eTwinning-eko kit-ak

content-image.php

Acciones conectadas eTwinning-Erasmus+

Acciones conectadas eTwinning-Erasmus+

Elementu hau ez dago eskuragarri eskatutako hizkuntzan. Sentitzen dut . For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

La acción conjunta de eTwinning con ERASMUS+ genera cada curso escolar ejemplos de proyectos de colaboración en los que se refuerza la dimensión europea y la cooperación entre los centros educativos de Europa, cuyos resultados generan un impacto significativo hacia un cambio de paradigma y la internacionalización de un centro. Fruto de esta simultaneidad es la mejora de la calidad de los proyectos, tanto en su diseño como su ejecución. Año tras año el número se incrementa (more…)

eTwinning-eko kit-ak
content-image.php

“ON THE SPOT” proiektua. Komunikabideak modu kritikoan kontsumitzea

“ON THE SPOT” proiektua. Komunikabideak modu kritikoan kontsumitzea

2021ean, Europako Batzordeak albiste faltsuen hedapenean, desinformazioan eta alfabetatze mediatikoan jarri nahi izan du arreta, eta gai hori, zalantzarik gabe, Europako herritar eta hezitzaile gisa dagokigu. eTwinning-en beti hartu dugu konpromisoa gure ikasleen pentsamendu kritikoaren garapenarekin, eta, hortaz, aukera bikaina da komunikabideen kontsumitzaile gisa dituzten gaitasunak hobetzeko proiektuak garatzeko.

 

2021eko gaia, Media literacy (alfabetatze mediatikoa euskaraz), abiapuntu hartuta, Jardín de Málaga  BHIk (Malaga) eta Koldo Mitxelena BHIk (Gasteiz) On the Spot (Gasteiz) proiektua landu zuten joan den ikasturtean, Ruseko (Bulgaria) Secondary School with Study of European Languages ikastetxearekin, Gragnanoko (Italia) IISS Don L. Milani di Gragnano ikastetxearekin eta Barcellona Pozzo Di Gottoko (Italia) IISS Medirekin batera. Lana 4. DBHko eta Curriculum Anitzeko Ingelesa irakasgaiaren helburu eta eduki kurrikularren barruan sartu zen, baina, horrez gain, beste arlo batzuetako parte-hartzea izan zuen hainbat unetan: Gaztelania eta Literatura eta Euskara (ikerketa-faserako), Ekintzailetza eta Enpresa Jardueraren eta Jarduera Plastikoaren Hastapena (logoak sortzeko), Matematika akademikoak (estatistika aztertzean) eta IKTak (produktu digitalak sortzeko).

 

Hona hemen mapa interaktiboa parte-hartzaileekin: ON THE SPOT

 

Proiektuaren helburuak honakoak izan ziren: 

 

-Alfabetatze mediatikoaren eta desinformazioaren kontzeptuekin ohitzea.

-Komunikabide analogikoen eta digitalen funtzionamendua ezagutzea, eta funtzio hori betetzen duten sare sozialei erreparatzea. 

-Informazio-kontsumitzaile kritiko bihurtzea, informazioa aztertzeko eta partziala edo iruzurrezkoa den identifikatzeko gai.

 

Gure lan-metodologiarako Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI) erabili genuen, irakasleei zein ikasleei egin genien hasierako galdera batetik abiatuta. “Komunikabideetan eta sare sozialetan albisteetan ikusten dugun guztia egia al da?”. Halaber, Ikerkuntzan Oinarritutako Ikaskuntza (IOI) erabili genuen, alfabetatze mediatikoaren arloan funtsezkoak diren kontzeptuei buruzko informazioa bilatzeko eta aztertzeko fase batekin.

 

Proiektua abiatu bezain azkar, kide guztiek hasierako ebaluazio batean parte hartu zuten: Horri esker, gure abiapuntua zein zen jakin genuen. Ikasleek infografietan laburbildutako analisian, jakin genuen zenbateraino ezagutzen genituen ikusi eta irakurtzen ditugun albisteen sortze-prozesua eta haien aurrean nola erreakzionatzen dugun.

 

Ohikoa denez, eta parte-hartzaile batzuentzat egiten zuten lehen eTwinning proiektua zenez gero, elkar ezagutzeko fase bat egin genuen hasieran izotzaldia urtzeko bi jarduerarekin: “Mystery schools”, gure ikastetxeak non zeuden jakiteko, JAMBOARDen informazioa partekatzeko jolas batetik abiatuta; eta “Who is who” klasikoa, non ikasle bakoitzak gainerako parte-hartzaileak identifikatu zituen eTwinning profiletatik —bakoitza irudikatzen zuten objektuekin egindako irudidunak—, ilustrazioak eta TwinSpace-ko foroetako elkarrizketak abiapuntu hartuta. Fase hau osatzeko, proiektuaren Europako bost eskualdeei buruzko (Andaluzia, Euskadi, Sizilia, Bulgaria eta Campania) aurkezpenak egin eta jolasetan aritzeko nazioarteko taldeak sortu genituen: Hemen ikus ditzakezu sortutako produktuetako batzuk: JOLASAK

 

Ondoren, gaiari buruzko orientazio-fase bati ekingo diogu, parte hartzen duten ikastetxe guztietan ikerketa bat eginez, Wakelet tresnarekin bildutako baliabideen banku batetik abiatuta. Horrela, hainbat kontzeptu berri ezagutuko ditugu, besteak beste: alborapen mediatikoa, desinformazioa, albiste faltsuak edo bot-ak. Ikasitako guztiarekin logoen lehiaketa bat hasi genuen bi fasetan, finalerdi bat ikastetxe bakoitzean eta nazioarteko final bat. Proiektuaren lankidetza-espiritua adierazteaz gain, sorkuntzek landutako kontzeptuak islatu behar zituzten, eta hala azalduta

 

Alfabetatze mediatikoari buruz eta albiste faltsuak hautemateko moduari buruz ikertu ondoren, ikasleek gaiari buruz eztabaidatu zuten talde nazionaletan. Gero, eskuratutako ezagutzekin, TwinBoard-en partekatuko ziren galderak idatzi zituzten, eta, era horretan, inkesta kolaboratibo bat sortu zuten, kide zen ikastetxe bakoitzeko hezkuntza-komunitateak erantzun zuena. Emaitzen artean, bereziki aipatzekoak dira komunikabideen kontsumoa eta Europako hainbat herrialdetako gazteak sare sozialen bidez nola informatzen diren jakiteko egin genuen azterketa. Horrezaz gain, egiaztatu ahal izan genuen inkestatuen hirutik batek baieztatzen duela noizbait “fake news” batek engainatu zuela, baina % 99k identifika dezakeela albistea faltsua dela izenburu arraroagatik, egilearen anonimotasunagatik eta web-orriaren domeinuagatik.

 

Koldo Mitxelena BHIko ikasleak eTw-Train izeneko beste eTwinning proiektu batean parte hartzen ari ziren, eta albiste faltsuak hautemateko gida eleaniztun bat sortzeko gonbita egin ziguten. Gidak jolas-formatua du eta proiektuaren hizkuntza guztietan dago eskuragarri: ingelesez, gaztelaniaz, italieraz, euskaraz eta bulgarieraz. GIDA ELEANITZA.

 

Proiektuaren azken produktua egunkari digital bat da, albisteak egituratzen ikasi dugula erakusten duena. Ikasleek egunkari bat sortu zuten komunikabide batean argitaratuta ikusi nahiko lituzketen albiste faltsuekin, umore ukitu bat emanez eta sormena erabiliz. Ikasleei nazioarteko taldeetan albisteak sortzea proposatu genien, bi era desberdinetan. Aukera batean, ikastetxe bateko ikasleek albiste bat hasten zuten, eta beste ikastetxe batek amaitzen zuen, izenburu bat proposatuz eta erabilera askeko irudien baliabide-banku batetik ateratako argazki bat txertatuz. Beste aukeran, ikastetxe bateko ikasle kideek proposatu zituzten titularra, bost Wdun albistearen eskema (Nork, Noiz, Non, Zer eta Zergatik) eta argazki bat, istorioa beste ikastetxe kide batean kontatuko duen taldea inspiratzeko. Jakin nahi duzue zeri buruz idatzi zuten? Hementxe duzue gure ON THE SPOT FAKE NEWSPAPER

 

Egindako lanaren ebaluazioari dagokionean, hezitzailea, erabatekoa eta jarraitua izan zen, eta urtean zeharreko fase ezberdinetan inplikatutako eragile guztiak barne hartu zituen. Era horretan, proiektuaren hasieran genituen ezagutzak eta trebetasunak, indarguneak eta etorkizuneko edizioetan egin beharreko hobekuntzak identifikatzeko aukera izan genuen.

 

Proiektuaren emaitzek gure ikasleen eta nazioarteko kide artean izandako eragina erakusten digute; izan ere, komunikabideetako edukiak ebaluatzeko trebetasunak hobetu dituzte, alfabetizazio digital eta mediatikoa garatu dute eta pentsamendu kritikoa eta Europako hiritartasunaren zentzua ere garatu dituzte.

 

Proiektuaren orri publikorako esteka: ON THE SPOT 

Irudien iturriak: ON THE SPOT proiektuaren TwinSpace-a

eTwinning-eko kit-ak
content-image.php

Proyectos eTwinning – Asociación escolar Erasmus+

Proyectos eTwinning – Asociación escolar Erasmus+

Elementu hau ez dago eskuragarri eskatutako hizkuntzan. Sentitzen dut . For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

La acción conjunta de eTwinning y Erasmus+ crece año a año y genera cada curso ejemplos de proyectos de colaboración en los que se refuerza la dimensión europea y la colaboración entre los centros educativos de Europa. El número de proyectos eTwinning-Asociación Estratégica Erasmus+ (tipo KA2: Cooperación para la innovación y el intercambio de buenas prácticas) crece en cantidad, y también, en calidad.

(more…)

eTwinning-eko kit-ak Proiektu aipagarriak Gomendioak Uncategorized