Booky’s Books for you

Proiektuaren titulua: Booky’s Books for you

Proiektuaren koordinatzailea: Maite Elejalde

Ikastetxea: CEP Virgen de la Guía LHI (Portugalete-Bizkaia)

Adin kategoria: 4 eta 11 urte bitartekoak

Proiektuko materialetara loturak: Proiektuko TwinSpace.

Booky’s Books for you 10 eta 12 urte bitarteko Lehen Hezkuntzako ikasleak irakurtzera bultzatzeko proiektua da. Proiektuaren helburua hizkuntza gaitasunak garatzea eta lineako elkarlana sustatzea da. Ikasleengan beren ikaskuntza prozesuaren inguruko interesa piztea, europar esparruko beste errealitate batzuk aurkitzeko interesa, beren sormena, pentsamendu kritikoa, guztiz garatzekoa, eta bitarteko digitalak komunikazioaren eta materialen aurkezpenaren euskarri erabiltzekoa. 2014an hileko proiektu aipagarri hautatua izan zen proiektu hori; hemen dakarkiguzue lotura.

Ikastetxe kide espainiarraren proiektu-koordinatzaile Maite Elejaldek deskribatzen digu proiektua.

Proiektua itxuratzen hasi ginenean ideia nagusia 5. eta 6. mailako ikasleek beren maila baino beheragoko ikasleentzat liburuak idaztea zen. Ingeles irakasleak garen aldetik (Anna, nire lankide poloniarra, bera ere ingeles irakaslea da) pentsatu genuen jarduera bezala interesgarria izango zela, izan ere, ez baita egoten txikienentzako ingelesezko irakurketa-libururik. Horregatik erabaki genuen hortik hastea: Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek, irakurtzen hasten direnek, irakurtzeko moduko oinarrizko hiztegiko liburuak idatziz. Bigarren ziklorako komikiak egingo zirela erabaki zen, eta hirugarrenerako kontakizunak eta antzerki bat. Hartara, era bateko eta besteko testuak ikusiko genituen ikasturtean zehar, ingelesez oraingoan, eta ez ikasleek ohikoak dituzten gaztelaniaz, euskaraz edo polonierazkoak soilik. 

Lanari ekiteko lehen pausoa bi ikastetxeen kurrikuluak alderatzea izan zen, ea zer zuten batak eta besteak erkide, eta hori lantzen hasteko. Ohartu ziren ez zirela hain desberdinak. Gaiak erabakitakoan Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. oinarrizko gaietan lanean hasi ziren, hala nola, koloreak, zenbakiak, etxea, ikastetxea… Lehen jarduera horiek lankidetza bidezko marrazketarako aukera ematen duen Drawitlive tresnaz egin zituzten.

bookysbooks_historias_paddlet_2015

Komikiak ToonDooz baliatuz egin ziren eta kontakizunak, berriz, Padletez. Azkenik, antzerkia Titanpadez idatzi zuten. Grabaketak Audacityz, Voicethreadez egin ziren, eta bideoak Youtube, Vimeoren bidez kargatu ziren gora, eta liburuak ISSUU eta Calameo baliatuz egin ziren. Jarduera guztiak nazioarteko taldeetan egin ziren, proiektuaren helburu nagusietakoa taldean lan egiten irakastea baitzen, elkarrekin lan eginez, eta, zer hoberik horretarako beste herri bateko neskato-mutikoekin egitea baino.

[youtube]https://youtu.be/m-5gvo9I8zc[/youtube]

Ingelesa hobetzeaz gain, helburu nagusia ikasleek egingo zuten lana beste ikasle batzuek ere erabili ahal izatea zen. Ez dago sari hoberik zeuk egin duzun lana beste batzuek ere erabiltzen dutela ikustea baino. Ez da zeure karpetan edo TwinSpace-n geratzen den zerbait. Ikastetxeko ikasle orok baliatu ahal izan zuen egindako lana eta etekina atera. Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek poz-pozik jaso zuten beren ikaskideen lana, bigarren ziklokoek komikiak jaso zituzten poz beraz. Lehenengo mailan bazen egileen senide gazteago bat, eta zeinen harro zioen “hori nire anaiak egina da”. Antzerkiaz ikasle guztiek gozatu zuten, bai eta ikastetxeko irakasle eta gurasoek ere, kultur astearen barruan egin baitzen emanaldia.

bookysbooks_leyendo_comics_2015

Horregatik guztiagatik, esan behar dut proiektuko helburuak guztiz iritsi eta lortu zirela; ez jada aipatuak soilik, bai eta gainerako guztiak ere (ordenagailua erabiltzen aurrera egin, ohartu eta jabetu ikasleek berek eta besteek ikasten dutenaz, espiritu kritikoa eta autonomia garatu, besteak errespetatu…). Eta, egia esan, espero zitekeena baino hobeki. eTwinning proiektu bati ekiten diozunean, nahiz eta norberari proiektu ona iruditu, litekeena da ikasleak ez erakartzea. Proiektu honetan ez zen hala gertatu, ikasleak berak izan baitziren jarduera guztien benetako diseinatzaileak, beren kasa jokatzeko askatasuna izan zuten. Parte hartu zuen taldea ez zen berria eTwinning-en, eta baliteke horrek berak ere lagundu izana, bai baitzekiten nola egin behar zuten lan. Dena dela, ez da beti erraza gertatzen hala egitea eta besteren iritziak eta besteren lana onartzea. Egun batean haserretu egin ziren pixka bat poloniarrek marrazki bat ezabatu zietelako. Baina horretarako da elkarlana: besteen iritziak onartzen ikasteko eta ez beti norberarena ezartzeko.

Zerik onena da proiektua ez dela ahaztuta geratu. Ikasturte honetan joan den ikasturtean sortutako materialak erabiltzen jarraitzen dugu. Proiektuak bizirik jarraitzen du eta egileek ikusten dute beren lana oraindik ere baliagarria dela, eta horrek bihotz ematen die gogoz lanean jarraitzeko, ez baita beti erraza izaten.

Ez da ahaztu behar geuk ere, irakasleok, asko ikasten dugula. IKT tresna berrietan gure ezagupenak eguneratu, ingelesa praktikatu eta beste herri batzuetan nola lan egiten duten ikasi ez ezik, taldean lan egiten ikasten dugu (beharbada ikasleei berei baino nekezagoa gertatzen zaigun gauza), eta modu erakargarriagoan egiten, eTwinning proiektuak ez baitira gure kurrikulutik kanpo dauden atal bereiziak, kurrikuluan bertan txertatutakoak baizik.

videoconferencia_bookys_books_2015

Azken inkestetako emaitzak oso onak izan dira. % 98k berriro hartuko lukete parte proiektuan. Ikasleek adierazi zuten proiektua “dibertigarria, interesgarria izan zela, taldean lan egiteko lagungarria izan zela eta sormena hobetzeko ere bai”.

Carmenen iritziz: “Oso gustuko dut eTwinning. Jolas egitea bezala da, baina aldi berean ikasi egiten duzu. Oso dibertigarria da. Elkarrekin lan egiten ikasten dugu, dibertitzen, ordenagailuak erabiltzen, beste kultura batzuei buruz ere ikasten dugu eta ingelesa ere bai”.

Alejandroren esanetan: “eTwinning ikastea, konpartitzea eta dibertitzea da. Hobeki ikasten da eTwinning-ekin liburu batekin baino. Proiektu batean parte har dezazuen gomendatzen dizuet”.

Shengkang iritzi berekoa da: “Ingeles gehiago ikasten dugu. Dibertigarria da eta beste herri eta kulturetako gauzak ikasten ditugu”.

Saria jasotzea izan da honen lan gogobetegarriaren amaiera. Poz handi bat. Ordain handia da, oso atsegina eta suspergarria baita norbere lagunen onespena jasotzea. Proiektu batean sartuta zabiltzanean, gogorik handiena ipinita ere, ez duzu jakiten ongi ala gaizki ari zaren. Sari jasotzeak egiaztatzen dizu bide zuzenetik zoazela, beste askok ere, bide zuzenetik ibilita ere, zorte bera izan ez duten arren. Motibazio handia da horretan jarraitzeko eta egunetik egunera hobeki egiteko.

difusión_bookysbooks_2015

Hortaz, esan daiteke proiektuarekin bi sari jaso ditugula: saria bera, eta ikasleen lan ona eta motibazioa, ez baita gutxi…

Proiekturako beste lotura batzuk:

Pinterest: http://www.pinterest.com/bookysbooks/bookys-books-for-you/

Irudien iturria: Booky’s Books proiektuko jarduerak.

Proiektu aipagarriak
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *