Tutorial honetan laburki eta urratsez urrats azalduko dugu nola sartu jada sortua dagoen eTwinning Talde batean. Informazioa eskura dezakezu bai bideotutorial baten bidez bai jarraian ematen zaizkizun jarraibideen bidez.

Bideotutoriala:

Oharrak:

eTwinning Live mahaigainean Talde irekiak (publikoak) eta Talde pribatuak daude.

  • Talde irekia: edozein erabiltzaile sar daiteke «joan taldera» edo «izena eman taldean» aukerak hautatzean.
  • Talde pribatua: administratzaileak erabakitzen du nork har dezakeen parte gonbidapen bat bidaliz.

__________________________________________

1.- Sartu zure eTwinning Live mahaigain pertsonalean, TALDEAK erlaitzean.

2.- Talde-bilatzailea erabiliko dugu. Bilatzen ari garen taldearen izen zehatza edo interesatzen zaizkigun ikasgaiak lantzen dituen taldera eramango gaituen hitz gako bat idatziko dugu

3.- Bestalde, bilaketa aurreratu bat egiteko aukera dago, iragazkiak erabiliz.

4.- “BILATU” klikatzean bilaketaren emaitzak bistaratuko dira.

5.- Interesatzen zaizun taldearen izenean klikatu. Ondoren, taldearen informazioa erakusten duen leiho berri bat agertuko da. Irakurri eta ziurtatu ezazu bilatzen ari zarena dela.

6.- Taldearen kideen zerrendara eta horien erabiltzaile profiletara sartzeko aukera ere izango duzu.

7.- Klikatu JOAN TALDERA.

8.- Klikatu IZENA EMAN TALDEAN, eskuinaldean, goian.

9.- Behin taldearen barruan zaudela, nahi duzunean atera zaitezke bertatik.