Are you ready to live in the 21st century?

Are you ready to live in the 21st century?

Are you ready to live in the 21st century? proiektua aurkezten dizuegu. Proiektu hau eTwinning 2016 sari nazionaletan saritua izan zen 4-11 adinekoen mailan. Espainia, Italia, Polonia eta Portugaleko lau kideren artean burutu zen 8 eta 12 urte bitarteko ikasleekin. eTwinningen egindako lana parte hartu zuten ikastetxe guztien curriculumean jaso zen zeharkako konpetentziak garatzeko, besteak beste, digitala, soziala eta herritartasuna. Proiektuak barne hartzen dituen diziplina guztiak CLIL metodologiaren ikuspegitik lantzen dira. Ikasleek proiektuaren garapenean era aktiboan parte hartu dute, hainbat helburu lortzeko –datuak bildu eta beste kideekin alderatu, balorazioak egin, interneten bidezko inkestak egin- bideokonferentzia bidez komunikatuz eta amaieran proiektua ebaluatuz. Halaber, familien parte-hartzeari tokia egin zaio, abestien eta logotipoen lehiaketan bozkatu egin baitzuten.

Maite Elejalde Guerrak, proiektuaren sortzaileak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Virgen de la Guia LHI ikastetxeko irakasleak, bere ikastetxearen esperientzia nolakoa izan den azaltzen digu.

Proiektuaren xedea ikasleek XXI. mendean bizitzeko beharrezkoak dituzten konpetentziak eskura ditzaten ahalbidetzea da. Izan ere, mende honen ezaugarri nagusiak era digitala, hizkuntza aniztasuna eta globalizazioa dira. eTwinning ikastetxeko eguneroko jardueretan eta ikasgai ezberdinetan erabili dugu ikaskuntza prozesuaren oinarri gisa, bai ikaskuntza sustatzeko bai haren kalitatea hobetzeko, oinarrizko eta zeharkako konpetentzien ebaluazioa sustatuz, curriculumeko xedeak lortzen laguntzeko eta era ezberdin batean ikasteko. Espainia, Italia, Polonia eta Portugaleko lau kideren artean egin zen 8 eta 12 urte bitarteko ikasleekin.

Proiektuari esker lanerako giro interaktibo eta motibagarria lortu zen. Ikasleak konponbideak bilatzera bideratu ziren eta ideiak trukatuz, informazioa bilatuz, elkarri lagunduz, sormena erabiliz eta haien lana eta gainerakoena ebaluatuz lan egiten irakatsi zitzaien. Proposatutako jardueren bidez ikasleek esperientzia birtuala errealarekin integratu zuten (ikastetxean bertan eta handik kanpo) eta teknologia berriei esker sormena erabiliz lan egin zuten.

Lau ikastetxeen jarduerak eTwinningen integratzea lortu genuen, eta horrela proiektuan garatu diren modulu ezberdinen bidez konpetentziak garatu ziren CLIL ikuspuntutik. Konpetentzia horiek garatzeko IKTak, ingelesa eta ama hizkuntzak (kasu honetan euskara eta gaztelania) erabili ditugu.

Proiektua ikasturte oso batean zehar bete behar izan diren zazpi helburutan antolatuta dago. Haiekin gure ikasleen bizitzan funtsezkoak izango diren alderdiak landu nahi izan ditugu.

Mission 1: Open your mind and meet new people

Hasteko, elkar ezagutu genuen nahiz eta nik dagoeneko irakasle guztiekin lan egin nuen, izan ere, gainerako irakasleek eta ikasleek ez zuten elkar ezagutzen. Bideokonferentzia bidez egin genuen, irakasleak zein ikasleak motibatzen baititu.

videoconferencia

Mission 2: Be a digital citizen

Gure ikasleen oraina eta geroaren funtsezko alderdia. Xedea teknologia berrien erabilerari buruzko ohitura onak eta txarrak islatuko zituen aurkezpen bat egitea zen. Horretarako, aldez aurretik inkesta bat egin behar izan zuten ikasleek teknologia berriekin nolako harremana zuten ikusteko. Eta haien klasean egiteaz gain, ikastetxe osoan egin zuten guztiak proiektuaren parte eginez.

cómic eSafety

Mission 3: Be an artist

Gure ikasleen alderdi artistikoa garatzen lagundu zigun logotipo bat egitea. Artistek eta familiek haien gogokoena bozkatu zuten. Oraingoan ere, proiektuak ikasgelatik kanpo zabaldu zen.

Mission 4: Be a musician

Eguberriak iritsi ziren eta haiekin gabon kanten lehiaketa. Lehiaketan ere familiek parte hartu zuten haien bozka emanez eta eguberrietako jaialdietara joanez.

manualidad árbol navidad

Mission 5: Be an explorer and mathematician

Haien lurraldea bisitatzeko bidai bat prestatzea gure ikasleek informazioa bilatu, aukerak aztertu eta prezio eta distantzien bidez zenbakiak erabil ditzaten lortzeko modu bat da. Kasu honetan, informazio guztia jasotzen zuten posterrak prestatu zituzten gero haien kideei aurkezteko.

Trabajo sobre monumentos

Mission 6: Be a trainer

Ohitura onak eta kirola egitea oso garrantzitsuak dira. Bideokonferentzia bidez jarduera jakin batzuei egunean zenbat ordu eskaintzen dizkioten alderatu zuten, besteak beste, lo egiteari, telebista ikusteari eta kirola egiteari. Amaitzeko, ariketa sorta bat prestatu zuten kideek egin zitzaten.

videoconferencia3_are you ready to live

Mission 7: Be an environmentalist

Azkeneko egitekoa baina ez makalagoa. Xedea ingurumenari eta birziklatzeari buruzko aldizkari digital bat egitea zen. Berriro ere familiak inplikatu egin ziren eta haien etxeen eta kalearen argazkiak atera zituzten.

Revista proyecto Are you ready to live in the 21st century

Proiektu osoa ikastetxean egin zen argazkiak eta familien bozketak izan ezik. Halaber, aipatu beharra dago Eskola Kontseiluan eta irakasleen klaustroan proiektuari buruzko informazioa eman zela eta Ikastetxeko Plan Kurrikularrean jasota dagoela.

Proiektuari esker ikasleek XXI. mendeko konpetentziak garatu dituzte: konpetentzia linguistikoa, arazoen ebazpena, elkarlana eta konpetentzia digitala. Gainera, ikasketarako zuten interesa, sormena eta motibazioa piztu dizkie eta era askotako bizipenak izan dituzte.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesu honek ikasleengan emaitza hobeak izan ditu. Irakasleentzat ere oso esperientzia positiboa izan da beste irakasle batzuekin eta ikasleekin harremantzeko era berriez gozatu baitute eta irakasteko modu berriei buruz hitz egiteko eta profesionalki hobetzeko aukera izan baitute.

Lortutako emaitzak ikastetxe osoarekin banatu dira, baita proiektuarekin zuzenean loturarik ez zuten ikasgelekin ere, izan ere, jardueraren batean parte hartu dute, eta hortaz proiektua beste ikasgela eta irakasle batzuengana iritsi da.

Halaber, ikastetxeko blogean, ingeleseko blogean eta ikastetxeak hilero argitaratzen duen aldizkarian proiektuaren garapenaren berri eman da. Era horretan, proiektua ikastetxeko estamentu guztietara irisi da: ikasleak, irakasleak, familiak eta irakasleen klaustroa.

Proiektuan zehar sortutako materialak ikastetxe osoaren esku daude: aurkezpenak, aldizkaria, bideoak… ikastetxeko ikasle guztiek baliatu ditzaten eta klasean erabiltzeko aukera izan dezaten.

Sari bat lortzea pizgarria da beti, era erakargarri eta berritzaile honetan lan egiten jarraitzeko motibazio berri bat. Irakasleentzat motibagarria da, baina baita ikasleentzat ere, sariaren bidez egin duten lan gogorra aitortzen zaielako, baina gainerako ikasleek ere zoriondu egiten dituztelako.

Proiektuan nirekin batera lan egin duen Cristina Silvak, Agrupamento de Escolas da Lousã (Portugal) ikastetxekoak, honela dio: “Working on the project “Are you ready to live in the 21st Century?” was a very remarkable opportunity as a teacher, since it gave my younger students the chance to use English in real and motivating contexts, to share experiences with their peers, to try new ICT tools and to learn about different topics, such as Internet Safety, Environmental issues, healthy living, etc. As a teacher I can say that I’ve also learned to work with new ICT tools which are very useful in day-to-day practice. The collaborative work amongst all partners was the key to the success of this project. In addition to this, for most of my students it was the first contact with eTwinning and since then they want to go on working and learning with eTwinning, their parents also recognized the importance of the project and participated in different activities”.

Beste lankide batek,  Anna Szczepaniak Poloniako Szkoła Podstawowa nr 9 im. M. Kopernika w Dzierżoniowie, Dzierżoniów ikastetxeko irakasleak, honela deritzo:

For me, an experienced eTwinner, this project was a unique one because of the cooperative work and cooperative results. Most tasks were finished with a common outcome, which included all the students’ works. Working on the project let me know new ICT tools and some of them I have been using since then: Madmagz and Google Slides. Students liked the videomeetings most. Thanks to easy and interesting topics they had the opportunity to use English talking to their peers.

As it was an interdisciplinary project, students had the opportunity to develop different skills and everyone could find something interesting for himself/herself”.

TwinSpacerako sarrera: http://twinspace.etwinning.net/453/home

 

Comparte esta noticiaTweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook
Share on LinkedIn
Linkedin
eTwinning Sariak 2015
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

One comment

  1. Miren Jule Azurza Guerrica-Echevaría says:

    It is a great work and a magnificent experience at the tip of your fingers!

    Congratulations!

    Julie.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *