eTwinning Laguntza Zerbitzu Nazionalak (LZN) eTwinning erabiltzaileentzat eskuragarri jartzen du asistencia@etwinning.es posta elektronikoko helbidea suertatzen zaien edozein gorabehera tekniko edo pedagogikori buruz idazteko.

Gainera, eTwinning kolaborazio-proiektu batean lan egiten ari diren erabiltzaile guztientzat LZN-k laguntza are espezifikoagoa eskaintzen du:

Proiektuaren txartelak

1.- Zer dira? Proiektu bati lotutako mezularitza-zerbitzu pribatua da. Bertan, komunikazioa soilik proiektuaren kide den dozente baten eta LZN-ren aholkulari baten artean egin daiteke.

2.- Non daude? Proiektuaren Txartelak zerbitzura sar zaitezke zure eTwinning Live mahaigain pertsonaletik, Proiektuak ataletik. Proiektuaren deskripzioaren behealdean, ekintzen kuadro bat dago; haien artean, (ikusi beheko irudia) Proiektuaren txartelak: hitz egin zure LZN-rekin dago.

Idazpuru hori klikatzean, proiektuaren txartelen orria irekiko da. Bertan, ongietorri-mezu bat topatuko duzu. Zure lehenengo txartelerako, sakatu Argitalpen bat idatzi.

Idatzi zure mezua, eta bidali ondoren, LZN-k abisu bat jasoko du eta aholkulari bat izendatuko du (ahal bada, proiektu osoan berbera), zeina proiektuaren jarraipena egiteaz eta zuri erantzuteaz arduratuko den.

Kontuan izan esteka bat gehitu eta fitxategi bat eransteko aukera duzula.

Proiektu batean baino gehiagotan lan egiten ari bazara, baliteke proiektu bakoitzerako aholkulari ezberdin bat izatea.

3.- Zer idatz dezaket? Txarteletan proiektuari buruzko alderdiei buruzko aholkuak eta laguntza eskatu ditzakezu. Adibidez, nola antolatu TwinSpace-ko orriak, non kokatu dokumentu bat, egin nahi duzun jarduera baterako tresna egoki bat, nola antolatu jarduera kolaboratibo bat, nola erabili hobe proiektuaren Egunerokoa, zer egin kide batek proiektua uzten duenean, nola inplikatu familiak, nola ebaluatu proiektua, hedatze-baliabideak, etab.

Eta ez baduzu galdera konkreturik, komentatu dezakezu nola garatzen ari den proiektua edo jarduera jakin bat, eta kontatu jarraian zer egiteko asmoa duzun. Era horretan, zure aholkulariak TwinSpace-n edo proiektuaren alderdiren bat lantzeko erabiltzen ari zaren kanpoko beste plataformetan noiz sartu jakingo du berriak ikusteko eta gomendio edo iradokizunen bat egiteko, egoki baderitzo.

LZN-ren aholkularia ezin da TwinSpace-ko eduki guztietara sartu. Bertako edukia ikus dezan nahi izanez gero, bisitari moduan gonbidatu dezakezu zure proiektura atal pribatuetara sartzeko aukera izan dezan.

Hona hemen nola egin adierazten dizun esteka bat:

Nola gonbidatu bisitari bat TwinSpace-ra

Aholkularien eskarmentuak eta egin diren azterlanetan eskuratutako datuek argi eta garbi erakusten dute proiektuaren txartelak erabiltzeak proiektuen kalitatea hobetzen duela, eta horiek gainerako proiektuekin alderatuz gero aitorpen-kota hobea lortzen dutela, izan Kalitate Zigilu Nazionala, Europako Kalitate Zigilua, Sari Nazional bat, Sari Europar bat, edo besteren bat.

Proiektua garatzean lagunduta sentitu zaitez. Idatzi eta erantzungo dizugu!