Bideokonferentzia-saio bat nola grabatu eta grabazioa nola berreskuratu urratsez urrats adierazten dizun tutoriala.

1) Sartu TwinSpace-n. Hautatu Online bilerak erlaitza. Jarraian, Hurrengo jarduerak. Hautatu parte hartuko duzun ekitaldia/bideokonferentzia.

2) Sartu bideokonferentzia-gelan:

Gela bistaratzen denean, goiko menuan, zabaldu Bilerako zerrenda:

19_2

Grabatzen hasi aurretik, egiaztatu audioa, soinua, kamera eta grabazioa hobetzen lagun dezaketen elementu guztiak. 

3) Klikatu Bilera grabatu. Leiho hau bistaratuko da; bete eremu guztiak eta sakatu Onartu.

19_3

Grabazioa hasiko da.

Eskuinaldean, goian, grabazioa abian dela adierazten dizun botoi gorri bat ikusiko duzu.

19_4

4) Denbora-tarte batez grabazioa gelditu nahi baduzu, Bilera zabalgarrira itzultzea nahikoa da.

Klikatu Grabazioa eten.

19_5

Eskuinaldean, grabazioaren botoi gorriaren ondoan mezu hau agertuko da:

19_6

Grabazioa behin betiko gelditu nahi baduzu, segun eta bideokonferentziaren zein unetan zauden, edo Grabazioa gelditu sakatu lauki gorriaren gainean edo Bilera zabalgarrira jo eta klikatu Grabazioa gelditu.

19_7

5) Amaitu bilera:

19_8

Sistemak pantaila hau itzuliko dizu:

19_9

*******************************************  

Nola berreskuratu aurreko ekitaldiko grabazioa?

1.- Demagun jada bideokonferentzia amaitu duzula. TwinSpace-n, Online bilerak atalean, klikatu Aurreko jarduerak.

 

2.- Aurreko online bileren zerrenda duen leiho hau bistaratuko da. Klikatu grabazioa berreskuratu nahi duzun bilera horren esteka, adibidez, Azkeneko azkena.

3.- Ekitaldiari buruzko informazioa (izenburua, data, ordua, grabaziorako esteka) duen leiho hau bistaratuko da. 

Klikatu esteka eta deskarga-prozesua abiatuko da.  

Kontuan izan:

  1. Saioaren grabazioaren deskarga eskuragarri egoteko 48 ordu arte igaro daitezke.
  2. Grabazioa ekitaldien orrialdeko zerrendan agertuko da.
  3. Ekitaldiaren sortzailea da grabazioak ikusi eta deskargatu ditzakeen bakarra.
  4. 6 hilabete eta gero grabazioak automatikoki artxibatuko dira. Denbora horren ondoren, esteka ez da eskuragarri egongo.