Zer da eTwinning?

Zer da eTwinning?

eTwinning 2005ean sortu zen eta orduz geroztik Europako irakasleen eta ikastetxeen arteko sare sozialik handiena bilakatu da. eTwinningen xedea da, IKTak erabiliz, eTwinningen parte hartzen duten lurraldeetako irakasle eta ikasleen artean harremana, ideien trukea eta lankidetza sustatu eta erraztea. Hartu-emanerako eta prestakuntzarako aukerak eskaintzeaz gain, Europako lurralde ezberdinetako bi ikastetxeetako irakasle eta ikasleek lankidetzako proiektuak gara ditzakete Interneten bidez eta parte-hartzaileek adostutako eskola esparruko ezein gairi buruz.

eTwinning programa Europar Batzordearen ekimena da eta 2005ean hasi zen eLearning programaren funtsezko zati baten moduan. 2007an Etengabeko Ikaskuntza Programan sartu zen. Ekintza deszentralizatua da eta, hortaz, Etengabeko Ikaskuntza Programako Agentzia Nazionalek ez dute zertan koordinatu. 2014eko urtarrilean Erasmus+ programa abiarazi eta gero, eTwinning Erasmus+ programaren barruan sartu zen –Europar Batasunak hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirolaren arloetarako duen programa–. Era horretan, eTwinningek garrantzia hartuko du KA2 (Berrikuntzarako eta praktika onak trukatzeko lankidetza) ekintzarako erreferentziazko online plataforma bilakatuz. Jaio zenetik, eTwinning etengabe hazten ari da. Une honetan dauden parte-hartzaile kopurua ikusteko, Laguntza Zerbitzu Zentralaren atarira jo dezakezu: http://www.etwinning.net

eTwinning unibertsitatea baino lehenagoko hezkuntza-maila guztiak ditu xede. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako alor, arlo eta familia profesional guztiak sar daitezke eTwinningen, baita araubide bereziko irakaskuntzak ere.  Lan egiteko hizkuntzak sozioek erabili nahi dituztenak dira, besteak beste, gaztelania, haren erabilera egunetik egunera handiagoa baita Europan, eTwinning proiektuetan islatzen den moduan.

35 dira eTwinningen eskubide osoz parte hartzen duten lurraldeak: Albania, Alemania, Austria, Bosnia-Herzegovina, Bulgaria, Belgika, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Islandia, Mazedonia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Holanda, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Serbia eta Suedia.

2013ko martxoan, eTwinning ondoko lurraldeetara zabaldu zen 2004an garatu zen Auzotasunaren Europako Politika dela-eta. Politika horren xedea da Europar Batasunaren barruan dauden, harekin muga egiten duten edo bertatik hurbil dauden –hau da, gure «ondokoak» direnak– lurraldeen artean harremanak estutzea da. Zabaltze hori eTwinning Plus izenez ezagutzen da eta 7 lurraldek osatzen dute: Armenia, Azerbaijan, Georgia,  Jordania, Moldaviako Errepublika, Ukraina eta Tunisia.

Europan eTwinningen koordinatzailea Bruselan dagoen Laguntza Zerbitzu Zentrala da. Kide den lurralde bakoitzaren koordinatzailea Laguntza Zerbitzu Nazionala da (LZN).

Espainiaren kasuan, LZN Hezkuntzako Ministerioaren Hezkuntzako Teknologien eta Irakasleen Prestakuntzarako Institutu Nazionalean (INTEF) kokatuta dago. Autonomia erkidego bakoitzak eTwinning ordezkari bat du. Sakatu hemen autonomia erkidegoetako eTwinning arduradunen zerrenda osoa kontsultatzeko.

Hasteko, programaren alderdi orokorrei buruzko bideo hau gomendatzen dizugu:

Atal honetan bertan plataformak eta lan egiteko tokiak azaltzen dituen artikulu bat topatuko duzu.

Erregistratzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo Europako Atarira: https://www.etwinning.net/es/pub/index.htm

 

Primeros pasos en eTwinning

Primeros pasos en eTwinning

Uncategorized

Elementu hau ez dago eskuragarri eskatutako hizkuntzan. Sentitzen dut . For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

El Servicio Nacional de Apoyo presenta esta infografía, pensada para aquellos docentes que inician su participación en eTwinning. Es una guía que te ayudará a conocer de forma rápida y visual las funcionalidades y oportunidades que ofrece eTwinning.

Continuar leyendo

Validación del registro de usuario en España

Validación del registro de usuario en España

Irakasle bat eTwinning-en lehen aldiz erregistratzen denean, edo erregistratu ondoren ikastetxez aldatzen denean, erregistroa balidatze-prozesu batetik igarotzen da. Honetan datza prozesu hori:

 

  • Irakaslea dagoen autonomia-erkidegoko edo hiri autonomoko eTwinning arduradunak jakinarazpen bat bidaltzen dio posta elektronikoz ikastetxeko zuzendariari erregistro-inprimakian emandako datuak egiazkoak direla egiaztatzeko.
  • Ikastetxeko zuzendariak, jasotako helbide elektronikoko jarraibideak betez, autonomia-erkidegoko edo hiri autonomoko arduradunari erantzungo dio, datuak egiazkoak direla baieztatuz, eta datu horietako batzuk zuzenak ez badira, datu horiek eguneratzeko eskatuko du.
  • eTwinning arduradunak LZNri jakinaraziko dio erregistroa onartu dela.
  • eTwinning LZNk erregistroa online plataforman balidatuko du.

Prozesua ahalik eta lasterren egin dadin, zuzendariaren datuek eguneratuta egon behar dute ikastetxearen profilean. Komeni da posta elektroniko instituzionalaren helbidea erabiltzea, helbidean dauden aldaketek komunikazio-prozesua eten ez dezaten.

Zuzendariaren datuak aldatu egiten dira eTwinning Live-tik, Profila Aldatu, NIRE IKASTETXEAK, eta orriaren behealdean ZUZENDARIAREN DATUAK agertzen da.

 

Baliteke plataforman erregistroa egiten duzunetik hura balidatzen den arte duzun denbora-tartean proiekturen batera batzeko gonbidapena jasotzea. Ohar bat agertuko zaizu eTwinning Live Mahaigaineko zure profilean, mezu honekin:

Zure herrialdeko Laguntza Zerbitzu Nazionala zure kontua berrikusten ari da

Oharra arrazoi hau dela-eta agertzen da: “zure profila balidatu arte, sistemak ez dizu utziko proiektu batekin bat egiten”.

 

 

eTwinningeko lan-eremuak

eTwinningeko lan-eremuak

Irakasle bat lehen aldiz eTwinningen kontaktuan jartzen denetik proiektu bat amaitzen den arte, hainbat fase pasatzen ditu, funtzio eta pribatutasun-maila ezberdinak dituzten tresna eta baliabideak erabiliz.

Hiru maila edo plataforma daude:

  • Europako eta Espainiako atariak: publikoak
  • eTwinning Live: sarbide mugatua. Soilik irakasleentzat da.
  • TwinSpace: sarbide mugatua. Soilik proiektu batean parte hartzen duten kideentzat da (irakasleak, ikasleak, bestelako eragileak).

 

edificio    Eraikin publikoa: Europako ataria eta Espainiako ataria

  Lehenik eta behin, Laguntza Zerbitzu Zentralaren ataria (http://www.etwinning.net/) eta Laguntza Zerbitzu Nazionalaren (http://www.etwinning.es/) atariak daude. Publikoak dira, edozein erabiltzaile sar daiteke haietan, eTwinningen erregistratuta egon ala ez.

Atariek hiru oinarrizko funtzio dituzte: informatzea, aholkuak ematea eta ikusgarritasuna ematea. Haietan eTwinningekin zerikusia duten berriak eta albisteak argitaratzen dira eta erabiltzaileak programan gertatzen denaz informatuta mantentzen dira. Halaber, eTwinningen proiektuak hasi edo egiten ari diren irakasleentzat orientabide eta lagungarri izan daitezkeen dokumentuak, gidak eta ideiak eskaintzen dira, baita Zerbitzu Zentralarekin eta Nazionalarekin harremanetan jartzeko moduak ere. Halaber, kalitate-maila jakin bat egiaztatzen duten proiektuak atarietan argitaratzen dira: sari nazionalak edo europarrak dituztenak, Kalitateko Zigiluak dituztenak, jakitera ematea merezi duten bestelako proiektuak… Gainera, irakasleei egindako elkarrizketak, blogak, etab. daude. Proiektuen praktika onak eta erabiltzaileen iritziek balio dute praktika onak ikusarazteko eta inspirazio eta ideien iturri dira beste irakasle batzuentzat.

Gogoratu Europako Atariaren bidez (http://www.etwinning.net/) eTwinningen erregistroa egiten dela eta sartzeko gakoak erabiliz beste plataforma batzuetara sar daitekeela.

freepik      Irakasleen gela:  eTwinning Live

eTwinningen izena eman eta gero, irakaslea eTwinning Live deitzen den eremu birtual batean sar daiteke. Eremu hori soziala da gehien bat. Bertan, berari eta bere zentroari buruzko informazioa eguneratu dezake eta Europako beste toki batzuetako irakasleekin harremanetan jartzeko tresnak topatuko ditu (kideen bilatzailea, kontaktuen agenda, proiektuen kudeatzailea, foroa, barneko mezularitza, bideokonferentziarako tresna…). Alegia, Europako gainerako tokietara ematen duen leihoa da. eTwinning Live pertsonalizatu daiteke, eta hortik, irakasleak bere proiektuak kudeatu ditzake.

Honakoak dira eTwinning Live mahaigainetik egin daitezkeen oinarrizko funtzioak:

  • Gure profila kudeatu. eTwinningen izena ematean erabilitako datuak alda ditzakegu, bai guri buruzkoak bai gure ikastetxeari buruzkoak.
  • Kide bat bilatu. Europan guk nahi dugun profila duen irakasle bat edo gehiago aurkitzean datza, eTwinning proiektu bat abiatzeko.
  • Dauden proiektuak kudeatzea. Haiei buruzko berriak ikus ditzakegu, lan-eremu kolaboratiboan sartu, proiektuko txartelak erabili, kideak gehitu, etab.
  • Irakasleen ekitaldiak eta komunitateak (taldeak) antolatu eta haietan parte hartzea.
  • Garapen profesionaleko aukeretan parte hartzea.

Bideo honek ibilaldi birtual bat egiten du eremu honetan barrena bertako tresna eta funtzionalitateak aurkeztu eta ezagutarazteko.

 

 

aula       Ikasleekin lan egiteko gela: TwinSpace

Proiektu bat onesten denean, parte hartzen duten irakasle eta ikasleek lan egiteko eremu ziur bat dute (TwinSpace) jarduera guztiak egin ahal izateko. Lan egiteko gela birtuala da eta proiektuan parte hartzen duten kide guztiek partekatzen dute.

TwinSpace proiektu baten kide diren ikastetxeek lan egiteko duten tokia da, hau da, planifikatzen diren jarduerak garatzen diren tokia. TwinSpacearen erabiltzaile nagusiak ikasleak eta irakasleak dira eta bertan parte har dezakete bakoitzak duen sarbide profilaren arabera.

TwinSpace eremu pribatua da eta administratzaileek altan ematen dituzten pertsonak baino ezin daitezke sartu bertan. eTwinning plataforman erregistratuta ez dauden pertsonak ere sartzeko pentsatuta dago. Era horretan, beste ikasle, irakasle eta ikasleek proiektuan lan egin dezakete edo zer gertatzen ari den ikus dezakete.

Eskaintzen dituen aukerak ezagutu nahi? Bideo tutorial honek atal guztietan barrena gidatuko zaitu:

 

 

 

Errubrika: Zure eTwinning profila

Errubrika: Zure eTwinning profila

Uncategorized

eTwinning-en parte hartzeko egin behar den lehenengo gauza online plataforman alta ematea da. Zure profila/kontua balioztatzen denean, eskaintzen dituen funtzionalitate guztiak balia ditzakezu. eTwinning profila dozenteen komunitatearen aurrean aurkezteko duzun bisita-txartela da, eta besteek zu ezagutzea ahalbidetzen du. Horregatik komeni da jartzen dugun informazioan arreta jartzea eta islatzen dugun irudia zaintzea.   

Hemen errubrika bat topatuko duzu zure profila aztertu eta behar bezala osatzen laguntzeko. Maiz eguneratzea gomendagarria da.

Rubrica perfil eTwinning Live : https://etwinning.es/wp-content/uploads/2017/03/Rubrica-perfil-eTwinning-Live.pdf

Irudia: eTwinning LZN-ren fotokonposizioa