Nola erregistratu/izena eman eTwinningen
eTwinningen erregistroa pertsona fisikoek egiten dute, irakasleek indibidualki. Irakasle baten erregistroa irakasten duen ikastetxera lotuta dago.
Erregistroak hiru fase ditu:
- Aurreinskripzioa
- Posta elektroniko bidezko mezua
- Datu profesionalei buruzko galdetegia betetzea.
1_Fasea:
1.- Sakatu bi esteka hauetako bat:
- Atari nazionala: www.etwinning.es
- Europako ataria: www.etwinning.net
2.- Bilatu Erregistroa/Izen-ematea ikonoa:
atari nazionala
Europako ataria
3.-Sakatu epigrafe hauetako bat eta AURREINSKRIPZIOA orrialdera eramango zaitu. Bertan, galdetegi motz hau izango duzu:
Osatu eremu guztiak (izen-abizenak, posta elektronikoaren helbidea, erabiltzaile-izena*, pasahitza….) eta ez ahaztu behealdean dagoen lauki gorria aukeratzeaz. SUBMIT/BIDALI botoia agertuko da, bertan sakatu.
*Kontuan izan gero ezingo duzula erabiltzaile-izena aldatu.
2_Fasea:
4.- Aurreinskripzioa osatu eta gero, idatzi duzun posta elektronikoaren helbidean mezu bat jasoko duzu. Mezuak esteka bat izango du:
3_Fasea:
5.- Sakatu esteka hori, leiho bikoitz bat agertuko da. Bertan, hainbat galdetegi osatu behar dira. Ikastetxeari* buruzko eta zure zeregin profesionalari buruzko datuak eman behar dituzu. Lehenago erabiltzaile batek ikastetxea dagoeneko erregistratu badu, agertzen den zerrendan aukeratu ezazu.
**Eskura izan ikastetxearen kodea, ikastetxearen posta elektronikoaren helbidea, zuzendariaren posta elektronikoaren helbidea, webgune instituzionalaren helbidea, ikastetxearen telefono zenbakia.
6.- Galdetegiak osatu eta gero, plataforman sartu*** ahal izango duzu aurreinskripzioan aukeratu zenituen erabiltzaile-izena eta pasahitzarekin.
***Epe mugatu batean sartu ahal izango duzu. Erregistroa baliozkotu behar da. LZN-ak egiten duen barne-prozesua da hori.
Hola, soy Mª Carmen Retamino, me inscribo en la plataforma e-twinning.
Bunas Mª Carmen, bienvenida a eTwinning, para cualquier duda puedes escribir a asistencia.etwinning@educacion.gob.es
Un saludo,
El equipo eTwinning