Inclusion through Cultural Education

Inclusion through Cultural Education

Munichen hiru egunez, 2017ko maiatzaren 4tik 6ra, Inclusion through Cultural Education (Heziketa kulturala: hezkuntza inklusibora hurbiltzea) eTwinning formakuntza ekitaldia ospatu zen.

Jardunaldien aurkezpen saioan, aretoa Europako 25 lurralde baino gehiagotatik zetozen bigarren hezkuntzako 130 irakasle baino gehiagoz beteta zegoen, guztiak Heziketa Kulturala ezagutu eta aplikatzeko irrikan. Horretarako, 20 tailer antolatu ziren eta dagoeneko ikasgelan sormena lantzen duten Alemaniako ikastetxe eta hezkuntzako administrazioetan aurkezpenak egin ziren.

Aurkezpen ekitaldiari hasiera emateko Staatsinstitut für Schulqualität und Bildungsforschung (Hezkuntzako Kalitatearen eta Ikerkuntzaren Institutu Nazionala), Martin Finkenberger (Hezkuntzako Trukeen Zerbitzua, Bonn) eta Rute Baptista (eTwinningen Laguntza Zerbitzu Nagusia, Brusela) ongietorria eman zitzaien.

Jarraian, hainbat tailer aurkezteko, Michael Wimmer doktoreak (EDUCULT, Vienako Politika eta Kudeaketa Kulturalaren Institutua) heziketa kulturala kontzeptuaren esanahia azaldu zuen. Horretarako hezkuntzaren oinarriei buruzko hausnarketa bat abiapuntu hartu zuen: “Elkarrekin jakiten, egiten, izaten eta bizitzen ikastea”. Eta horretarako zer ikasten den, nola ikasten den eta non ikasten den planifikatu behar da. Eta hor agertzen da heziketa kulturala terminoa, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren ikuspegi berri bat baita, ez dena soilik curriculumeko arlo gai artistikoetara mugatzen, gai guztiek irudimena, pertsonen arteko harremanak, norberaren satisfazioa, lan kooperatiboa, proiektuen bidezko lana eta ikasleen garapen emozional eta soziala bultzatzen duten bestelako gaitasun eta trebetasunak indartzen laguntzen baitute.

Ikaskuntza prozesu sortzailea da: zer ikasten dugun eta nola, non eta zein egoeratan ikasten dugun oso lotuta daude. Hori dela-eta, sormena hezkuntzako diziplinarteko printzipio bat da eta ez litzateke gai jakin batzuetara mugatu behar, norberaren gaitasunak azaleratzeaz gain, eta garunaren, bihotzaren eta eskuen arteko loturak ezartzen baititu (pentsatu-sentitu-sortu).

Heziketa kulturalak barne hartzen ditu oinordetza lokal, nazional eta europarraren kontzientzia, mundu honetan dugun tokiaren kontzientzia eta egitearekin, sortzearekin, estimatzearekin eta adieraztearekin zerikusia duten trebetasun kulturalak.

Heziketa kulturalak zeure burua ezagutzen eta espresatzen laguntzen duelako, kultura pertsonak aske egiten dituen fenomeno bat delako eta sormenaren bidez garuna bihotzarekin eta eskuekin konektatzea lortzen dugulako (pentsatu-sentitu-sortu).

Soilik horrela eraldatu dezakegu ikuspuntu sozioekonomiko, politiko eta kulturaletik bizi dugun errealitate konplexu hau utopiara hurbilduz, guztion artean berdintasunezko gizarte baketsuago eta, hortaz, inklusiboagoa eraiki dezagun.

Ekitaldiaren bigarren egunean, Marcus Kauer eta Lorreen Fajgelek musika, dantza, literatura, zinema eta artearen bidez haien institutua ikastetxe inklusibo batean nola bilakatu zen azaldu ziguten. “Cultural Education- a whole school approach” izena zuen hitzaldia eman zuten eta bertan eskola eta institutuetan esperientzia artistikoetan (abestiak, dantzak, antzerkia, etab.) oinarritutako curriculuma garatzeko denbora eta espazioa bilatzea beharrezkoa dela azpimarratu zuten.

A continuación, presentamos los talleres en los que participamos los seis componentes de la delegación española, formada por Noelia (Melilla), José Antonio (Badajoz), Luz (León), Isidoro (Murcia) y Aurea (Navarra), junto con Mirian (Servicio Nacional Apoyo eTwinning España).

TALLERES

Paper theater. Johannes Volkmann

 Komunikazioa, gutxienez, biren kontua eta hitz egokiak topatzea ez da xamurra izaten beti, hori dela-eta oso garrantzitsua da audientziarekin edo, gure kasuan ikasleekin, nolabaiteko harremana edo lotura sortzea.

 Norbaitek zerbait egiten badu eta publikoak ez badaki zertan datzan, konexio bat sortzen ari da ikuslea erne mantentzen delako. Johannesen lantegiak arreta nola deitu azaltzen du, nola papera protagonista duten antzerki teknika sinple batzuekin, guri begira dagoen pertsonaren jakin-mina piztu dezakegun.

Horrez gain, Johannesek bere proiektu berria azaldu du, The Conference of Children, adierazpen artistikorako tekniken bidez herritartasun aktiboa sustatzea helburu duena.

 

How to shoot videos. Wolfgang Sterker/ Olaf Monch

 Wolfgang Sterker arteko irakasleak eta Olaf Mönch gaztelania, antzerkia, alemana eta erlijioko irakasleak emandako lantegia.

 Jarduera teknikoa gehien bat, subjektuaren eta kameraren fokatzea, enkoadratzea, perspektiba, posizioa eta mugimendua bezalako alderdiak aztertzen dituen jarduera. Mozketa eta muntaketa motei buruzko jarraibide batzuk ere ematen dira, esaterako, jauzia eta muntaketa paraleloa.

Sarrera teoriko motz bat egin eta bideoen adibide batzuk agertu ondoren, istorio laburrak grabatuko dira.

 

Dynamics of Comedy. Mick Barnfather

 Mick Barnfather aktore eta irakasleak azaltzen du jolasen eta antzerki adierazpenaren bidez gure ikasleak jardueretan parte hartzea lor dezakegula.

 Jolasa instintiboa eta dibertigarria da eta ez du akatsa serio hartzeko bidea ematen. Jolasten garenean gozatu egiten dugu, eta ongi pasatzen dugunean, presentzia dugu, inportanteak gara.

 Era berean, jolasaren eta antzerkiaren bidez audientziarekin lotura bat eratzen dugu, eta hori interpretazioa bera baino garrantzitsuagoa da.

Txikitatik dena ongi egiteko programatuta gaude, baina testuinguru honek jendeak akatsak egin dezan ahalbidetzen du. Gure audientziak gauza ezinezkoak egin ditzan eska dezakegu eta betiko ohitura bati buelta ematen saiatzeko barregura sorraraz dezakegu: istorioak sortzen ditugu bizitza interesgarriagoa egiteko, eta gauzak handizkatzen ditugunean dibertigarriagoak dira. Horrela, umorea komunikatzeko tresna eraginkor bilakatzen da. Umoreak konfiantza transmititzen du, erlaxazioa eta plazera sorrarazten ditu eta nor garen ezagutzen laguntzen du.

 

Language and music – Creative compositions

 Hezitzailea eta musikagilea den Matthies Andresen doktoreak era guztietako baliabideak erabiltzen ditu partituretako notak jakin gabe konposizioak sortzeko. Lantegiaren lehenengo zatian izenak, agurrak eta keinuak erabiltzen dira emanaldi txiki bat sortzeko. Horrela guztiek konposizioaren sorkuntzan parte hartu dezakete nahiz eta hizkuntza musikal tradizionala ez jakin.

 Lantegiaren bigarren zatian komikietako onomatopeiak aztertzen dira, izan ere, hots horiek guztiok ulertzen ditugu, gure jatorria eta hizkuntza ezein direla ere.

 Komikietako hots horiekin irakasleek konposizio musikal bat sortu eta jotzen dute, hitzik gabeko baina hots unibertsalak dituen istorio bat kontatzen duena. Gure zereginak geure burua espresatzeko modurik egokiena topatzea da eta askotan inspirazioa musikatik edo zerbait gogora ekartzen diguten hotsetatik etor daiteke.

eTwinning ekitaldiaren soinu banda sortu genuen onomatopeia eta hotsez osatutako konposizio baten bidez, eta “Hizkuntza eta musika: konposizio sortzaileak” izeneko lantegian jo genuen bikoizketako aktore-aktoresen moduan.

 

Project ideas for the foreign language classroom. Jana Tokaryk

 Jana Tokarykek ekitaldi honetarako egin duen proposamena ikasleen errealitatera hurbiltzen diren istorio ezezagunak kontatzea da. Horrek bigarren hizkuntza batean komunikatzea, lurralde ezberdinetako ikastetxeen artean ideiak banatzea, kulturarteko gaitasunak areagotzea, ikasgai ezberdinak integratzea eta alfabetatzen laguntzea ahalbidetzen du.

Urratsak:

 Proiektu bat eredu gisa hartu eta haren etapak deskribatzea. Proiektu   horretan IKT tresnak asko erabiliko dira komunikatzeko (ikasleen eta ikasleen eta irakasleen artean), erabakiak era kolaboratiboan hartzeko (ideiak banatu, bozketak egin, iruzkinak egin) eta amaierako produktu batean islatzeko (bideo bat Slow Motionen bidez, komikia, etab.).

Gisa honetako proiektuak egiteko erabilgarriak diren tresnak errepasatzen dira. Gero parte-hartzaileek egin dituzten galderak ere gai honi buruzkoak izango dira.

 

Stop Motion. Sonja Di Vetta

 Sonja Di Vettak haur eta nerabeekin egiten dituen proiektuetan multimedia baliabideak lantzen ditu. Stop Motion lantegian Stop Motion izena duen animazio teknika aztertzen da. Bertan, objektuen mugimendua imitatzen da jarraian dauden irudi finko batzuen bidez. Stop Motion teknika istorioak kontatzeko, nork bere burua espresatzeko eta materiala aurkezteko era sortzaile bat da.

Lantegian Stop Motion Studio doako aplikazioarekin teknika hau nola erabili azaldu zuen. Aplikazioa deskargatuta eta smartphone edo tablet (IOS edo android) bat erabiliz, oso erraza izan zen teknika honen bidez bideo baten klip labur bat sortzea. 

Ziur nago ikasleek aplikazio honek eskaintzen dituen aukerak ezagutzen dituztenean oso erraza izango zaiela Stop Motion klip bat ekoiztea eta sormena erabiltzea.

 

Moving school! Physical activities and games for everyday school life. Kirstin Porsche

 Arte eta antzerkia irakasten dituen Kirstinek oso proposamen aktiboa egin du. Bertan, jarduera fisikoa eta parte-hartzaileen interakzio etengabea konbinatzen ditu honako ezaugarriekin:

 Jarduera ludikoak, era ezberdin eta aske batean erlazionatzea ahalbidetzen dutenak, gure aldarteari eta ikaskuntzari eragin diezaioketen tentsioak eta arazoak alde batera utziz.

 Jolas giroak gure irudimena pizten du, jarduera mekanikoak egiteaz gain, parte-hartzaileek haien jarduerak diseinatu behar dituztelako, eta horrek sormena sustatzen duelako.

 Errazagoa da zenbait eduki ikastea, atzerriko hizkuntzak adibidez, hitzak eta esaerak mugimendu batekin lotzen badira jolasaren bidez eta kontzentrazio handia eskatzen duen egoera batean. Gainera, egoera fisikoa eta gorputz-adierazpena hobetzen ditu.

 

Rhythm and groove – body percussion in movement. Sabine Schneider

Gorputza gure tresnarik onena denez gero, bikaina izan zen “Erritmoa eta sentsazioak, gorputz perkusioa mugimenduan” lantegian gorputza perkusioko musika-tresna moduan erabiliz sentsazio onak sentitzea.

 

Creativity in the Classroom. Arjana Blazic

 Zerk hiltzen du sormena? Porrot egiteak, arriskuei aurre egiteak, kritikek, aldaketek, konfiantza faltak, autokritikak…

Sormena trebetasun bat da eta irakatsi egin daiteke. Horretarako, ikasleei arriskuak hartu eta ideiak era librean eman behar dituzten egoerak eskaini behar dizkiegu. Helburu horrekin, Arjanak hainbat jarduera eta tresna digital proposatzen ditu, ziur nago gure ikasleek erabiliko dituztela.

 

Apps and music. Nikolaus Graf

Irakasle hau musikaria, ekoizlea eta konpositore elektroniko profesionala da. Irakasle eta ikasleentzako doako aplikazio batzuen bidez (EasyBeats, Synthmaster, Drum Pads 24) orkestra bat sortzeko esan zigun eta gure pieza grabatu genuen. Gero berak grabatu egin zuen eta behar ziren konponketak egin zizkion. Gainera, edizio kontuak erakutsi zizkigun, baina horretarako bai aplikazioak ordaindu egin behar dira eta informatika eta musika ezagutza gehiago behar da.

eTwinning metodologia eta tresnaren bidez gure ikasleen sormena indartu dezakegu hausnarketa bultzatzen duelako eta teknologia berriak erabiltzea onartzen duelako. Mundura irekitzen den leiho honek aukerak eta aberastasunak eskaintzen ditu. Komunikatzeko tresna bat da eta gazteengan garapen pertsonala, emozionala eta soziala eta jakin-min intelektuala sustatzen du. eTwinning metodologia eta tresna kreatibo eta inklusio baten adibidea da. 

Fotografía evento Munich 2017

 Formakuntza jardunaldi hauek ikasteko, konpartitzeko, sentitzeko eta partekatzeko espazioa ematen dute, baina baita gure kezka berdinak dituzten irakasleak daudela jakiteko ere.

Formakuntza jardunaldira joan ginen irakasleak gure ikasleentzako inspirazio iturri izatea espero dugu, haiek oztopoak gainditu, erabakiak hartu eta ikuspuntuak era eraikitzaile batean banatu ditzaten. Laburbilduz, hezkuntza sozioemozional, kultural eta inklusibo baten utopia bete daitekeela pentsatzen jarraituko dugu.

 

 

Goiburuko irudia: neuk egindakoa (ekitaldian bertan aurkezpen batean ateratakoa)

Artikuluko irudia: neuk egindakoa (lantegi batetako jarduera baten argazkia)

Ikastetxeko taldeak v
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *