MAVEN. eTwinning 2016 Sari Nazionalak

MAVEN. eTwinning 2016 Sari Nazionalak

MAVEN proiektuak matematika eta ingelesa era arin batean ikastea bultzatzen du, horretarako jolasak sorkuntza akrostikoak, bideoak erabiliz, matematika geografiarekin erlazionatuz eta matematikari ospetsuen jaiotza datekin egutegi bat osatuz. 12 eta 15 urte bitarteko ikasleei zuzendtua dago, eta Letonia, Estonia, Errumania, Polonia, Belgika, Eslovenia, Bulgaria, Txekiar Errepublika eta Espainiako ikastetxeek hartzen dute parte. Hari gisa proiektuaren maskotak erabiltzen dira. Horiek kide diren lurraldeetara bidaiatzen dira eta hainbat sorpresa eramaten dituzte, besteak beste, QR kodeak, gurutzegramak, galdetegiak, etab. Hilero, bai ingelesaren alorrean bai matematikaren alorrean era aktiboagoan parte hartu duten ikasleen lana nabarmentzen da. 

Kideen artean komunikazio ona hautematen da eta proiektuaren garapenean txandakatzen doazen zereginen planifikazioa eta banaketa ongi eman dela nabarmentzen dugu. Proiektuaren TwinSpacera jo: http://new-twinspace.etwinning.net/c/portal/layout?p_l_id=34601361

Lorenzo Castilla Mora  irakaslea proiektu honen koordinatzailea izan da IES Diego de Guzmán y Quesada ikastetxean (Huelva). Proiektuaren garapenaren alderdi garrantzitsuenak eta ikastetxeari zein parte hartu duten ikasleei ekarritako onurak deskribatzen dizkigu.

Proiektua. Xedeak

MAVEN matematika ingelesez ikastea sustatzeko proiektu bat da, horretarako era askotako bideokonferentziak, jolasak eta jarduerak erabiltzen ditu. Aldi berean eta era transbertsalean kurrikuluko bestelako hainbat gai lantzen dira: geografia, plastika eta bisuala edo IKTak CLIL metodologia erabiliz. Alesja Spihala (Letonia) eta Tatjana Amerhanova (Estonia) andereek koordinatu dute eta bertan bederatzi lurraldetako -Belgika, Bulgaria, Eslovenia, Espainia, Letonia, Polonia, Txekiar Errepublika eta Errumania- bederatzi ikastetxek, hamabi irakaslek eta 12 eta 15 urte bitarteko ehun ikasle baino gehiagok parte hartu dute.

Paises y centros MAVEN

2. irudia: MAVEN proiektuan parte hartu duten lurraldeak eta ikastetxeak (http://www.tripline.net/trip/MAVEN_project_-_partners1-5643125271161007B549B9E5410B18E7)

Proiektuak hainbat xede izan ditu. Lehenik eta behin, ikasleak CLIL metodologiaren bidez matematikak ingelesez ikasteko motibatu nahi dira, horretarako hainbat diziplinetako trebetasunak garatu behar dituzte: ingelesa, matematika eta informatika. Bigarrenik, ikasleen zein irakasleen trebetasun kolaboratiboak, komunikatiboak eta teknologia berriekin zerikusia dutenak hobetzea. Azkenik, proiektua baliabideak eta materialak banatzeko plataforma gisa erabili da.

Proiektuaren garapena

Proiektua “Getting to Know Each Other” jarduerarekin hasi zen. Bertan, programa matematiko baten bidez ikastetxeak, lurraldeak eta ikasleak banan bana aurkeztu ziren.

Glogster_MAVEN

3. irudia: Espainiako aurkezpenaren glogsterra. (http://lorenzocastilla.edu.glogster.com/spanish-team/)

Ikasleak aurkeztu ondoren, ikasleek proiektuaren heroiak sortu zituzten eta bozketak egin ondoren ingelesean adituan den bat -Mr. Quick- eta matematikari bat -Calculator- aukeratu ziren. Calculator haur espainolek sortu zuten. Heroi horiek ikastetxe batetik bestera postaz bidali dira ikastetxe bakoitzak hartzailearentzat prestatu dituen mezu matematiko sekretuekin batera (QR kodeak, gurutzegramak, galdetegiak…). Behar den tokira iristen direnean, ikastetxean lehiaketa matematiko bat antolatzen da heroiak dakartzan sekretuak ebazteko eta ekarri dituen sariak irabazteko.

[youtube]https://youtu.be/oMQyod6jPoU[/youtube]

4. irudia: Mr. Quick zeregin matematikoekin eta irabazleentzako opariekin iritsi da Espainiara.

Hilabetean behin ikasleek “The legend of MAVEN’s adventures” liburuaren kapitulu bat idazten dute, eta pertsonaia nagusiak gure heroiak izango dira. Bertan, heroiek kontinente ezberdinetan bizitako abenturak kontatzen dira eta problema matematikoak, jeroglifikoak, etab. jasotzen dira. Hilabete bukaeran, ikastetxeek kapitulua BoomWriter delakora igotzen dute eta aplikazio horren bidez bozketa bat egiten da, baina kontakizunen autorea zein den jakin gabe. Boto gehien jasotzen dituena liburuaren behin betiko kapitulua da. Espainiaren kasuan, idatzitako kapituluak hilabete batean baino gehiagotan bozkatuenak izan dira.

Proiektuan zehar bestelako jarduerak ere egon dira, esaterako bideo tutorialak. Hilabeteko jarduerak matematikako kurrikuluko gai batekin eta kontinente batekin lotuta daude. Gai horrekin liburuko kapituluak idatzi dira, ilustrazioak marraztu dira, kideen arteko bideokonferentzietan eskolan antolatu dira, orri-markatzaileak, kalendario matematikoak, bideo tutorialak, mapa mentalak Poopletekin, etab. egin dira.

ThingLink_MAVEN

5. irudia: Eskola Skypen bidez (https://www.thinglink.com/scene/589483141165481984)

Benetako bizitzaren eta matematikaren arteko loturak erakusteko “Matematika eta Ingelesa oporretan” izeneko txoko bat dago. Bertan, ospakizunak “era matematikoan” agertzen dira.

Gainera, ikasleeak motibatzeko asmoz, proiektuko aktiboena hilero Hall de la Fama delakoan agertzen da.

Emaitzak

Proiektuaren emaitzarik interesagarriena ikasleen interesa piztu izana da, nola eta jarduera matematikoetan parte hartuz eta ikasgaia ikuspuntu ezberdin batetik eta bizi garen garaiekin bat datorren metodologia bat erabiliz. Horrela, ikasleek matematikan zein ingelesean zuten motibazioa areagotu egin da eta ikasgai horien artean eta geografia edo Informatika bezalako beste batzuen arteko interkonexioak areagotu dira. Halaber, irakasleek ere CLIL metodologia erabiltzerakoan aurrerapen handiak egin dizute. Ikasleen zein irakasleek IKTen erabileran aurrerapausoak eman dituzte, izan ere, proiektuan etengabe erabili dira:

  • TwinSpace.
  • Aplikazio ofimatikoak dokumentuak egiteko, pdf bihurtzeko, etab.
  • BoomWriter, liburuaren kapituluak igotzeko eta kapitulua nori dagokion jakin gabe bozkatzeko.
  • Skype eta proiektorea edo arbela digitala bideokonferentzietarako.
  • Kizoa, bideo eta argazki aurkezpenak egiteko.
  • Popplet, kontzeptu mapak egiteko.
  • Marrazteko programak (Paint, OpenofficeDraw…).
  • Diseinatzeko eta aurkezpenak egiteko online aplikazioak (www.textspace.net/dynamic_glitter_text/, www.glitterfy.com/, animoto.com/, www.thinglink.com/ …)
  • Google map, parte hartu duten ikastetxeak geografikoki kokatzeko.
  • YouTube.
  • Surveymonkey, ebaluazio inketestetarako.
  • QR kodeko informazioa enkriptatzeko eta desenkriptatzeko aplikazioak.

Emaitza nabariei dagokienez, nabarmenena kontinente ezberdinetan heroiek bizitako istorioekin osatuta dagoen eta erronka matematiko interesgarriak eta matematikak bestelako diziplinekin lotzen dituzten istorioak jasotzen dituen liburua da. Baina hori ez da proiektuaren emaitza fisiko bakarra, izan ere, besteak beste sortu dira kontzeptu matematikoei buruzko gadetegiak, matematikak ingelesez lantzeko galdetegiak, informazio matematikodun orri-markatzaileak, landutako gai batzuei buruzko tutorialak eta egutegi matematiko bat. Ziur asko etorkizunean material guzti hori proiektuan parte hartu duten ikasleek eta gainerako erkidego edukatiboak erabiliko dute.

6. irudia: Erronka matematikoak eta heroiek munduan barrena bizitako istorioak jasotzen dituen liburua. (https://issuu.com/alesja.shapkova/docs/book_maven_adventure?e=14846280/13058025)

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=ojQ51QMzlYw[/youtube]

7. irudia: Planoko koordenatuei buruzko bideoa (https://www.youtube.com/watch?v=ojQ51QMzlYw)

Ikasleen inplikazioa

Proiektuan parte hartu duten ikasleak nahiko inplikatu dira. Adibide gisa, ikasgelatik kanpo egin duten lana azpimarratu beharra dago, besteak beste, bideoren bat grabatzea, Skype saioetarako jarduerak prestatzea edo material ezberdinekin heroiak sortzea. Halaber, ez dute arazorik izan hilabetero liburuan idazteko proposatutako gaiei buruz ikerketa lan txikiak egiteko.

Ikastetxearentzako onurak

Gure kasuan proiektu honetan parte hartzeak onura ugari ekarri ditu. Ingeleseko ikastetxe elebiduna gara eta nik proiektuan parte hartu duten ikasleei matematika ingelesez irakasten diet. Hortaz, oso esperientzia positiboa izan da nire ikasleentzat. Ez bakarrik proiektuan parte hartu duen taldearentzat, baizik eta baita ikasgela bereko gainerako 2. DBHko ikasleentzat ere.  Adibidez, bideokonferentzietan klase osoak parte hartzen du matematika ingelesez ikasuntzaren parte moduan. Ikasleek ingelesa eta matematika ingelesez ikasteko beharra eta haren erabilgarritasuna ikusten dute beste toki batzuetako pertsonekin harremana eduki ahal izateko.

Horrez gain, proiektu hau erabilgarria izan da ikastetxeko beste irakasle batzuk beste lurralde batzuetako ikastetxeekin eTwinning proiektu bat burutzera animatzeko, trukeak egiteko eta era estuagoan elkarlanean aritzeko.

Ongi egindakoak, akatsak eta zailtasunak

Proiektuaren emaitza globalaren arabera, gehiago izan da ongi egin duguna gaizki egin duguna baino. Materialak hautatzean, proiektuko jardueren tenporalizazioan, IKT tresna ugari erabiltzean edo zuzenean zein Skypen bidez beste ikastetxeekin harremanetan jartzean asmatu egin dugu. Baina horrek ez du esan nahi dena ongi atera denik. Adibidez, aitortu beharra dago lurralde ugarik parte hartu izanak koordinazioa, zereginak banatzea eta erabakiak adostea zaildu egin duela. Horrez gain, irakasleek ez genuen besteen lan egiteko modua ezagutzen eta hori dela-eta desadostasun txikiak egon dira bakoitza egiteko prest zegoen ahaleginari dagokionez.

Bestalde, zaila izan da hain gaztea den ikasle talde bat gidatzea, era honetako proiektu batean parte hartzeak suposatzen zuena eta zer nolako exijentziak zeuden ezagutzen ez baitzituen.

Hala ere, esan dudan moduan, emaitza positiboa izan da eta zalantzarik gabe proiektu hau aurrera eramateak merezi izan du.

Aitorpen pertsonala

Nire ustez, aitorpenak beti ongietorriak dira lan egiten jarraitzera animatzen dutelako. Zehazki, proiektu honekin lortutako aitorpenak -kalitate zigilu nazionala, kalitate zigilu europarra, sari europarretan finalista izatea eta sari nazional batean irabazle izatea- gogobete nau, are gehiago nire lehenengo eTwinning proiektua izanda. Honek profesional oro harrotzen du, ilusioz egindako lanaren eta zure ikasleak ikasteko grinez ikusteak ematen duen atseginez egindako lanaren aitorpena baita.

Comparte esta noticiaTweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook
Share on LinkedIn
Linkedin
eTwinning Sariak 2015
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *