1.- Sartu proiektuaren TwinSpace-an. TwinSpace-ko HASIERA orrialdeak proiektuari buruzko informazioa eta sistemak automatikoki erregistratzen dituen eguneratzeak jasotzen ditu, bai jarduerenak bai TwinSpace-ko partaideenak. Hori guztia argitalpenen tresnan jasotzen da, Zerbait argitaratu.

 

 

Irudian, ikusi tresnan eta Azken berriak idazpuruaren azpian Erabiltzailearen, Sistemaren eta Guztiaren arabera irazteko aukera agertzen dela.

Argitalpenen zerrendak honakoak jasotzen ditu:  

  1. a) TwinSpace-n izena emanda dauden pertsona guztien sarrerak/mezuak.
  2. b) TwinSpace-n burututako ekintzak. Sistemak jakinarazpen horiek automatikoki sortzen ditu.

Atal horietako bakoitzaren gaineko informazio guztia “Erabiltzailea” sakatuz edo «Sistema» sakatuz iraziz ikus daiteke.

Erabiltzailea hautatuz gero, TwinSpace-ko kideen sarrerak/argitalpenak agertzen dira.

Sistema hautatzean, erabiltzaileek TwinSpace-n egindako ekintza guztiak agertuko dira.

Guztia hautatzen baduzu, erabiltzaileen sarrerak/argitalpenak zerrendatuta agertuko dira, baita sistemaren jakinarazpenak ere hurrenkera kronologikoan.

Oharra: HASIERA orrialdearen bertsio publikoak TwinSpace-ko informazio garrantzitsuena eta erabiltzaileen argitalpenak eguneratzeen zerrenda batean agertzen ditu. Zerrenda hori, halaber, proiektuaren profiletik ikus daiteke eTwinning Live dozentearen mahaigain pertsonalean.

Orrialde honetan, zein jakinarazpen eta nola jaso nahi dituzun aukeratu dezakezu: TwinSpace-ko jakinarazpenen zentroan eta/edo posta elektronikoz. Jakinarazpenak posta elektronikoz jasotzea erabakitzen baduzu, egunero laburpen bat jasoko duzu. 

Fijatu sarrera baten behealdean; laukizuzen gorrian erabiltzaile dozente batek bere sarrerekin egin ditzakeen ekintzak agertzen dira:

    

  • Gustuko dut: beste erabiltzaileek argitaratu duzuna gustuko dutela adieraz dezakete. Gustuko dut klikatzean, behealdean zenbatuta agertuko da.

  • Iruzkinak: zure kide baten edo zure sarrera bati iruzkin bat idazteko espazio bat irekiko da.

Eta honela geratuko da:

Horren ondoren erantzun/iruzkin gehiago idazten jarrai dezakezu.

  • Aldatu: sarrera baten edukia alda daiteke.

 

Postaren editorea bistaratuko da behar duzuna alda dezazun. Amaitzean Bidali klikatu behar da.

  • Ezabatu: elkarrizketa-koadro bat irekiko da eta, segurtasun-neurri gisa, argitalpena ezabatu nahi dugunentz galdetuko digu. 

BAI klikatzean posta desagertuko da.

  • Txintxetarekin finkatu: posta argitalpenen artean lehenengo finkatuko da, nabarmenduta eta koloretan, nahiz eta Erabiltzailea zein Guztia kontuan hartuta filtratuta egon. 

 

 

——–

——–

 

Post berriagoak horren azpian agertuko dira eta, ondorioz, hurrenkera kronologikoa galduko da.

TwinSpace-ko erabiltzailea ikasle bat bada, honakoak egin ditzake beste kideen postetan: sarrera gustuko duela adierazi eta iruzkindu.

Argitalpenen tresna eta hura proiektuaren eguneroko gisa erabiltzea, elkarlanerako beste jarduera bat

Argitalpenen sistema honi eman dakiokeen erabilerarik nabarmenetako bat proiektuaren egunerokoarena da. Proiektuaren bizitzaren gertakaririk garrantzitsuenak jasoko dituen espazioa. Argitalpenean kide guztiek sarrerak idatziz gainerakoenak iruzkinduz parte hartzen badute, kide guztien arteko elkarreragina sortuko da proiektua arrakastatsua izan dadin lagunduz. Proiektuaren beste emaitza kolaboratibo bat da. Halaber, kideen argitalpen horiek, hurrenkera kronologikoan, bidea ematen dute TwinSpace-ko bisitariek proiektuaren garapena era erraz eta ordenatuan jarraitzeko, eta, ondorioz, ulermena eta ebaluazio jarraia ahalbidetzen da. Sarreren edukiarekin nolabaiteko ideia bat egin daiteke proiektuak irakasleengan, ikasleengan eta ikastetxean izan duen eraginari buruz.

Proiektuaren egunerokoaren edukia publikoa da, hortaz, zure proiektua jakitera emateko erakusleihorik onena da.