eTwinning Live-n online ekitaldi bat (bideokonferentzia) nola antolatu, saioa nola grabatu eta grabazioa nola berreskuratu urratsez urrats adierazten dizun tutoriala.

1) Sartu zure eTwinning Live Mahaigainera. Hautatu EKITALDIAK erlaitza. Jarraian, ZURE EKITALDIAK. Hautatu parte hartuko duzun ekitaldia/bideokonferentzia.

19_1

2) Sartu bideokonferentzia-gelan:

Gela bistaratzen denean, goiko menuan, zabaldu Bilera zerrenda:

19_2

Grabatzen hasi aurretik, egiaztatu audioa, soinua, kamera eta grabazioa hobetzen lagun dezaketen elementu guztiak. 

Esteka honetan zenbait gomendio dituzu.

3) Klikatu Bilera grabatu. Leiho hau bistaratuko da; bete eremu guztiak eta sakatu Onartu.

19_3

Grabazioa hasiko da.

Eskuinaldean, goian, grabazioa abian dela adierazten dizun botoi gorri bat ikusiko duzu.

19_4

4) Denbora-tarte batez grabazioa gelditu nahi baduzu, Bilera zabalgarrira itzultzea nahikoa da.

Klikatu Grabazioa eten.

19_5

Eskuinaldean, grabazioaren botoi gorriaren ondoan, mezu hau agertuko da:

19_6

Grabazioa behin betiko gelditu nahi baduzu, segun eta bideokonferentziaren zein unetan zauden, edo Grabazioa gelditu sakatu lauki gorriaren gainean edo Bilera zabalgarrira jo eta klikatu Grabazioa gelditu.

19_7

5) Amaitu bilera:

19_8

Sistemak pantaila hau itzuliko dizu:

19_9

*******************************************  

Nola berreskuratu aurreko ekitaldiko grabazioa?

1) eTwinning Live Mahaigainean, EKITALDIAK erlaitza, ZURE EKITALDIAK, hautatu grabatu duzun ekitaldia. Klikatu ekitaldiaren izenburuan.

19_10

2) Bistaratzen den orrialdean, klikatu DOKUMENTUAK.  

19_11

3) Bistaratzen den orrialde berriaren behealdean esteka bat ikusiko duzu; grabazioaren esteka da. Klikatu bertan.

19_12

4) Behatu lauki zuri horretan bistaratzen den testua: Grabazioa erreproduzitzen badu, tokiko ekipoan gorde ahal izango duzu. Hau da, grabazioa osorik berreskuratzeko amaiera arte erreproduzitu dadin utzi behar duzu.

5) Klikatu Hurrengoa.

19_14

6) Klikatu Grabazioa konexiorik gabe jarraitu. Sistemak non gordeko duzun adieraz dezazun eskatzen dizu.

19_15

7) Bileraren erreprodukzioa hasiko da. Utzi amaieraraino irits dadin.

19_16

Erreprodukzioa amaitzen denean, mezu hau bistaratuko da. Klikatu Onartu.

Gorde den fitxategiaren bide-izena agertuko zaizu. Onartu.

Prozesua amaitu da.

8) Jo bideoa kokatuta dagoen karpetara eta egiaztatu badabilela, erreproduzitu daitekela.

Oharra:  TwinSpace-n antolatutako online ekitaldiak (bideokonferentziak) ezin dira grabatu.