Ikaskuntza-komunitateak: eTwinning

Ikaskuntza-komunitateak: eTwinning

Ikaskuntza-komunitateetan antolatzea ez da gure garaiko kontu bat soilik. Konpartitzea beti izan da giza izaeraren parte. Pertsona pertsona denez geroztik beti antolatu izan da komunitateetan, bizirauteko, elkar hartu eta lanean jarduteko, ikasteko…

Grezia Zaharrean, David Álvarezek dioen bezala, pertsonak agoran bildu ohi ziren elkarren artean ezagutza trukatzen, gerora prestakuntza eskoletan, ikastetxeetan eta unibertsitateetan egin izan zen bezala. Gaur egun, IKT tresnak garatzeak goitik behera aldatu du ikaskuntza-komunitate terminoa, denboraren hesiak eta hesi fisikoak urratu ditu, duela urte batzuk nahitaezkoak ziren hesiak, kontzeptu hori gaur egun ulertzen dugun bezala ulertzeko.

Etengabeko aldaketan ari den mundua dugu bizi garen hau, biziarteko ikasketa behar ukaezina bihurtu den mundua gure garaiko erronkei erantzuteko. Inguru horretan egonik, irakasleok geure burua eguneratu beharrean gertatzen gara, gure ikasleen premietara egokitu beharrean, metodologia eta tresna berriak ikasi beharrean… Premia horri erantzun zaio, batetik, irakaskuntza formalaren bidez (prestakuntza ikastaro arautuak), eta bestetik, irakaskuntza informalaren bidez. Hasiera batean irakasle-gelako hizketa soilk izan litekeena (“Eta zuk nola irakasten diezu formulazioa ikasleei?”), bilaka daiteke azkenean helburu zehatzeko gogoeta eta lankidetzako esparru, esperientziak, baliabideak, metodologia, etab., konpartitzen direna, hots, ikaskuntza-komunitatea.

Definizio ugari eman izan da termino horrena; alabaina, definizio horiek guztiek dituzte honako puntu hauek beren baitan:

  • Osatzen duten irakasleen interes komunak dituzte eta edukiak premia jakin-jakinetarako egokituak.
  • Berdinen arteko ikasketa ikasketa bera errazteko bide modura eta baliabideak konpartitzea, elkarren ekarpenen bidez ikasi eta aberastea helburu dutela. Erabiltzaileak ez dira jagoitik eduki kontsumitzaile, baizik eta eduki sortzaile eta eraldatzaile, hartara komunitatea bera aberastuz eta aldi berean komunitatetik aberasten direla.
  • Komunitateko kideen arteko komunikazio erraza eta etengabea.

Ezinbesteko hiru puntu horietaz gain, bada laugarren bat ere, beti presente egon ez bada ere, gaur egun funtsezko bihurtua dena: IKT tresnak erabiltzea. Ikaskuntza-komunitate batek dakartzan onurak haz daitezke era esponentzialean, egiten den guztia sarera aldatuz gero, hesi fisikoak eta tenporalak gaindituta. Gure jarduerak burutzeko ezin konta ahala tresna eta baliabide erabiltzeak dakarren ezin ukatuzko abantailari gehitu behar zaio sarean egiten den lanak iraun egin dezakeela, erabilitako baliabide guztiak biltegiratu eta berreskuratu baitaitezke.

imagen de comunicación en dispositivos

Ikaskuntza-komunitate batek puntu komun horiek izan baditu, baina puntu bereizgarriak ere baditu. Alde batetik, denborarekin egiten dugu topo. Badira aldi jakin batek mugatzen dituen komunitateak (ikasturtea, esate baterako); beste batzuk, berriz, denbora mugarik gabe irauteko sortuak dira. Beste aldetik, espazioa ere izan daiteke presentziala nahiz lineakoa. Era berean, gara daitezke ikasgelan bertan nahiz ikasgelaz kanpo. Espazio eta denbora aukera horiek guztiak konbina daitezke norberari gehien komeni zaion eran. Aukerak ez du mugarik.

Irakaskuntza-ikasketa prozesu guztietan ohi denez, ikaskuntza-komunitate bat sortu eta garatzeak berez eskatu behar lituzke puntu orokor eta komun batzuk: plangintza, abiaraztea eta ebaluazioa. Iraunpena izan daiteke desberdina kasuen arabera, eta errepikatu ere egin daitezke, eta ziklikoak izan ere bai; hala gertatzen da denbora mugarik gabeko ikaskuntza-komunitateetan. Ondoren IKT tresna batzuk dakartzagu hona, urrats horietako bakoitzean erabil ditzakegunak.

