Reading in Community

Reading in Community

Proiektu aipagarriak

Reading in Community Antoine de Saint-Exúpery idazlearen ‘Printze Txikia’ liburua ardatz hartuta irakurketa bultzatzen duen eta konpetentzia linguistikoa gartzen duen proiektu bat da. Proiektua Frantzia eta Espainiako ikastetxeetan burutu da eta Haur Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago. Nabarmendu beharra dago, jorratu beharreko gaiei eta egin beharreko ariketei dagokienez, parte hartu duten ikastetxeek jarduerak kontu handiz planifikatu dituztela eta koordinazio eta komunikazio bikaina izan dutela. Proiektuak ikasleek haien ikaskideen ekoizpenekin kontaktuan sartzeko aukera anitz ematen ditu, baita kide diren ikastetxeek egindako lanei buruzko balorazioak egiten eta iritziak ematen ikasteko ere. Familiek izan duten inplikazioa ere azpimarratzekoa da, hasiera batetik proiektuaren berri eman baitzitzaien eta hainbat jardueratan parte hartu baitzuten. Ikasleen ebaluazioa ere aipatzekoa da, proiektuan gogokoen izan dituzten edukiak identifikatu baitituzte. Gracia Moyak, Jaeneko Gloria Fuertes ikastetxeko parte hartzaileak, proiektuaren planifikazioaren oinarrizko egitura deskribatzen digu eta lortutako emaitzak agertzen dituzten estekak ematen dizkigu.

Continuar leyendo

Lurraldeak, Eskolak eta Pertsonak Bakea eraikiz

Lurraldeak, Eskolak eta Pertsonak Bakea eraikiz

Proiektu aipagarriak

Lurraldeak, Eskolak eta Pertsonak Bakea eraikiz Erasmus+ programaren KA2 Asoziazio Estrategikoaren barruan garatutako eTwinning proiektu bat da. Bertan honako ikastetxeek parte hartzen dute: Collège Victor Hugo, Lavelanet, Frantzia, Liceo Monna Agnese, Siena,Italia, IES Carles Salvador, Aldaia, Espainia. Proiektu honen xedeak gaur egungo Europako testuingurua aztertzea eta ikasleak istilu sozial, ekonomiko eta medioanbientalak era baketsu eta eraginkorrean kudeatu ahal izateko beharrezkoak diren tresna eta balioekin kontzientziatzea dira.

Continuar leyendo

eTwinning eta KA1: ‘Job Shadowing in Action!’ proiektua

eTwinning eta KA1: ‘Job Shadowing in Action!’ proiektua

Proiektu aipagarriak

Erasmu + programan sinergiak modu eraginkorrean sustatuz Szkoła Podstawowako, no. 6 de Zabrze (Polonia), eta FEDAC Prats de Lluçanès ikastetxeko, (Espainia), irakasle talde batek eTwinning plataformaren bidez ‘Job Shadowing’ esperientzia aberasgarri bat egin du. Carmen Pellicer, ikastetxe espainiarrean proiektuaren koordinatzailea denak kontatzen digu nola joan den eraikitzen esperientzia hau eta hezkuntza komunitateari zer onura ekarri dizkion. Continuar leyendo

The Changing Face of Europe. Europaren aurpegi aldakorra

The Changing Face of Europe. Europaren aurpegi aldakorra

Proiektu aipagarriak

Gaur, maiatzak 9, ‘aniztasuna ospatzeko’ izendatutako eTwinning eguna dugu, eta oso egoki iritzi diogu Espainia, Herbehereak eta Norvegiako hiru ikastetxe proiektukidek Europan gaurkotasun bete-betekoa den gaiari buruz, hots, errefuxiatuen gaiari buruz, ‘WE ARE MAD’ (Making a Difference) eTwinning proiektu hau zuei erakusteari.

Continuar leyendo

The incredible life of Marcus Poncius Eropaeus

The incredible life of Marcus Poncius Eropaeus

Proiektu aipagarriak

Elementu hau ez dago eskuragarri eskatutako hizkuntzan. Sentitzen dut . For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

The incredible life of Marcus Poncius Europaeus es un proyecto eTwinning-Comenius en el que participan centros escolares de España, Italia, Turquía, Francia, Grecia y Polonia. El objetivo es crear la biografía de un personaje de ficción que viaja por Europa en la época romana, pero con la particularidad de usar el lenguaje de los medios de comunicación contemporáneos. Continuar leyendo