Foroa oso tresna erabilgarria eta erabilerraza da, eta kideen, dozenteen eta ikasleen arteko elkarreragina eta kolaborazioa sustatzen du.

1.- Sartu proiektuaren TwinSpace-an. Klikatu goiko menuko Foroa atalean. Galdera-ikurra duen zirkulu hori bat ikusiko duzu. Klikatu hor eta testu informatibo bat zabalduko zaizu:

 

TwinSpace honetako partaideek soilik ikus ditzakete foroak.

“Administratzaile” profila duten kideek (dozenteak eta ikasleak) eztabaidak eta elkarrizketak sor ditzakete.

TS-ko partaide guztiek foroetan eta elkarrizketetan argitalpenak egin ditzakete.

2.- Leiho hau agertuko da:

  

3.- Klikatu eztabaida bat ireki:

Leiho hau agertuko da. Idatzi izen bat eta deskripzio labur bat eta klikatu Bidali:

Eztabaida honela identifikatzen da: 

Eztabaidaren izenaren azpian, arkatz bat eta zakarrontziaren ikono bat ikusiko dituzu. Arkatzean klik eginez gero, sortutako eztabaidaren izena eta deskripzioa aldatzeko aukera duzu. Zakarrontzian klik eginez gero, sistemak foroa artxibatu nahi duzun ala ez galdetuko dizu. Foroa artxibatu daiteke, baina ezin da ezabatu (plataformatik desagerrarazi).

4.-Eztabaida sortu eta gero, hurrengo urratsa elkarrizketa bat irekitzea da. Klikatu eztabaidaren izenean “Errusiar iraultza”. Klikatu Elkarrizketa bat ireki.

Elkarrizketaren izena eta nahi duzun testua idazteko lauki bat bistaratuko da. Editatzeko menu bat du, gainera, estekak, dokumentuak, irudiak eta bideoak txerta daitezke.

Bidali klikatzean, elkarrizketa agertuko da, baina oraindik ez da parte-hartzerik egongo bertan.

Foroetan parte hartzeko elkarrizketaren izena klikatu eta erabiltzailearen parte-hartzea gehitzea nahikoa da. 

Eta honela geratuko da:

Eztabaida honen orrialde nagusian honela ikusiko da:

 

Erabiltzaile batek foroan mezu bat idatzi duenean, mezu horren gainean interaktuatzeko ekintzak gauza daitezke: Erantzun, aipatu, aldatu eta ezabatu.

Mezu bati erantzuten badiozu, erantzun bakoitza aurrekoaren azpian agertuko da. Azken erantzuna behe-behean agertuko da.

Emandako erantzunetako bat aipatzen baduzu, mezua hitzez hitz kopiatuko da editorean eta parte-hartzen jakin horren gainean erantzun edo iruzkinak egiteko aukera izango duzu jarraian zure testua idatziz. Zure hitzak informazio jakin horri buruzkoak direla joko da.

Bidali klikatzean, aipua elkarrizketaren amaieran geratuko da. 

 

Aldatu klikatuz gero, testu-editorea irekiko da eta edukia aldatzeko aukera izango duzu. Hemen adibidez beste irudi bat gehitu dugu.

Aldatu klikatuz gero, testu-editorea irekiko da eta edukia aldatzeko aukera izango duzu. Hemen adibidez beste irudi bat gehitu dugu.

 

Ezabatu klikatuz gero,

sistemak mezua ezabatu nahi duzun ala ez galdetuko dizu, 

  • Bai erantzuten baduzu, mezua desagertuko da. Kontuz! Ezabatu eta gero, ezin da berreskuratu. 

    Oharrak:

    • Eztabaida bakoitzak mezuz eta erantzunez osatutako elkarrizketa-hari bat edo gehiago izan ditzake.

    Atalaren hasiera-orrialdeak jarduera izan duten azkeneko elkarrizketak agertzen ditu, baina erabiltzailearen azkeneko parte-hartzeak ere.

  • Jarduera-orrialde jakinetan hasitako eztabaidak orrialdeetako eztabaida-atalen hari gisa bistaratzen dira. 

                                                 

Halaber, elkarrizketetan era indibidualean izena ematea posible da. Era horretan, erabiltzaile batek parte hartzen badu, elkarrizketa horretan izena emanda daudenek jakinarazpena jasoko dute.

Egoki deritzozunean foroa aldatu, artxibatu eta berriro aktibatzeko aukera duzu beti. Foro bat artxibatzeko, klikatu esteka honetan: Nola artxibatu eta erauzi foro bat.

Foroak laukizuzen gorri honetan seinalatutako espazioan artxibatzen dira.

Eztabaidak kideen interesaren arabera ordenatu daitezke.

Ordenatu laukian tik bat jartzean, eztabaida bakoitzaren azpian gurutzearen sinboloa agertuko da zakarrontziaren eskuinetara.

Klikatu gurutzea eta arrastatu saguarekin eztabaida bakoitza kokatu nahi duzun posiziora. Eztabaida-sorta honela geratuko da adibidez:

 

Irudien iturria: Elaborazio propioa