eTwinning buru-argitasuna eta adimena: Cacoo, eTwinning proiektuan diagramak txertatzeko

eTwinning buru-argitasuna eta adimena: Cacoo, eTwinning proiektuan diagramak txertatzeko

Claire Chevalier eta Ángel Luis Gallegok,eTwinning-en enbaxadoreak Frantzian eta Espainian eta latin irakasleak, Aurayko (Frantzia) Lycée Benjamin Franklin ikastetxean bata, eta Vegas Bajas de Montijoko BHIn (Badajoz) bestea, Cacoo tresna erabiltzen irakatsiko digute.

Oraingo gure eTwinning-Comenius proiektuak “The incredible life of Marcus Poncius Europaeus” du izenburua. Proiektu honen bidez gure kontinentean zehar bidaian dabilen fikzio pertsonaia horren bizitza kontatzea da gure helburua, eta inguruan ditugun eta gugan eragina duten arazoak ezagutzea.

Gure pertsonaia nolakoa izango litzatekeen definitzeko, Creation of character jarduera sortzea erabaki genuen. Urratsetako bat bere bizitzako hainbat pasarte batzuk besteekin lotzea izango zen. Eta horretarako erabiltzen dugu Cacoo.

ingenio_cacoo_1b

Cacoo 2.0 web tresna bat da lineako diagramak sortzeko balio duena. Aukera ematen digu beste erabiltzaile batzuekin lankidetzan pantaila edo web-orrien bozetoak egiteko, fluxu diagramak, sareko diagramak, mapa mentalak, UML diagramak, etab. Ikasleek aldi berean lanean jardun ahal izateak erakusten digu nolako balioa duen eTwinning proiektuetarako, batik bat, “ideia erauntsia” eta elkarlanean eskemak sortzeko jardueretarako.

Izen hori merezi duen edozein 2.0 web tresnak bezala, Cacoo-k ere badu mugikorretarako bere aplikazioa, oraingoz bederen diagramak ikusteko aukera ematen duena. Ikasleek tableta eta smarphonetatik lan egin ahal izateko lehen urratsa da hori.

ingenio_cacoo_2b

Interfazeak gaztelaniara itzulia duen tresna da Cacoo. Doako bertsioaz 25 diagrama ere sor ditzakezu. Egin beharreko lehenengo gauza erregistratzea da.

ingenio_cacoo_3

Erregistratutakoan, gure idazmahaiko pantaila nagusian sartuko gara, eta hor topatuko ditugu geure diagramak. Gure proiektuak geure karpeta propioetan antola ditzakegu, edo karpeta partekatuetan, dagokion botoia sakatuta. Proiekturik ez badugu, “diagrama berria sortu” sakatuko dugu.

ingenio_cacoo_4

Programak beste pantaila batera eramango gaitu, eta bertan hauta dezakezu txantiloi bat eta berorretatik egin lan, edota, eskuin aldeko lehio flotanteetan agertzen diren tresnak erabili. Errepara iezaziozu goiko aldean badituzula beste aukera batzuk ere, oso baliagarriak, hala nola, egin eta desegin, kopiatu, testua, irudiak txertatu, taulak, etab. Botoi berdeek zure lana esportatu eta partekatzea ahalbidetuko dizute, propietatateak editatzea eta gordetzea.

Tresnaren aukeretan bat, interesgarria, leiho batean eskaintzen digun chata dugu: talde-lanean diharduten ikasleek balia dezakete elkarren artean berehalakoan komunikatzeko.

ingenio_cacoo_5

Diagrama partekatzeko aski dugu botoi berdea sakatzea eta ikasleen helbide elektronikoak eranstea. Botoi hori berori izango zaigu gero baliagarri gizarte-sareetan partekatzeko:

ingenio_cacoo_6

“Creation of the character” jarduerarako, diagrama bat sortu dugu zeinetan ikasleek adostu behar duten Marcusen bizitzako pasarteen hurrenkera.

ingenio_cacoo_7

Erraz da tableroa erabiltzen. Objektuak herrestan eraman eta zuk egokien deritzozun lekuan kokatu besterik ez duzu.

ingenio_cacoo_8

Cacoo balia dezakezu marrazteko, geure ordenagailutik igotako testua nahiz irudiak txertatu. Aurrez diseinatutako irudi, figura geometriko, otarteko, etab., sail handia ere badu.

ingenio_cacoo_9

Amaitutakoan, gure lana esporta dezakezu PNG formatoan botoi berdea sakatuta, edota, gizarte-sareetan edo lotura baten bidez partekatu, dagokion botoi berdea sakatuta. Diagraman txerta daitezke iruzkinak ere.

ingenio_cacoo_10

Cacoo tresna bikaina eta apartekoa da, lankidetzako proiektuetarako aukera asko eta asko dituena. Tresna hori baliatuz egin ditzakegu lanak nazioez gaindiko taldeetan guk nahi dugun gaiari buruz, direla kontzeptu mapak, direla aurkezpenak, diagramak, datu estatistikoak, etab. Ikasleek egin dezakete irudi baten analisia, perpaus batena, hiztegi praktikak, kontzeptuen azalpenak… Inondik ere ez ahaztekoa zera da, binetak, irakarkiak, eta abar, sortzeko erabil daitekeela.

Irudien iturria: Cacoo programaren bidez eTwinning-eko “The incredible life of Marcus Poncius Europaeus”proiektua garatzen hartutako pantaila-irudiak.

Comparte esta noticiaTweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook
Share on LinkedIn
Linkedin
IKT tresnak
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *