Enbaxadoreak

Embajadores eTwinning

embajadores

Zer da eTwinning-eko enbaxadorea?

eTwinning ekintzaren ordezkari esanguratsu den irakaslea da, eta hori baino gehiago ere bai. Irakasle kementsua da, programan eskarmentu handikoa, proiektu ugaritan parte hartua, behin edo behin baino gehiagotan Kalitate Zigilu Nazionala edo Europarraren errekonozimendua lortu duena, edo eTwinning Sari Nazionala edo Europakoa jasotakoa, programaren onuren zabalkundea egiten duena etengabe, eta eTwinning-en hastapenetan diren beste irakasle batzuei laguntzen diena, dela gorabehera teknikoetan dela pedagogikoetan

Labur esateko, eTwinning enbaxadoreek beren jarduera egokiak ez ezik, bereizgarri dute proiektuetan oinarritutako lankidetza bidezko metodologia sustatzea. Espainian enbaxadore sail ugaria dugu, autonomi erkidego eta hiri erkidego guztietan ordezkariak badituena.

https://www.youtube.com/watch?v=0I7z7muXUXk

Zergatik sortu da enbaxadore figura?

Sareko kideen artean badira Haur Hezkuntzako irakasleak, Lehen Hezkuntzakoak, Bigarrengoak, eta Lanbide Heziketakoak.

Zer egin dezakete zure eta zeure ikastetxearen alde?

  • eTwinning-eko prozedurei buruzko aholkua ematen dute
  • eTwinning ekintzaren zabalkundea egiten dute, lineako jardueretan nahiz aurrez aurrekoetan, gizarte-sareetan, hezkuntzari buruzko blogetan, prestakuntza saio eta lineako topaketa didaktikoetan,… Jardunaldi, Mintegi, Topaketetara joaten dira.
  • Lan-taldeak koordinatzen dituzte, tailerrak ematen eta gidatzen dituzte ikastetxe eta hezkuntza erakundeetan.
  • Jarduera jakin batean erabiltzeko IKT tresna egokienak gomendatzen dituzte
  • Jarduera egokien adibideak aurkezten dituzte, hasi berrientzat eredu baliagarri izan daitezkeenak.
  • Kontsultako dokumentuak sortzen dituzte.

Nork izendatzen ditu?

Enbaxadore izendatzea, batetik, LZNren, eta bestetik, autonomi erkidego eta autonomi hiri batzuetako eta besteetako programa arduradunen baterako eskumena da.

Nola jarriko naiz haiekin harremanean?

embajadores_2

Oso erraza da. Sar zaitez eTwinning Live-n eta klika ezazu PERTSONAK erlaitzean, hauta ezazu herria eta gero eskualdea. Hauta ezazu “Enbaxadorea” erabiltzaile mota, eta zuk nahi duzun autonomi erkidegoko enbaxadoreen zerrenda eskuratuko duzu.

Harengana jotzeko erabil dezakezu plataformako posta elektronikoa.

Mapa honetan ikus dezakezu enbaxadoreen banaketa.

Bisita dezakezu halaber Enbaxadoreen bloga. Blog horrek enbaxadoreek egiten dituzten prestakuntza eta zabalkunde ekintzen erakusleiho izatea du helburu, eta horrez gain, elkarren arteko truke eta komunikaziorako esparru izatea ere bai. Topatuko dituzu hor ideiak, eredu eta adibideak, tresnak, etab.

Enbaxadoreen apoioarekin lagundua sentituko zara, eta dena errazago izango zaizu.

Enbaxadoreekin kontaktatzeaz gain, kontakta dezakezu halaber zure autonomi erkidego edo autonomi hiriko eTwinning-eko ordezkariarekin, eta, jakina, baita Laguntza Zerbitzu Nazionalarekin ere.

Irudien iturria: eTwinning-eko Laguntza Zerbitzu Nazionala.