Share on LinkedIn
Linkedin
Proiektu aipagarriak
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *