eTwinning TALDEAK

eTwinning TALDEAK

Taldeak eTwinning-eko erabiltzaileak bildu eta gai jakinen inguruan, materien eta bestelako interes arlo batzuen inguruan eztabaidatzeko esparru birtualak dira. 2015eko irailean eTwinning Live abiarazi zenez geroztik, eTwinning plataforman erregistratutako edonork zabal dezake eta moderatu bere Talde propioa (bat edo gehiago).

Baduzu interes bereziko gairen bat, nahi duzu zure jakinduria beste irakasle europar batzuekin partekatu, nahi duzu zeure Talde propioa izan?

Sortzeko prozesuari ekin aurretik, egiazta ezazu ez dagoela lehendik sortuta antzeko gaiko beste talderen bat. Lehendik sortutakorik balego, zerori bil zaitezke lehengo horretara. Aldiz, gai berri bat baldin bada, aurrera, eta sor ezazu zeurea!

Nola sortu Taldea?

eTwinning Live-ko mahaigainetik, TALDEAK sekzioan, eta TALDE BERRIA SORTUn klikatuta (leihoaren ezkerreko aldean), Talde horrek dituen helburu eta xedeei buruzko informazioa eman behar duzu inprimaki bat beteta, Izenburua sartu behar duzu (ahalegindu zaitez izenburu erakargarria asmatzen), deskribapena, helburu nagusiak, nork har dezakeen parte (zeuk gonbidatzen dituzun kideei soilik zuzendua den ala irekia), komunikaziorako hizkuntza/hizkuntzak eta zer gai landuko diren (nahi duzun hizkuntza erabil dezakezu, baina helburu eta xedeei buruzko informazioak ingelesez eman behar duzu, Bruselako aholkulariek testua uler dezaten eta zure eskabidea moderatu).

 

Inprimakia betetakoan, onespena jaso zain geratuko da. Egun batzuen buruan, LZNk jakinaraziko dizu sortu nahi duzun Taldea sortzea egokia den eTwinning jardueraren baitan, Taldeen sorkuntzak duen helburuari erantzuten dion. LZNk komenigarri baderitzo, eska diezazuke Talde hori onartzeko/ezesteko informazio gehigarria. Onespena emandakoan, Taldearen estatusa aldatuko da, hau da, “onesteko/pending izatetik aktibo/active izatera”.

Hasteko sor ezazu laneko plan bat eta diseina ezazu nolako izatea nahi duzun. Taldekideei gonbita luzatzen hasi aurretik horni ezazu edukiren batekin: irudiren bat erantsi, ongietorria egiteko mezuren bat, sor itzazu orri batzuk, eta proposa ezazu aurkezpeneko jardueraren bat hasierako harremanei ekiteko, bai eta eztabaidarako gai batzuk ere.

LZNko aholkulari batek behatuko du Taldearen jarduera maila; mugimendurik sumatzen ez bada, zurekin harremanetan jarriko dira jakinarazteko hobe dela taldea ixtea (esate baterako, Talde berri batek bi hilabetean jarduerarik ez badu; edo lehendik sortutako talde bat geldi egon bada hiru hilabetez, nahiz eta salbuespenak ere izaten diren). Horrez gain, arreta berezia egingo zaio eta zuzentasun osoz jokatuko da Taldea eTwinning-en politika eta netiketei atxiki dakien.

LZNagusiak LZNazionalarekin elkarlanean jarduten du taldeek funtziona dezaten lortzeko, kide gehiago bil daitezen eta elkarreraginean jardun dezaten, iraunkorrak izan daitezen… Hori guztia dinamizatzailearen inplikazio eta lidergo handiaren bidez lortzen da. Talde bat sortzen baduzu, asumitu beharra duzu, hasierako aldian behintzat, zuzendaritza eta jarduerak eta topaketa koordinatu eta antolatzeko konpromisoa.

Badira jada talde aurreratu batzuk, Laguntza Zerbitzu Nagusiak (LZN) Bruselatik sortuak eta koordinatuak. Talde horiek interesgarriak dira irakasleentzat duten gaiagatik, kide kopuruagatik, eta jardueraren mailagatik, etab. Moderatzaileentzako lineako ikastaroa egina eta burutua duten irakasleek dinamizatzen dituzte, edota eTwinning-en esperientzia duten eta Taldearen gaian/gaietan adituak diren erabiltzaileek. Talde aurreratu horietako moderatzaileak LZNk izendatu ohi ditu beti. Honako hauek dituzu, besteak beste, horietako batzuk:

Grupo Virgilio – your eTwinning guide (eTwinning-en hasi berriak direnentzako laguntza).

Bringing eSafety into eTwinning projects (Lineako segurtasuna eTwinning-eko proiektuetan).

Creative Classroom (Ikasgela Sortzailea).

Entrepreneurship in education (Ekile espiritua irakaskuntzan).

Game-based classroom (Jolas ikasgela).

Inclusive education (Hezkuntza inklusiboa).

Sustainability Education Network Service eTwinning (SENSE), (Iraunkortasunerako hezkuntza-sarearen eTwinning Zerbitzua, Agustín Bastidak moderatua, Ingurumen Prestakuntza Zentrokoa eta Madrilgo Erkidegoko eTwinning enbaxadorea).

STEM, (Maila guztietako Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika (CTMI). Rafael Monterok moderatua, Corazón de María ikastetxekoa eta Asturiasko Printzerriko eTwinning enbaxadorea).

Grupo_STEM
Logo STEM

eTwinning-eko talde arreta emangarrienetarako loturak: https://www.etwinning.net/es/pub/progress/groups.htm

Anima zaitez, eta sor ezazu zeure Taldea eta aberastu zeure irakasle esperientzia! Dinamika erregular bat sortzea lortzen baduzu zeure jardueran gero eta intentsitate handiagoaz, Taldea irakasle elkarte bihurtuko da, batzuek besteengandik ikasten duten talde, praktika egokiak elkarri helarazi, irakaskuntza metodo didaktikoa berriak behatzen dituena, ikasgelako jardueretan aplikatzeko tresna berriak aurkitzen eta aztertzen dituena, etab. Eta ez zaitez sormenaz ahantz, hil ala bizikoa da taldearen iraupenerako!

Orri-buruko irudiaren iturria: wwww.freepik.com

 

 

Comparte esta noticiaTweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook
Share on LinkedIn
Linkedin
Enbaxadoreak Gomendioak Tutorialak Live
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *