Maker mugimendua eTwinningen

Maker mugimendua eTwinningen

Emozioak gure ikaskuntzan era erabakigarrian eragiten duten alderdi bat dira. Ikasleok askoz hobe ikasten dugu dibertitzen garenean, erronka bat ebazteko gai garenean edo besteekin elkarlanean ari garenean. Eta zer esanik ez gure eskuekin objektu fisiko bat sortzeko gai garenean hartzen gaituen sentsazioaz!

Lehen aipatutako sentsazioek isla historikoa izan dute artisauetan, konponketak egiten zituztenetan, asmatzaileetan, eta haien diseinuei esker benetako iraultzak sortu dira lana antolatzeko moduari, garraioari edo planteko bazterren artean informazioa trukatzeari dagokionez. Horretarako, haien lanaren funtsezko alderdietako bat aurkikuntzak banatzeko eskuzabaltasuna da, halako moduz non beste pertsona batzuek aplika ditzaketen eta gizartearen gehiengoak erabil ditzakeen. Era horretan, asmatzaileek haien inguruko pertsonek bide berdina jarraitzera animatu dituzte, Zuk zeuk egin (Do It Yourself, DIY) motatako komunitateak eta mugimenduak eragin dituena. 

Gaur egun, konpetentzia manipulatiboak, arazoak ebazteari buruzkoak, taldean lan egitekoa, etab. izatea beharrezkoa da eta hori guztia indartu egiten da azken urteotako iraultza teknologikoarekin. Diseinatzeko eta ekoizteko tresna digitalak (CAD softwarea, 3-D inprimagailua eta eskanerra, ebakitzaile laserra…) eta gure aurrerapausoak banatzeko baliabideak izateak eta beste pertsonenak baliatzeak (Open Source), herritar gisa galdu ezin ditugu aukerak ekartzen dituzte. Gainera, honek guztiak etorkizuneko belaunaldien heziketari eragiten dio, hortaz komenigarria da konpetentzia horiek irakaskuntza-ikaskuntza prozesuetan sartzea. Baina nola? Bada, erantzuna “mugimendu maker” da.

Maker terminoa Dale Dougherty estatubatuarrak sortu zuen (O’Reilly Mediaren editorea), Make aldizkariaren eta mugimendu hori hedatze aldera sortutako Maker Faires erakusketa sortaren sustatzaileak. Horrela, pentsatu dezakegu «makerrak»  «web generazio batetako kideak direla, zeinak pantailetan pixelak sortzeaz gain teknologiaren bidez objektu fisikoak sortzen dituzten». Alor edukatiboari dagokionez, Maker ikuspuntuak ikuspuntu didaktiko tradizionala praktikan oinarritutako batengatik ordezkatzea ekartzen du. Era horretan, proiektuak egiteak kurrikuluko edukiak eta konpetentziak era aktiboago batean antolatzea ahalbidetzen du, eta horrek taldean lan egitea eta ikaslearekin egunerokoarekin erlazioak sortzea sustatzen du. Gainera, arteak eta zientziak bezain alor ezberdinak proposamen metodologiko honetan irmo sartzen ari dira, hortaz Maker ikuspuntua diziplinarteko ikaskuntza bat sustatzeko aukera bikaina da.

Infografía sobre Maker
Infografía sobre Maker. Fuente: 1/4TECH Maker Space. http://www.uncuartotech.com/blog/el-movimiento-maker-y-la-educacion

Mugimendu honek mahai ilara finkoetan oinarritutako ikaskuntza eremu tradizionalak birplanteatzea eta informazioa trukatzeko, erronkak ebaztea eta prototipoak egitea eta emaitzak formatu ezberdinetan aurkeztea ahalbidetuko duten tokiak sartzea eragiten digu. Asmoa Maker Spaces berri hauek  era askotako problemak ebaztea ahalbidetzea da, horretarako Design Thinking motatako prozesuak jarraituz.  European Schoolneten “El aula del futuro” izeneko proiektutik ideiak har ditzakegu, irudian agertzen zaizkigun bezalako proposamenak dituena. Baina ez etsi gure ikastetxeak ez badu nahikoa baliabiderik! Proiektu haonek irakasleentzako inspirazio iturri izatea du helburu, eta kasu bakoitzean eskolako espazioak eta materialak egokitu ahal izango dira ikasleek era aktiboagoan ikas dezaten. Ildo horretan, plasmako pantailetatik edo 3-D inprimagailu eta eskanerretatik harago,  era kolaboratiboan lan egiteko mahaiak, ideiak sortzeko ohol zuriak eta, batez ere,  lan egiteko eremuen banaketa malguak zeregin horretan lagunduko diguten estrategiak dira. Gainera, dagoeneko ikastetxean dauden tokiak konbinatu ditzakegu, adibidez laborategiak eta arte/teknologia tailerrak (segetekin, kableekin, motorrekin, margoekin, astoekin…). Baliabideak edukitzea baino, kontua sortzaileak izatea da!

Imagen del Aula del Futuro
El Aula del Futuro (European Schoolnet)

Baina, zeintzuk dira Maker mugimenduaren elementu adierazgarriak -ikonoak-? Eskaintzen dituzten aukerengatik, hauek nabarmentzen dira:

  • 3-D inprimaketa eta eskaneatzea. 3D diseinuaren softwarearen garapena, gero eta errazagoa eta egokikorragoa (pentsatu adibidez Tinkercad eta SketchUp doako programetan), zein artxibo horiek banatu eta editatu daitezen ahalbidetzeko filosofiak, 3-D inprimagailua aukera bikainak dituen tresna bat izatea egiten dute. Gainera, honi guztiari hiru dimentsiotako objektuak eskaneatu ahal izateko aukera gehitzen badiogu, gure aukerak bikoizten dira!
  • Arduino/Genuino. Erailtzen oso erraza den hardware eta softwarean oinarrituta dagoen elektronikako plataforma ireki bat da. Arduino plaka batek sarrerak argia sentsore baten moduan, sakagailu batetako ukitu baten edo Twitterreko mezu baten moduan irakurtzea ahalbidetzen du, eta gero irteera bihurtzea motore bat abian jartzen denean bezala, LED bat piztean bezala edo online argitalpen baten moduan. Horrela, Arduinok “jostailu” bikainak sortzea ahalbidetzen du. Plaka horiek elektronikari eta programazioari dagokionez oinarri gutxi zuten ikasleentzako tresna sinple gisa diseinatu ziren, baina makerren komunitate osoa haien eguneroko jardunean erabiltzen ari da!

[youtube width=”600″ height=”450″]https://www.youtube.com/watch?v=5qgvILV47JI[/youtube[/youtube]

  • Soinu elementuekin eta elementu digitalekin jolasteko plakak. Zirkuituko plakei esker, MakeyMakey modukoei esker -krokodilo pinzak eta USB kableak dituztenak-, ia edozein gauza joysticen pieza edo erabiltzailearen interfaz bat bihurtu daiteke. Ikusi bideo hau: bananaz egindako bateria bat, plastilinazko bideokontsola mando bat edo grafito paperez bustitako paper batekin, piano eskailera… Tira, piztu irudimena!

[vimeo width=”600″ height=”450″]http://vimeo.com/60307041[/vimeo]

  • Robotika edukatiboa. Azken kurrikuluetan pentsamendu konputazionala sartzen ari dira (informatikoek jarraitzen dituzten antzeko prozesuen bidez problemak ebazteko eta sistemak diseinatzeko trebetasuna). Horregatik, eta ikasleen motibazioa areagotzeko, konpainia batzuek -Legok esaterako- robotak, mekatronika kitak, sentsoreak eta blokekako programaziorako softwarea (Scratch motatakoa) erabiltzen hasi dira era guztietako erronkak ebazteko helburuarekin. Horrez gain, askotan erronka horiek interesgarri diren beste gai batzuen barruan sartzen dira eta adibidez, zaborrak kudeatzeko erak aztertzea, jende helduak gainditu behar dituen oztopoak arakatzea edo hainbat energia iturriren efizientziari buruz ikertzea ahalbidetzen dute. Horrela, diziplina anitzeko proiektuak diseinatu eta ikaskuntza asko erakargarriagoa egin dezakegu.

Osagai mordo bat dugu jada! “Egitearen” emozioan oinarritzen den estrategia motibatzaile bat, proaktibitateranzko mentalitate aldaketa bat, problemen ebazpenean eta sormenean konpetentziak garatzearen aldeko apostu bat, diziplinarteko proiektuak garatzea… Baina nola hobetu dezakegu hori guztia? eTwinningekin, noski!

Ikasle eta irakasle europarren arteko komunikazioari eta lan kolaboratiboari esker, Maker ikuspuntua nabarmen aberas liteke, eta eTwinning erkidegoan dagoeneko lehenengo urratsak ematen ari dira. Hona hemen zenbait adibide:

  • “Cyberdiscovery” (eTwinning Liveen sartu behar da lehenago) Espainia, Alemania eta Poloniaren arteko proiektu bat da (2015) eta 3 lurraldeetan sari nazionalak eskuratu ditu. Honakoa da IES Viera y Clavijo (Tenerife) ikastetxeak parte hartu duen lan bikain honen premisa: Marten bizi al gintezke? Helburu horrekin, ikasleek (12 eta 16 urte artekoak) ikertzaileak elkarrizketatzen dituzte, planetaren gainazala aztertzeko robotikaren eta sentsoreen erabilera aztertzen dute, zizareen zuloetan zehar mugitzeko 3-D egiturak sortzen dituzte, SketchUpekin kaleak eta eraikinak diseinatzen dituzte, erronka matematikoako ebazten dituzte… Eta are gehiago, bestelako esparru ez zientifikoak gehitzeko, ikasleek haien Konstituzioa egiten dute era kolaboratiboan lan eginez, Lehendakaria bozkatzen dute, ereserki bat sortzen dute (“She’s electric”) eta haien moneta diseinatzen dute. Proiektu honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, irakurri gure aurreko artikulua.
Imagen de Cyber Discovery
“Cyber Discovery”. Creación de una historia colaborativa sobre el tema
  • “Coding and Robotics – The future is now!” taldea (aldez aurretik eTwinning Liven sartu behar da). Talde hau Maker delakoari buruzko garapen profesionalerako tailer baten harira sortu zen Bragan (2016ko maiatza). Gaiari buruzko informazioa trukatzeko aukera ona da, baita tresnei (MakeyMakey, Ozobot, 3-D inprimaketa…), blokekako promaketa hizkuntzei (Scratch, Tynker…) eta haiek erabiltzen dituzten eTwinning proiektuei buruzko aurkezpenak ikusteko ere.
  • “Let’s be friends of the Earth” (aldez aurretik eTwinnning Liven sartu behar da). eTwinning proiektu honetan 9 lurraldek hartu zuten parte, eta haien artean CEIP La Angostura de Santa Brígida ikastetxeak (Gran Canaria). Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 3. mailako ikasleentzako proposamena da eta ikastetxeen inguruko paisaia eta klima aztertzean datza, baita gizakiak haietan duen eragina aztertzean ere. Eta ez hori bakarrik! Ikasleek roboten maketak sortzen dituzte birziklatutako materialak erabiliz, argazkiak ateratzen dizkiete eta ahotsa jartzen diete Voice Thread erabiliz. Horrela, proiektua zaborren kudeaketa hobe bat sustatzeko adibide ona da, eta baita txikienekin Maker erabiltzen hasteko ere. Informazio gehiagorako, aurreko artikulua irakurtzea gomendatzen dizugu.
Imagen de "Let's be friends of the Earth"
“Let’s be friends of the Earth”. Creación de robots con material reciclado
  • “The hole puncher: A mechanical international project”, Espainia, Italia eta Alemaniaren arteko eTwinning kolaborazio bat da, non zulatzeko makina bat sortzeko prozesua diseinatu, eraiki eta dokumentatu den. Proiektu honek argi uzten du Lanbide Heziketan Makerrekin egiten den lana eTwinningen bidez aberastu daitekeela, eta konpetentzia linguistikoa eta digitala hobe garatzea ahalbidetzen duela. Espainiari dagokionez, CIP Virgen del Camino ikastetxeak (Nafarroa) parte hartzen du.

Animatzen al zarete Maker zuen eTwinning proiektuetan erabiltzera? Zein ideia buruatzen zaizkizue? Zuen parte hartzea bilatzen dugu eta zuen lana eta proposamenak Twitter edo Facebook kontuen bidez jakitera ematera animatzen zaituztegu. Era berean, zuen lorpenak jakitera emateko gurekin konta dezakezue. Momentuz bagoaz, baina erabilgarri izan dakizuekeen hainbat esteka uzten dizkizuegu. Laister arte, maker jaun-andreak!

https://www.etwinning.net/es/pub/highlights/codeweekeu-2016.htm

http://www.educaciontrespuntocero.com/recursos/mundo-maker-educacion-impresoras-3d/33378.html

http://www.firstlegoleague.es/que-es-first-lego-league/historia-y-crecimiento-first-lego-league/

http://hacedores.com/tag/educacion-maker/

Iturria: Phtoroyalty irudi batetik abiatutako fotomuntaketa (CC-by lizentzia). http://www.freepik.com/

Comparte esta noticiaTweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook
Share on LinkedIn
Linkedin
Gomendioak
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

2 comments

  1. Iñigo Rodríguez says:

    Efectivamente, adaptarnos a modelos de aprendizaje más prácticos y centrados en el alumno supone un reto en nuestra profesión.
    Pero la respuesta que vamos a recibir del alumnado, su motivación, su desarrollo de competencias, etc., hace que este esfuerzo merezca mucho la pena. ¡Lo conseguiremos!

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *