Herritartasun digitaleko praktika onak: Hezkuntza mediatikoaren bidez europar herritartasuna eraikiz

Herritartasun digitaleko praktika onak: Hezkuntza mediatikoaren bidez europar herritartasuna eraikiz

“Hezkuntza Mediatikoaren bidez europar hiritartasuna eraikiz. Inpaktua Sácilis de Pedro Abad BHIan (Espainia)”

Carmen Pavón (Proiektuaren koordinatzailea)

Blas Segovia (Proiektuaren aholkularia. UCOKO Hezkuntza departamenduko irakaslea)

Ikastetxea

Sácilis BHI

Irakasleak

Carmen Pavón Vázquez, José Carlos López Casado, Silvia Sirena Camarero Martínez, Elizabeth Luna Madueño, Sara Huertas Moreno, Pilar Ortega Moreno, Francisco Jurado Granero, Carlos Ortega Rodríguez, María Jesús Ruiz García.

Herria

Pedro Abad (Kordoba)

Autonomia erkidegoa

Andaluzia

Etapa Edukatiboa

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Arloak/ Irakasgaiak

Gaztelania eta Literatura, Geografia eta Historia, Ingelesa, Heziketa Fisikoa, Proiektu Integratua, Musika, Heziketa Plastiko eta Bisuala.

Hizkuntzak

Gaztelania eta ingelesa.

Kidetutako lurraldeak

países socios proyecto

Aitorpena

Espainia eta Hungariari aitortutako eTwinning Kalitate Zigilua. eTwinning Sari Nazionala Hungarian. Lehenengo saria FOCO 2016 jaialdian (Fuente Ovejuna, Kordoba) mikrodokumentalen kategorian, “El Guernica por la paz” film labur espainolari eta ohorezko aipamena espaniar ekipoaren “Qualifica” film laburrari. Zibilizazioen arteko Aliantzaren Plural + Nazioarteko Jaialdian hautatua immigrazioari buruzko “Deja de mirar,…empieza a ver” film laburrarekin.

Deskribapena

Deskribatzen dugun proiektua 2014-2016 ikasturteetan garatu zen, Erasmus+ KA2 programaren barruan. Bertan, Europako sei lurraldetako ikastetxeek parte hartu dute: Oradeako Colegiul National “Iosif Vulcan” (Errumania), Radomeko IV Liceum Ogolnoksztalcace im. Dra Tytusa Chalubinskiego w Radomeu (Polonia), Pécsko Pécsi Kodály Zoltán Gimnázium (Hungaria), Ruseko SOUEE “Konstantin-Kiril Filosof” (Bulgaria), Lillesandeko Lillesand Ungdomsskole” (Norvegia) eta Pedro Abadeko “Sácilis” BHI de Pedro Abad (Kordoba/Espainia).

Lanerako erabili den hizkuntza nagusia gaztelania izan da, baina ingelesa ere landu da eta, puntualki, kidetutako lurraldeetako hizkuntzak. Ikastetxe horietatik lau elebidunak dira eta gaztelania irakasten dute atzerriko lehen hizkuntza moduan. Parte hartu duten ikasleak 14 eta 17 urte bitartekoak dira.

“Europako Estrategia 2020” delakoren helburuetan oinarrituta, proiektuak gure ustez egungo eskola europarraren erronkei aurre egiteko funtsezkoak diren elkarri lotutako hiru dinamiken inguruko lan ildoak garatu ditu: alfabetatze mediatiko eta informazionala (UNESCO, 2011), elkarbizitza demokratikorako heziketa eta hizkuntzak ikastea.

Proiektuak iraun duen bi ikasturteetan, ikasleek film laburrak grabatu dituzte kezkatzen dituzten gai buruz dituzten iritziak adierazteko eta beste gazte europar batzuen iritziak ezagutu dituzte, ekoizpenak parte hartu duten sei kideen artean banatuz. Truke horiei esker errazagoa izan da ezagutza adierazgarria eraikitzea gizarte demokratikoak ulertzeko eta haietan parte hartzeko. Izan ere, beste ikasleen lanak ikusita eta haiei buruz eztabaidatuta egoera pertsonal, profesional, kultural eta edukatibo ezberdin bat duten Europako gazteen ikuspuntuak eta arazoak ezagutu ahal izan dituzte. Horri esker beste lurralde eta kultura batzuetako pertsona eta kulturekiko errespetuzko jarrerak garatu dituzte eta aurreiritziak alde batera utzi dituzte. Joera etnozentrista Europako kultura ezberdinen ikuspegiarekin birkokatuz.

Ildo berean, bereziki garrantzitsuak izan dira nazioarteko sei topaketatan garatu diren nazioarteko kooperazioari buruzko jarduera presentzialak. Haietan film laburrak grabatu dituzte sei lurraldeetako irakasle eta ikaslez osatutako taldeetan.

Lan kolaboratiboa ziurtatu eta bultzatzeko eTwinning plataforma erabili da eta lanerako Twinspace espazioa koordinatzeko, lan egiteko eta edukiak banatzeko tresna moduan erabili da. Plataforma erabiltzeak ikasleek IKTak erabiltzeko zituzten trebetasunak nabarmen hobetu ditu eta lurralde eta kultura ezberdinak hurbildu ditu. Plataforma erabiliz haien motibazioa areagotu egin da eta proiektu berritzaile batean parte hartzeko aukera izan dute. Oro har, balio pedagogiko handia duten kooperaziorako harremanak sortzea ahalbidetu du. eTwinning plataforman egin den lana eTwinning Kalitate Zigiluarekin saritua izan da Espainian eta Hungarian. Azken honi, gainera, eTwinning Sari Nazionala esleitu zaio.

construyendo ciudadanía_grupo alumnos

Xedeak eta metodologia

Laburbilduz, hauek izan dira proiektuaren helburuak

a) Heziketa mediatikoa eta informazionala bigarren hezkuntzako curriculumean integratzea informazioa sortzeko eta era egokian zabaltzeko.

b) Gazteei eragiten dieten arazoei buruzko hausnarketa egitea eta iritzia adieraztea beste ikasle europarren iritziak eztabaidatuz.

c) Europako aniztasun kulturala ezagutzea estereotipoak murrizteko.

d) Gaztelania eta bestelako hizkuntzak pertsonen arteko komunikaziorako eta nazioarteko proiektuak garatzeko beharrezko baliabideak diren aldetik erabili eta balioestea.

Xede hauei eta metodologia honi jarraiki hainbat jarduera kolaboratibo garatu ditugu. Haien bidez produktu ugari sortu ditugu, haietaz oso harro gaude eta parte hartu duten ikastetxeetako erkidego edukatiboek oso ongi baloratu dituzte.

Aplikatutako metodologia UNESCOk alfabetatze mediatiko eta informazionalari (AMI) buruz xedatzen dituen aurrekontuen curriculumean (2011) integratu da, konpetentzia digital, linguistiko, sozial eta zibikoaren garapena barne.

Bideoak sortuz ikasleen ikuspuntuak adieraztea, informazio esanguratsuaren bilaketan parte hartzea eta lan kolaboratiboa bultzatu da, ekoizpenak proiektuen bidezko lanaren ereduari jarraiki egin baitira.

Abiapuntua

Pedro Abadeko Sácilis BHI oso ikastetxe txikia da eta bi ikastetxe dituen (publiko bat eta kontzertatu bat) 3000 biztanle baino gutxiagoko herri batean kokatuta dago. Garatutako lana jakinarazteko eta ikasle kopurua areagotzeko beharrak aukera pedagogiko berritzaileak hartzera eraman gintuen aspaldi. Haietako bat proiektu europarretan parte hartzea izan da. Ikastetxeko erkidego edukatiboak (irakasleak, ikasleak eta familiak) oso ongi baloratu dituzte eta ikastetxean zein herrian eragin handia izan dute. 2011-2013 ikasturteetan Human Rights and Digital Literacy for Young Europeans Comenius proiektu bat koordinatu genuen.

Abiapuntu honek Erasmus+ proiektu bat aurkeztea egokia izango zela pentsarazi zigun. Gaztelaniazko sail elebidunak dituzten ikastetxeekin egin beharko litzateke, gaztelania izango baitzen proiektuko hizkuntza. Proiektua Europako ekialdeko lau lurraldetako eta iparraldeko batekin, Norvegiarekin, kideekin egin zen; guztietako bigarren hizkuntza gaztelania zen. Ikastetxeak haien artean oso ezberdinak dira, izan ere, batzuk hiri handietan daude -Ruse (Bulgaria), Pécs (Hungaria) eta Radom (Polonia)- eta beste batzuk ertainetan –Lillesand (Norvegia). Halaber, lurraldearen arabera familien egoera ekonomikoan ere ezberdintasun nabariak zeuden.

Institutuko irakasle guztiak proiektuan inplikatu dira.

Egindako jarduerak

Bi urte hauetan zehar jarduera mordoa egin da proiektuan planteatutako helburuak betetze aldera. Helburuetako bi bizikidetza demokratikorako heziketa eta alfabetatze digitala izan dira. Hori dela-eta, jarduera gehienak gure gizartea arautzen duten balioak eta funtsezko oinarriak hedatzera bideratu dira (askatasuna, berdintasuna…) IKT tresnak erabiliz. Jarraian, sorkuntza bideografikoari eta IKTak erabiliz nazioarteko kooperazioak garrantzitsua zen beste batzuk deskribatzen ditugu.

1.- FILM LABURRAK

Proiektuan garatu den jarduerarik garrantzitsuena film laburrak sortzearekin lotura zuen. Haietan, ikasleek inguratzen dituen munduari buruzko iritziak eta kezkak adierazi zituzten.

rodando cortrometraje

Film Laburrak bi dinamika ezberdinen inguruan egin dira:

a) Ekoizpen nazionalak:

3. eta 4. DBHko ikasle guztiak taldeka antolatu ziren, ikasgelaka. Bakoitzak interesgarri zitzaion gai bat aukeratu zuen, hari buruzko informazioa bilatu zuten, gidoi bat idatzi zuten eta hari zegokion storybord delakoa sortu zuten. Ondoren, gidoi horiek filmatu eta editatu zituzten.

Film laburretan jorratutako gaiak honakoak izan dira:

· Espainia: eskola-jazarpena, prestakuntza duten gazteen lan etorkizuna, animaliekiko tratu txarrak eta nahi ez den haurdunaldi baten aurrean erabakiak hartzea.

· Errumania: 16 urteetan haurdun geratzea, drogak, etxeko indarkeria, gazteen aisialdia eta sare sozialen arriskuak.

· Hungaria: mugikorren gehiegizko erabilera eta horrek pertsonen arteko harremanetan duen eragina, gurasoek haien semen alabei arreta nahikoa ez ematea eta garrantzirik gabekoak diruditen arazoak baina jasaten dutenentzat oso pisuzkoak direnak.

· Norvegia: erabakietan taldeak egiten duen presioa, baikortasuna eta pertsonak ez epaitzea.

· Bulgaria: adiskidetasunaren garrantzia, drogak eta haien ondorioak, nerabezaroan adiskidetasunak amodiozko harremanetan duen papera, gazteen segurtasun sentsazioa, arazoen aurrean familiaren babesak duen garrantzia eta zenbait egoeratan, azterketak kasu, irakasleek eta ikasleek dituzten ikuspuntu ezberdinak.

· Polonia: etxeko indarkeria, alkoholismoa, migrazioak, lan-esparru ilegalak eta gizakien salerosketa.

b) Nazioarteko ekoizpenak:

Ikasle trukeetan parte hartu zuten ikasleak (lurralde bakoitzeko 3 eta 18 osotara) hiru taldetan antolatu zen. Talde bakoitzean lurralde bakoitzeko ikasle bana egon behar zen. Talde bakoitzak interesgarri iruditzen zitzaion gai bati buruz eztabaidatu behar zuen eta nola landu adostu behar zuten. Logikoa denez, horrek eztabaida garrantzitsua eskatzen zuen gai ugari komunak zirelako baina beste batzuk ez, adibidez, langabezia norvegiarren kasuan. Bigarren topaketan, parte hartzen zuten ikasleek (ezberdinak) filmaketa egin behar zuten. Hirugarrenean, ikasleek grabatutakoa editatu behar zuten.

producciones internacionales

Bigarren urtean prozesua antzekoa izan zen, nahiz eta hirugarren topaketan nazioarteko irratsaio bat egitea erabaki zen, era kolaboratiboan sortutako albisteen berri emango zuena.

Nazioarteko film laburretan jorratutako gaiak honakoak izan dira:

  • 2014-2015: Adin goiztiarrean erretzea, lurralde guztietako ikasleek jasaten duten denbora falta eta jatorrizko lurraldeetan lan etorkizun kaxkarra izateagatik erbesteratu behar izatea.
  • 2015-2016: Adin hauetan erabakiak hartzeak sortzen duen presioa, sare sozialetako “atsegin dut” direlakoek duten eragin psikologikoa eta etorkinei beldur izatea.

Azken film laburra Plural+ Nazioarteko Jaialdi entzutetsuan aukeratua izan zen, zeina aurten migrazioaren gaiari buruzkoa baitzen.

2.- EGINDAKO BESTE JARDUERA BATZUK:

Egindako jarduera guztietatik hiru nabarmenduko ditugu: Podcast, Trivial Cultural eta Mi Palabra Favorita. Gainerako jarduerak twinspacean daude eta amaierako produktu gisa argitaratu zen aldizkarian jasotzen dira.

a) Podcast. Bi irratsaio sortu ziren. Haietako bat institutu bakoitzean aldez aurretik adostu ondoren egindako ekarpenekin egin zen. Bertan, sei lurraldeei buruzko informazioa jaso behar zuten, adibidez, Sácilis BHIko ikasleek musikaren gaia landu zuten. Bigarrena nazioarteko topaketa batean prestatu zen. Talde bakoitzak –sei lurraldetako ikasleez osatuta zeuden- atal jakin batzuetarako informazioa prestatu eta grabatu behar zuen. Topaketan parte hartu zuten 18 ikasleen artean egindako programa batekin amaitu zen. Spreaker eta Audacity tresnak erabili ziren. (https://twinspace.etwinning.net/896/pages/page/129290 )

b) Trivial Kultural. Ikasleek aldez aurretik adostutako gaiei buruzko galderak prestatu zituzten eta Educaplay jarduera edukatiboen atarian jaso zituen. Nazioarteko topaketa batean prestatutako material hori landu egin zen Kahlot tresnarekin. https://twinspace.etwinning.net/896/pages/page/71521

c) Mi palabra favorita. Lurralde bakoitzeko ikasleek bideo bat grabatu zuten haien ama hizkuntzan eta gaztelaniazko azpitituluekin. Bideoak minutu bat baino gutxiago iraun behar zuen eta haien hitz gogokoena zein zen azaldu behar zuten bertan. Ondoren, bozketa bat egin zen proiektuaren Facebook profilaren bidez eta lurralde bakoitzean bozka gehien jaso zituen hitzekin azken produktu bat editatu zen. https://twinspace.etwinning.net/896/pages/page/74126

Pentsamendu kritikoa eta hausnarketa sustatzea.

Jarduera gehienak film laburrekin lotuta egon diren arren, proiektuan hausnarketa garatzera bideratutako jarduerak ere egin dira. Baieztatzen dugu prozesuak azken emaitzak bezain garrantzitsuak edo garrantzitsuagoak izan direla, informazioa bilatu eta kontzientzia hartu behar izan baitute. Bestalde, lurralde ezberdinetako kideek egindako bideoak haiek beraiek zein haien senideek gazteek deskribatutako arazoak azter zitzaten erabili dira.

pensamiento crítico

Adibidez, landu beharreko gaia aukeratu eta arrazoitzerakoan proiektuan parte hartu duten irakasleek hainbat dinamika sortu dituzte ikasleek haien munduari buruz eta munduaz duten iritziaz hausnartzeko. Prozesua gai baten aukeraketarekin amaitu da.

Garatutako gaiak aztertzen baditugu, ikus dezakegu arazo sozialak landu direla, esaterako, immigrazioa, lan ilegala eta etxeko indarkeria (zazpi bideo), baita gazteei eragiten dieten arazoak ere, adibidez, sare sozialak (hiru bideo), eskola mundua (bi bideo), pertsonen eta familien arteko harremanak (hamaika bideo). Bideoak Sácilis institutuko tutoretza saioetan erabili dira, ikasleen hitzaldiak nerabeentzat gai garrantzitsuak lantzeko oso hurbilak eta motibagarriak direlako.   

Halaber, nabarmendu beharra dago irakasleek familiekin egin dituzten formakuntza saioetan bideo horiek erabili dituztela gurasoentzako interesgarriak diren gaiak lantzeko bideo-forumetan: nahigabeko haurdunaldiak, immigrazioa, etab.

Jarduera formatu berdina egin da sei lurraldeetako ikasle eta irakasleen arteko nazioarteko topaketetan. Adibidez, Hungariarekin egin zen topaketan migrazioei buruzko bat egin zen. Bertan, ikasleek gaur-gaurko gai bati buruzko iritziak adierazi eta banatu zituzten.

Sare sozialei dagokienez, proiektuaren Facebook eta Twitter profilak eta Twinspaceko foroa erabili dira komunikatzeko, eztabaidatzeko eta jakitera emateko. Foroan proiektuan inplikatutako ikasleek parte hartu dute (3. eta 4. DBH).

Amaitzeko, proiektuak izan duen inpaktuaren adierazgarri den jarduera bat nabarmendu nahi dugu. 2015eko ekainean Pedro Abaden egin zen nazioarteko topaketan, Kordobako unibertsitateko magisteritza graduko heziketa mediatikoa ikasgaiko ikasleekin topaketa bat egin zen. Bertan, sei lurraldeetako ikasle eta irakasleek parte hartu zuten, bideo batzuk proiektatu ziren eta haiei buruzko solasaldi bat antolatu zen. Halaber, 2016an Sácilis institutuko irakasle eta ikasleek beste formakuntza jarduera bat antolatu zuten Erasmus+ programa europarrak eta eTwinning plataforma azaltzeko.

Zertan lagundu du eTwinning proiektu honek Pariseko Adierazpenaren xedeak lortzen?

Europako bizitza demokratikoan gazteen parte-hartze politikoa sustatzeari buruzko Europako Kontseiluaren ebazpenak (2015/C 417/02) gazteek kultura demokratikoan parte hartze handiago izan dezaten lortzeko xede batzuk proposatzen ditu.

Baieztatu dezakegu proiektuaren garapenak hein batean adierazpen horren xedeak lortzen lagundu duela. Izan ere, balio demokratikoekin eta giza eskubideekin zerikusia duten konpetentzia sozialak garatzea sustatu baitu, askatasun adierazpena eta aniztasunarekiko errespetua kasu (19. art.), eta alfabetatze mediatikoari buruzko programa bat praktikan jarri baitu, zeinak ezagutzaren gizartean informazioa era kritikoan aztertzeko gaitasuna sustatu duen, baita IKT konpetentziei buruzko programak ere, erabiltzaileen konpetentzia teknologikoak garatzea helburu dutenak eta online dagoen informazio erabilgarria jaso, kudeatu, ebaluatu eta sortzea ahalbidetzen dutenak (21. art.).

asamblea grupo

Herritartasun aktiboa sustatzea eta intolerantzia eta arrazakeria prebenitzea.

Herritartasun aktibo baten garapena, gure ustez, derrigorrezko hezkuntzan Europako gizarteari eragiten dioten arazoak ezagutzea eta gazteriari eragiten dioten arazo sozial ezberdinei buruz hausnartzea ahalbidetuko duen herritartasunerako heziketa batean oinarritu behar da. Proiektu honen helburuek eta burututako jarduerek estrategiak abiarazi dituzte bertan parte hartu duten ikasleek kezkatzen dituzten gaiez kontzientzia hartzeko eta ikus-entzunezkoak sortuz arazo horiei buruzko ikuspuntuak adierazi eta azal ditzaten. Bideoa prestatzerakoan eta ekoizpenak jakitera ematerakoan beharrezkoa den kooperazioan sortzen diren komunikazioak eta interakzioak gazteen mezuei buruzko eztabaida bat sortu dute hezkuntza erkidegoan. Horrela, ikus-entzunezko testuek immigrazioari, enpleguaren egonkortasun ezari eta teknologien arriskuei buruzko gaiak eztabaidatzea sustatu dute. Zenbaitetan eztabaida horrek erakunde edukatiboaren mugak gainditu ditu, baina batez ere norberaren iritziak Europako beste lurralde batzuetako neska-mutilen iritziekin alderatzea ahalbidetu du.

Proiektuaren Youtube profilera sei lurraldeetako gazteen iritziak jasotzen dituzten 118 bideo igo dira eta 8.070 erreprodukzio izan dituzte osotara. Gehienak proiektuan parte hartu duten lurraldeetakoak dira, baina badaude AEB, Portugal, Erresuma Batua, Latinoamerikako lurralde, Italia, Frantzia, Alemania eta lurralde gehiagotatik egindakoak. Gure ustez, ikastetxeetan eta familiekin bideo horiei buruz eztabaidatzeak eta gazte horien iritziek haien lanak ikusten dituzten pertsonengan izan dezaketen eraginak arrazakeriari eta intolerantziari aurre egiten lagun dezakete.

Proiektuak Sácilis BHIan izan duen inpaktua

Proiektuak inpaktu handia izan du ikastetxean honako alderdiak kontuan hartuz:

– Klaustroaren eta Eskola Kontseiluaren balorazioa. Klaustroak eta Eskola Kontseiluak hiruhilero proiektuaren barruan egin diren jarduketa guztiak jasotzen dituen txosten bat jaso dute. Hortaz, bi urteetan zehar informazio puntuala eta jarraitua izan du. Bestalde, baloratu egin du eta beti era positiboan.

valoración proyecto

– Irakasleen inplikazioa. Sácilis institutuan irakasleen % 100 proiektu honetan inplikatu egin da. Irakasle guztiak inplikatzeko bi talde sortu ziren: talde sustatzailea, erantzukizunak hartzeko konpromisoa hartu zuena; eta talde laguntzailea, noizbehinka eta irakasten zuen ikasgaia kontuan hartuz parte hartzen zuena. Horrez gain, ikastetxeko jarduera orokor ugari antolatu dira eta irakasle eta ikasle guztiek parte hartu dute: “Bulbos Solidarios”, “Día de la Paz”, “Abrazos”…

– Ikasgaiak. Film labur nazionalak egiteko lana Proiektu Integratua ikasgaitik koordinatzen zen; gidoiak Gaztelaniako eskoletan idazten ziren; Geografia eta Historian dokumentazioa bilatzen zen; Heziketa Fisikoko eta erlijioaren ordezko ikasgaiaren eskoletan filmaketak egiten zituzten; film laburrak ingelesa itzuli egiten ziren Ingeleseko ikasgaian; eztabaidak Orientazio departamentuak koordinatzen zituen; kartelak diseinatzea, muralak margotzea eta Errumaniako marrazketa lehiaketetan parte hartzea Heziketa Plastiko eta Bisualaren departamentuak koordinatu zuen, irratsaioa Musika departamentuak koordinatu zuen, datu estatistikoak Matematika eta Teknologia departamentuek, jarduerak Jarduera Osagarri eta Eskolaz Kanpoko Jardueren departamentuak, eta ikastetxeko jarduera orokorrak Frantseseko departamentuak eta Liburutegiko arduradunak.

– Ebaluazioak. Proiektuan zehar hainbat ebaluazio eta autoebaluazio egin dira. Gizarterako eta herritartasunerako konpetentziaren ebaluazioa errubriken bidez egin zen, eta ondorioztatu da proiektu honekin ikasleek zein irakasleek konpetentzia hau nabarmen hobetu dutela. Era horretan, gizartearen eta herritarren errealitatea modu kritiko batean ulertu da, gizartearen aldaketa positibo bat bultzatuz.

– Aldaketa metodologikoak. Ikastetxean europar proiektuetan erabili den metodologia aktibo, inklusibo, kolaboratibo eta parte hartzaileak irakasleen inplikazioa bultzatzeaz gain, ikastetxean metodologia eta lan-ildo berriak erabiltzea bultzatu du.

-Formakuntza. Proiektuak iraun duen bi urte hauetan, ikastetxeko irakasleen ehuneko handi batek eTwinning buruzko formakuntza jaso du eta hainbat ikastaro egin ditu eTwinning, MOOC, proiektuen bidezko lan egitea eta Ikaskuntza Komunitateei buruz.

Sinergiak toki erakundeekin, etorkinen elkarteekin, errefuxiatuen elkarteekin, etab.

Espainiako garrantzitsuenetako batzuk nabarmentzen ditugu:

– Bertako udala.-Pedro Abad Udalarekin kolaborazio estua izan da proiektuaren garapenari dagokionez. Gainera, alkatesak bisitan ziren irakasle eta ikasle guztiei harrera egin zien, bisitatu ziren hirietako alkate eta alkatesek egin zuten moduan. Hungarian, halaber, Cervantes Institutuko zuzendariak eta Espainiako enbaxadoreak harrera egin ziguten.

– Kordobako Unibertsitateko Hezkuntza Fakultatea.– Hezkuntzako Departamentuko irakasleek proiektuaren aholkularitzan lagundu dute eta Sácilis BHIko irakasle eta ikasleek Hezkuntza Mediatikoari buruzko ikasgaietan parte hartu dute erabili zituzten tresna teknologikoei buruzko informazioa emanez eta metodologia eta egindako lanak azalduz.

– Gobernuz Kanpoko Erakundeak.– Guatemala garatzen laguntzeko lan egiten duen Maizca GKEarekin jarduera bat antolatu zen. Jarduerari “Bulbo Solidario” izena jarri zitzaion eta “Kamira” Emakume Ijitoen Federazio Nazionala GKEarekin europar proiektuei buruzko formakuntza jarduera bat antolatu zen.

participación de agentes externos

INFORMAZIO GEHIAGORAKO:

BIBLIOGRAFIA

Aparici, R. (eds) (2010) Educomunicación: más allá del 2.0. Bartzelona, Gedisa.

Frau-Meigs, D. y Torrent, J. (2009) Políticas de educación en medios: hacia una propuesta global. Comunicar. Huelva, Grupo Comunicar.

Segovia Aguilar, B. (2010). Educación comunitaria y nuevas alfabetizaciones. En R. Aparici (koord.) Conectados en el ciberespacio (pp.217-234). Madril. UNED.

Segovia, B., Pavón, C. & Racionero, F. (2015). Derechos Humanos y Alfabetización Digital para Jóvenes Europeos. Una experiencia internacional de Educación Mediática en Secundaria. En Fueyo, A., Rodríguez-Hoyos, C & Pérez-Tornero, J.M. (Eds.) Los territorios de la Educación Mediática: experiencias en contextos educativos. Bartzelona, UOC.

UNESCO. (2005). Hacia las sociedades del conocimiento: informe mundial de la Unesco. Paris, UNESCO.

UNESCO. (2011). Educación mediática e informacional. Curriculum para profesores. Paris, UNESCO.

WEB GUNEAK

https://twinspace.etwinning.net/896/home

https://www.facebook.com/erasmusplus.ciudadania/

https://www.youtube.com/channel/UCELPXvlMCMb5I9PRf-gz5pg

https://twitter.com/CiudadaniaEPlus

Lurralde ezberdinen nolakotasunak eta jarduera eta emaitza adierazgarrienak jasotzen dituen amaierako produktua:

http://www.calameo.com/books/00474690428a0f4adb405

eTwinningen X. urteurrenaren ospakizuna

“Gazteentzako ditugun nahiak piztu ditzagun” ospakizun ludiko eta parte-hartzailea izan da Europa osoan gazteen eskubideen alde borrokatzea garrantzitsua dela sinbolizatzeko.

https://twinspace.etwinning.net/896/pages/page/71091

eTwinningekin aniztasuna ospatuz

Sácilis institutuak eTwinning kanpainarekin bat egin du Europako lurralde ezberdinetako gazteek, haien egoera eta kultura ezberdinekin, aniztasunari buruzko iritziak jakitera eman ditzaten.

https://twinspace.etwinning.net/896/pages/page/123892

Errumaniako telebistak gure topaketetako bati buruz egin zuen erreportajea. Bertan, ikasleek twinSpacean nola lan egiten duten ikusten da:

http://www.digi24.ro/video/emisiuni-regionale/oradea/timp-liber-oradea/timp-liber-proiect-erasmus-construind-cetatenie-europeana-prin-intermediul-educatiei-mediatice-322562

 

Ikastetxeko taldeak
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *