eTwinning plataforman elkarlanean aritzeko dozenteak nola bilatu azaltzen duen tutoriala.

1.- Sartu zure eTwinning Live Mahaigainera. Hainbat modu daude kontaktuak eta proiektuetarako kideak bilatzeko.

7_1

2.- PERTSONAK erlaitzaren bidez.

2.1. Dozente jakin bat edo bere ikastetxea ezagutzen badituzu, egin bilaketa azkar bat.

7_2

Adibidez, ikastetxeak “Antonio Machado” izena duela baldin badakizu, idatzi honakoa:

7_3

BILATU klikatzean, sistemak emaitzak itzultzen dizkizu. Berrikusi ea haien artean bilatzen ari zaren zentroa dagoen (bilatzen ari zaren dozenteak), eta bilatzen ari zaren hori hautatu:

7_4

2.2. Ez baduzu ez dozentea ez ikastetxea ezagutzen, egin “bilaketa aurreratu” bat interesatzen zaizkizun iragazkiak erabiliz; zure interesekoa den HITZ “GAKO” bat edo beste ere erabil dezakezu. Demagun CLIL metodologiarekin lotuta dagoen eta 14 eta 18 urteen arteko ikasleak dituen Italiako dozente bat bilatu nahi duzula.

7_5

BILATU klikatzean, bilaketaren emaitzak bistaratuko dira:
7_6

Sartu emaitzetan agertu diren dozenteen profiletan, berrikusi hautagai bakoitzak eskaintzen duen informazioa, eta interesatzen zaizun profila, alegia zure lan-ideiarekin bat datorrena, topatzen duzunean, dozente horrekin harremanetan jar zaitezke bere izenaren gainean klik eginez; eta aukera duzu mezu pertsonal bat idazteko (1) eta jarraitzeko (2).

7_7

3.- ELKARLANEAN ARITZEKO FOROAK erlaitzaren bidez.

7_8

3.1 Hautatu foroetan gehien interesatzen zaizkizun blokeak eta berrikusi beste lankide batzuek jarri dituzten mezuak. Baliteke batzuk deigarriak iruditzea zure lan-idea berdina edo antzekoa dutelako. Kasu horretan, erantzun diezaiekezu.

7_9

Berrikusi, halaber, profilak hautagaiei buruzko albait informazio gehien jasotzeko.

3.2 Hasi hari berri bat foroan beste dozente batzuekin lantzeko interesa duzun gaiei buruz. Eman nahikoa informazioa –eta ahal bada hizkuntza batean baino gehiagoan– beste batzuk zure mezuan arreta jar dezaten, idatz diezazuten eta azkenean lan egiteko aukera duten kontaktu bihur zaitezten.

7_10

4.- TALDEAK erlaitzaren bidez. Taldeak hainbat gairi buruz eztabaidatzeko eta prestakuntza jasotzeko guneak. Epe luzean, Talderen batean parte hartzeak ere zure interesak partekatzen dituzten dozenteekin harremanetan jartzeko lagungarria izan daiteke.

7_11

Aztertu ditugun kasu guztietan, zurekin lan egin lezaken kide bat topatzen baduzu, jarri berarekin harremanetan, bilatu etorkizuneko lanarekin lotutako ideiei buruz hitz egin, eztabaidatu eta negoziatzeko. Eta kide on bat izan daitekeela uste baduzu, gonbidatu ezazu zure kidea izatera. Horretarako, aski da ESKATU KONTAKTUAN IZATEA botoiaren gainean klik egitea:

7_12