1.Plangintza

Lehenengo urratsean, non berrikuntza pedagogikoak funtsezko egitekoa baitu, gure komunitatearen bidez iritsi nahi ditugun helburuak zehaztu eta mugatuko ditugu, landuko ditugun edukiak, jarraituko dugun metodologia, erabiliko diren tresnak, etab.

Lehen unean sortzen diren ideia eta planteamendu guztiak dira ongi hartzekoak. Aurrerago taxutu eta itxuratuko ditugu eta zehaztuko ditugu eduki sendo bezala. Padlet eta Mural.ly  bezalako tresnek ahalbidetzen dute ideia horiek lankidetzabidezko paneletan jaso eta txertatzea. Horrez gain, Popplettresnak aukera ematen du diagrama eran antolatzeko.

Puntu honetan, beharrezkoa da plangintza egoki bat ere. Plangintza ona egiteko era bat denbora lerro interaktiboen bidez egitea da (Timetoast eta Timeline JS), lankidetzako egutegien bidez (Google Calendar) eta gertakari antolatzaileen bidez (DoodleStickymoose).

2. Abiaraztea

Prozesu horretan sortzen diren fitxategi guztiak egin daitezke lankidetza dokumentuak sortzeko tresnen bidez, esate baterako Google Drive eta TitanPad. Tresna horien bidez pertsona batek baino gehiagok har dezakete parte denbora errealean eta hainbat kontutatik aldi berean dokumentua editatu.

Urrats honetan puntu oinarrizkoa da edukiak sortzea. Eduki horiek izan dezakete aurkezpen itxura (PowToonAnimotoGenia.ly, PreziGoogle Drive Presentaciones), infografiena (Easel.lyVenngage,PiktochartCanva), etab. Gainera, sortzen diren edukiak konpartitu daitezke eta hodeian karpetatan antolatu (Dropbox), web orrietan (WeeblyWix) edo blogetan (BlogspotWordPressTumblr). Espazio horiek guztiek ematen dute aukera edukiak doan kudeatzeko, eta horietako batzuek beren funtzioen artean dute iragarki-panelak edo eztabaida foroak txertatzeko aukera, oso baliagarriak komunikazio asinkronikoan.

Zabalkundea ere atal garrantzitsua da ikaskuntza-komunitate batean parte hartzen denean. Horretarako darabilgun web orriaz edo blogaz gain, erabil ditzakegu gizarte sareak ere, hala nola, Twitter eta Facebook. Gainera, sare horien edukia kontakizun moduan ordenatu eta antolatu nahi izanez gero, erabil dezakegu Storify.

3. Ebaluazioa

Ez da nahitaezkoa proiektuak azken epe-muga bat izatea ebaluazioa egiteko. Ebaluazio hori egin daiteke beharrezkoa irizten zaionean: aldian behin, ikasturtea amaitzean, jarduera jakin bat burututakoan… Puntu horrek balio izango digu bidean geldialdi bat egiteko eta gure proiektuaren alderdi batzuez eta besteez gogoeta egiteko, eta, behar izanez gero, baita helburuak egokitzeko edota laneko metodologia hobetzeko ere.

Ebaluazio errubrikak (RubiStarCoRubrics) lagungarri izango zaizkigu irizpide batzuk zehazterakoan eta gure proiektua irizpide horietara nola egokitzen den ikusterakoan. Bestalde, berriz, galdeketen bidez komunitateko kide guztiengandik zuzenean informazioa eskuratu ahal izango dugu. Tresna batzuek, hala nola,  Google Drive Formulario edo SurveyMonkey aukera ematen dute galdeketa horiek linean sortu eta erantzuteko aukera eta informazioa kalkulu-orrietara iraultzeko datuekin lan egiteko. Alabaina, galdeketa horiek ez dira eraginkorrak, baldin eta ez badira erantzunetatik ondorio batzuk eta gogoeta batzuk biltzen, eta ez badira hobekuntza proposamen batzuk sortzen. Proposamen horiek ere edita daitezke eta konpartitu ideia jasa egiteko erabilitako tresna berekin (PadletMural.ly eta Popplet).

Ikaskuntza-komunitate baten funtzionamendu ona ez da diseinuaren eta administrazioaren baitan soilik egongo. Garrantzizko beste alderdi bat komunitateko kideen arteko komunikazioa da. Komunikazio hori denbora errealean bideokonferentziaz eta internet bidez egin nahi izanez gero –komunikazio sinkronikoa–, erabil daitezke tresna batzuk, hala nola, Skype edo Google Hangouts eta Webex. Azken bi horien bidez, gainera, konpartitu daitezke fitxategi eta aurkezpenak denbora errealean bideokonferentzia gertatu ahala.

Azaldu berri ditugun tresna horiek hautaketa xume bat baino ez dira. Aukerak ezin konta ahala dira, eta zerrenda hori zabaldu daiteke eta konpartitu ikasteko komunitateen beren baitanSymbalooSymbaloo.edu (hezkuntza eremurako bereziki),  List.ly edo  Pearltrees bezalako tresnen bidez. Hemen jarraian duzue Symbaloo baliatuz egindako panela, hizketagai izan berri ditugun tresna horiek guztiak jasotzen dituena.

captura_symbaloo_comunidades_aprendizaje

Gizarte sareak ingurune ezin hobea dira ikaskuntza-komunitateetan sortu, garatu eta lan egiteko. Sare horietako asko –Facebook, Google+, Youtube, Twitter, etab.–, profil orokorragoa baldin badute ere, hezkuntzako inguruneetan baliatzen eta aprobetxatzen dituzte ikaskuntza-komunitatea bezala baliatuz. Gizarte sare horietan, interes berak dituzten irakasleak taldeetan edo hashtag-etan elkartzen dira azken nobedadeen berri izateko eta esperientziak eta baliabideak konpartitzeko. Era berean, aurki ditzakegu espezifikoki hezkuntza profileko gizarte sareak, hala nola, ProcomúnTichingEdmondoEdulandeta, jakina, Europako irakasle sarerik handiena: eTwinning!

eTwinning plataformaren bidez, 320.000 baino gehiago irakaslek topatzen dituzte beren interes bereko beste irakasle batzuk, eta hor izaten dute aukera jarraibide batzuk planifikatzeko helburu komun batzuk iristeko eta, oro har, ikasteko, gai jakin bati buruz ere ikasteko. Ugari dira Europa osoko irakasleentzako topagune eran diharduten talde, gertaera eta foroak, interes berak dituzten irakasleentzat, beren garapen profesionala gauzatzeko beste baliabide bat ikuten baitute plataforma horretan.

Ohikoa ez bada ere, badira irakasleak eTwinning proiektuak aurrera eramateko beren ikasleen parte-hartzerik gabe elkartzen direnak. Horren adibide ditugu proiektu hauek: eTwinning Challenges for TeacherseTwinning Challenges for Teachers II eta eTwinning Challenges for Teachers III. Horiek guztiek jaso dute Kalitate Zigilu Europarra, eta gainera, eTwinning Challenges for Teachers II proiektuak  eTwinning Sari Nazionala 2014 jaso zuen ikastetxeko talde diziplinanitzekoen kategorian.

Ikaskuntza-komunitateen beste adibide bat  zera dugu, MOOC (Massive Open Online Courses, edo Sareko Ikastaro Masibo Irekiak). Azken urteotan indarra hartzen ari da formazio ireki, lankidetza bidezko eta parte-hartze masiborako pentsatutako modalitate hau. INTEF eske horri erantzuten ari zaio bere MOOC ikastaro eskaintzaren bidez. Proposatzen diren guztien artean dugu, besteak beste, “eTwinning irekian” MOOC ikastatoa; oso harrera ona izan zuen 950 baino gehiago parte-hartzaileen artean.Bigarren edizioa, izena emateko epea zabaldu baitago, 2015eko irailaren 29a eta azaroaren 10a bitartean izango da. Ikasturte honetan zehar, komunitate honek ikasgelan egin beharreko berrikuntzari buruzko baliabide eta ideiak konpartituko ditu, proiektuetarako ideiak garatuko ditu eta garatu ahal izateko eTwinning plataformak eskaintzen dituen aukerak aztertuko ditu.

mooc eTwinning en abierto

Ondorio modura esan dezagun, ikastekokuntza-komunitateak berdinen artean ikasketa gertarazteko bitarteko egokia direla, eta berekin dakartela garapen profesionala. eTwinning-ek, ikaskuntza-komunitatea den aldetik, aukera ematen die Europa guztiko irakasleei proiektu lankidetza bidez garatzeko ez ezik, ideiak konpartitzeko ere. Plataforma honen bidez, irakasleek aurki ditzakete beste irakasle batzuk eta jar daitezke harremanetan interes berak dituzten Europa osoko beste irakasle batzuekin, formatzeko, baliabideak eta jarduera egokiak konpartitu eta elkarri helarazteko. LZNek gonbita egiten dizue ikuskera formatiboago hau proba dezazuen eta parte har dezazuen eTwinning Liveplataformak eskaintzen dituen era bateko eta besteko tailer profesional eta lan-taldeetan.

Irudien iturria: http://www.freepik.com; Designed by Freepik

Comparte esta noticiaTweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook
Share on LinkedIn
Linkedin
IKT tresnak
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *