eTwinning eta STEM

Seguru honezkero behin baino gehiagotan entzuna duzula STEM terminoa. Eta litekeena da terminoa zuretzat ohikoa ere bihurtu izana. Baina, badakizu nola integra dezakezun ikuspegi hori eTwinning-ekin?

Bizi garen gizarte honetan zientziak, teknologiak eta matematikek funtsezko egitekoa dute. Eta garrantzi hori baloratu egiten du gizarteak, FECYTek 2002 urteaz geroztik egiten duen Informes sobre Percepción Social de la Ciencia y la Tecnología en España txostenean  jasotzen duenez. Zehazki, azken sei urteotan, % 60 hazi da interesa gai zientifiko eta teknologikoetan. Era berean, herritarren artean gehienek era positiboan hartzen dituzte zientzia eta teknologia. Alabaina, informe horiek berek jasotzen dute, elkarrizketatuen artean ia erdiak apal edo oso apaltzat dutela beren formazio zientifikoa. Gainera, azken urteotan, gutxitzea gertatu da karrera zientifikoak hautatzen dituzten ikasleen kopuruan. Bestalde, munduak dakarzkigun erronka handiak (eta ez hain handiak) konplexuak dira, eta arlo desberdinetako ezagutze modu desberdinak erlazionatu eta norbereganatzea dakarte. Edota, bestela esan, diziplinarteko arazoak dira, eta, ondorioz, plateamendu eta erabaki diziplinartekoa behar dute.

Inguru horren zinkunstantzia horiek guztiek -gure egunez egunekoan presente dagoen zientzia eta herritarrek baloratzen dutena, formazio zientifiko desegokia, karrera zientifikoa hautatzen duten ikasle kopurua gutxitzea eta diziplinarteko arazoak- agerian uzten dute hezkuntza zientifikoa beste ikuspegi batetik fokatu beharra.

etwinning_stem_3
Designed by Freepik

Testuinguru horretan sortua da STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika, ingelesezko laburduraren arabera). Gai bati baino gehiagori ikuspegi integratzaile batetik heldu beharrak sortua da;  etorkizuneko zientzialariak ez ezik, gizarte konplexuago bati erantzuteko gai izango diren herritarrak ere prestatu beharrak sortua. Behar horri erantzun eman nahia ari da gertatzen herri askoren hezkuntza politiketan lehentasun nagusietakoa, eta ondorioz, proposamen eta ekimen ugari ari dira gauzaten STEM gaitasuna ikasgela barruan lantzea helburu dutenak.

Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Matematika… Ez da zerbait falta? Horixe baietz! Sormena! Enfoke hori ezin gara liteke esperimentu bat, proiektu bat, edo aplikazio bat… diseinatzeko beharrezkoak diren asmamen eta irudimena gabe. Horregatik bada, azken boladan, proposamen eta ekimen horiek gauzatu eta garatzerakoan ez dute gehiago STEMez hitz egiten, STEAMez baizik, zeinetan ‘A’ horrek edozein berrikuntza prozesutan hain beharrezkoa den enfoke artistikoa adierazten baitu.

etwinning_steam
Designed by Freepik

Puntu komun askoko gaiez ari gara, zeinetan guztien arteko enfoke integratzaileak logikoa dirudien. Alabaina, irakaskuntza formalean irakasgai horiek guztiak bereiz ematen dira. Hortaz, nola landu daiteke STEAM gaitasuna ikasgelan? Erantzuna argi aski dago, ezta? eTwinning!! Asko dira eTwinning-ek eskaintzen dituen era bateko eta besteko aukerak (lan-taldeak, proiektuen garapena, kitak…) eta asko dira horiek aprobetxatzen ari diren irakasleak. Hasi haur hezkuntzatik eta batxilergoa bitarte ugari dira alternatibak. Horien guztien artean, honakook nabarmendu nahi ditugu:

 

  • Young scientists. Marie Skłodowska Curie Saria irabazitako proiektua. Proiektukide fundatzaileak: Fina Vendrell Vila (Katalunia) eta Natasha Djurkova (Bulgaria).
  • ¡Química hasta en la sopa! Espainolean saria irabazitako proiektua. Proiektukide fundatzaileak: Ángela Lupo (Italia) eta Carmen Hernández (Frantzia).
  • AIMS Alternatives for Innovative Math Study. Ingeles hizkuntzan saria irabazitako proiektua. Proiektukide fundatzaileak: Irina Vasilescu (Errumania) eta Nicolas Houpert (Frantzia). Proiektuaren koordinatzailea: Valentina Cuadrado Marcos.
  • We run, we learn. eTwinning Italia sari Nazionala irabazitako proiektua. Proiektukide fundatzaileak: Florenci Sales Vilalta (Espainia) eta Enrica Maragliano (Italia).
  • Physical awareness. Proiektukide fundatzaileak: Florenci Sales Vilalta (Espainia) eta Enrica Maragliano (Italia).

STEM enfokea indarrez ari da hezkuntza munduan sartzen. Logikoa dirudi; izan ere, egunez egunekoan, ezagutza, egoerak eta aurre egin beharreko arazoak ez dira irakasgaika bereizita agertzen. eTwinning-ek aukera ugari eskaintzen du enfoke hori ikasgelan lantzeko, dela ikasleen protagonismoa sustatzera, ikasleak motibatzera, beren jakin-mina piztera, beren buruari galderak egin diezazkieten… fokatutako lankidetza proiektuen bidez, edo STEM tematikako taldeetan. LZNk gonbita luzatzen dizue baliabide horiek guztiak deskubritu ditzazuen, egoki deritzezuen ideiak har ditzazuen eta eTwinning-STEMen lanean has zaitezten.

etwinning_stem_2
Designed by Freepik

Irudien iturria:

 

Comparte esta noticiaTweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook
Share on LinkedIn
Linkedin
Gomendioak
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *