Tutorial honetan urratsez urrats erakutsiko dugu nola gehitu irakasle kideak proiektu batera.


Behin bi kide sortzaileen LZN-k proiektua onartu eta gero, proiektura nahi adina kide gehitu 1 daitezke.

1) Sartu zure eTwinning Live Mahaigainera.

2) Egiaztatu proiektura gehituko duzun kide berria zure kontaktuen zerrendan dagoela.

15_1

3) Klikatu PROIEKTUAK erlaitza eta sartu kidea gehituko duzun proiektuan. Klikatu Gehitu kide berriak-en.

15_2

4) Orri hau bistaratuko da. Irakurri arretaz “garrantzitsu” gisa markatuta dagoen eskuineko testua.

15_3

5) Hautatu kide berria (bat baino gehiago hautatu dezakezu) eta klikatu GONBIDATU.

6) Bidali egin zaio/e proiektuan parte hartzeko gonbidapena hautatutako kideari/ei.

7) Gonbidatutako kidearen Mahaigainean, baita JAKINARAZPENAK ikonoan (eskuinaldean, goian) ere, mezu bat bistaratuko da gonbidapenarekin batera. Hartzaileak ONARTU behar du.

15_4

8) Behin gonbidapena onartu eta gero, proiektuaren kide gisa agertuko da/dira.

****************************

Bakarrik kide sortzaileek eta ADMINISTRATZAILE profila duten kideek gonbidatu dezakete beste kide batzuk proiektura.

Oharrak:

  • Besterik adierazi ezean, proiektura gonbidatutako irakasleak “kide” profila izango dute.
  • Kide administratzaileek kide-partaide profila kide-administratzaile bihurtu dezakete.
  • Akzio hau TwinSpace-n islatuko da, baina ez alderantziz.
  • Gonbidatutako edozein kide ezabatu daiteke. Ezabatu ezin daitezkeen kide bakarrak kide fundatzaileak dira.