Fitxategiak karpeta/album batera nola igo eta jarduera-orrialde batera nola estekatu urratsez urrats adierazten duen tutoriala.


1.- Sartu TwinSpace-n eta klikatu “MATERIALAK” erlaitza.

      

2.- Irudi bat igoko dugu. Bistaratzen den leihoaren ezkerraldean sortu irudi-album bat eta izendatu, adibidez, TS Berria:


 

Klikatu Bidali.

3.- Albuma leihoaren ezkerraldean agertuko da.

4.- Nahi dugun argazkia igoko dugu. Hautatu TS Berria albuma, klikatu Bilatu eta jarraitu pixkanaka agertzen diren jarraibideak:  

Hautatu zure ordenagailuan biltegiratutako irudia,

5.- Kargatu irudia, kasu honetan eTw Schools logotipoa (kontuan izan irudi baten gehienezko tamaina 2MB dela). Pantaila honela geratuko da:

Oharra: irakurri arretaz irudiaren gainean dagoen lauki horian egile-eskubideei buruz ematen den informazioa.

Bestalde, adingabeak agertzen diren argazki bat kargatzen baduzu, ziurtatu horretarako behar den baimena duzula.

**************

6.- Hautatu orrialdean txertatu nahi duzun irudia.   

 

7.- Sagua irudiaren gainetik igarotzean saguaren eskuineko botoiarekin klik eginez gero, menu bat zabalduko da. Kopiatu irudiaren URL-a (URL helbide hori arbelera joango da).

8.- Jo ORRIALDEAK atalera eta hautatu orrialdea, kasu honetan, Proiektuetarako aukerak:   

9.- Egin klik arkatzean (editatu/aldatu) eta orrialdearen editorea irekiko da.

 

 

10.- Klikatu ikono biribilean (sagua gainetik pasatuz gero iFrame hitza agertuko da). Leiho hau zabalduko da:

Itsatsi aldez aurretik kopiatu duzun URL-a eta klikatu Onartu.

Sistemak irudi hau itzuliko dizu: 

Klikatu Bidali. Orrialdea honela geratuko da:

 

Esteka honetan adierazten den prozesuari jarraiki ere egin dezakezuhttps://etwinning.es/es/nuevo-como-insertar-contenidos-en-una-pagina-de-actividades/

*********************************

Prozedura berdina BIDEOAK ataleko bideo baterako

Eta DOKUMENTUAK ataleko dokumentu baterako.  

Honako dokumentu-motak onartzen dira:

ai | aiff | dbf | dif | doc | docx | eps | flac | mp3 | odg | odp | ods | odt | otp | ots | ott | pdf | ppt | pptx | rar | sda | sdd | sdc | sdw | stc | sti | stw | svg | sxc | sxi | sxw | txt | vor | wav | wma | xls | xlsx | zip

Dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina (Word/PDF): 20MB 

Igo nahi duzun fitxategia ez bada onartzen, ZIP edo RAR luzapena duen fitxategi batera trinkotzea gomendatzen dizugu.