“Mille et une pistes… y dos detectives”

“Mille et une pistes… y dos detectives”

Mille et une pistes… y dos detectives eTwinning 2016 sari nazionaletan 12-15 urtekoen mailan saritutako proiektu bat da. Atzerriko Hizkuntzen curriculumean integratuta dagoen proiektu bat da, 13-14 urte bitarteko ikasleekin garatu dena eta irakasle eta ikasleei elkar ezagutzeko, elkarlanean aritzeko eta ikasturte amaieran truke bat egiteko aukera eman diena, guztia zehaztasun handiz planifikatuta eta gauzatuta. Planteatutako lan egiteko modua originala da eta uneoro ikasleen arteko elkarlana, inplikazioa eta sormena bultzatzen ditu. Hori guztia planifikazio zorrotzari, zereginak eta funtzioak era argian banatzeari eta ikasleen adinarentzat egokiak diren tresna digital ugari erabiltzeari esker lortu da. Proiektuko metodologia aktiboa da, jarduerek sormena indartzen dute, lankideek elkar ezagutzea errazten dute eta etengabeko hartu-emana sustatzen dute, ikasleak protagonista bihurtuz. Juana Hermosok, Itaka BHIaren proiektuko koordinatzaileak, esperientzia hau bere ikastetxean nola garatu den azaldu digu.

Mille et une pistes… y dos detectivesVoltaire (Frantzia) eta IES Ítaca (Espainia) ikastetxeetako ikasleen arteko elkarlan proiektu bat da. Asmakizunen bidez, ikasleek elkar ezagutu zuten eta hizkuntza ikasten ari diren lurraldeko kultura ezagutuz joan ziren, ikasturte amaieran egin zuten trukean hezur-mamitan elkar ezagutu aurretik. Proiektuan zehar ikasleek taldekatuta lan egin zuten. Bi pertsonaia sortu zituzten, detektibeak, proiektu osoaren zuzendari izan zirenak: haien izenak asmatu zituzten, erretratuak diseinatu zituzten eta guztien artean pertsonaien behin betiko itxura aukeratu zuten. Azkenik, pertsonaia horiek birtualki sortu zituzten, ahotsa eta mugimendua emanez. Ikasleentzat beste hizkuntza bat ikasteko eta kultura berri bat ezagutzeko –haren antzekotasun eta ezberdintasunekin- era dibertigarri eta erakargarria izan zen. Trebetasun komunikatiboak garatu zituzten, kultura berri bat balioetsiz eta errespetatuz eta europar kontzientzia indartuz.

nube palabras

Proiektua amaitu ondoren, hasieran planteatu genituen xedeak arrakasta handiz bete zirela baieztatu genuen.

Proiektua garatzerakoan oso zailtasun gutxi izan genituen ikasleek oso jarrera ona izan zutelako, uneoro lanerako prest eta ilusionatuta baitzeuden. Ikasleak proiektuaren garapenean protagonista izan ziren zeregin guztietan era aktiboan parte hartuz, lurralde berdineko eta bi lurraldeetako ikaslez osatutako lan talde kolaboratiboetan antolatuta. Talde lana eta informazio trukea proiektu osoan zehar funtsezkoak eta etengabeak izan ziren. IKTen erabileran sakondu egin zen ikasleek dagoeneko ezagutzen zituzten tresnen bidez eta haientzat berriak ziren batzuk gehituz; tresna horien erabilerak ikasleek sormena eta autonomia islatzeko balio izan zuten. Blogaren erabilera gure lana ikusarazteko lagungarria izan zen eta proiektuaren fase guztiak era argian ikusteko moduan antolatu genuen: xedeak, tenporalizazioa, metodologia eta ikasleen artean banatutako zereginak.

Taldean lan egitean ikasleek proiektuan nolako zeregin garrantzitsua zuten ohartu ziren, eta bakoitzak oso ideia eta iritzi ezberdinak eman zitzakeela jabetu ziren. Informazioa trukatzeak ikasleentzat hizkuntza bizi bati aurre egitea ekarri zuen, izan ere, hizlari natiboekin kontaktuan zeuden eta hizkuntza egiazko komunikazio egoeretan praktikatu zuten. Ikasleek konfiantza hartu zuten eta kultura berri batera ireki ziren, europar erkidegoaren parte zirela sentituz. Honakoak dira garatu zituzten konpetentzietako batzuk: konpetentzia komunikatiboa, autonomia eta ekimen pertsonala, ikasten ikastea, soziala eta herritartasuna, kulturala eta artistikoa, informazioaren tratamendua eta konpetentzia digitala.

actividad de blog

Proiektu honen bidez atzerriko hizkuntzako irakasgaia, ikasleen sormena eta konpetentzien garapena barne hartu zituen. Emaitzak oso positiboak izan ziren: ikasleek hizkuntzaren erabileran aurrerapen nabarmena izan zuten, bidaia/truketik bueltatzerakoan horretaz jabetu egin ziren. Ikus-entzunezko tresnak era harrigarrian erabili zituzten, nahiz eta haietako askok haiekin esperientzia gutxi zuten eta hortaz haientzat lehengo aldia zen. Aldi berean, beste lurraldearen (Frantzia eta Espainia) kulturako ezaugarri asko ikasi zituzten, gehien bat bi lurraldeetan egon ondoren, eta ikasleak adiskidetu egin ziren.

actividad del proyecto

Proiektu osoan zehar beharrezkoa izan zen antolaketa zaintzea eta ikasleen eta irakasleen artean etengabeko kontaktuan egotea zein jarduera egin behar ziren, nolako prozedura jarraitu behar zen eta zein tresna erabiliko ziren adosteko. Batez ere posta elektronikoa erabili genuen gure arteko harremanetarako eta Twinspacea, foroa, solasgunea, materialak, etab. Oso era eraginkorrean erabili genituen. Tresna berriak gehitzerakoan gure artean tutorialak trukatu genituen albait azkarren erabiltzen ikasteko.

photostory del proyecto

Laburpen moduan, amaierako produktu gisa liburu digital bat sortu genuen pertsonaiekin lotutako jarduera guztiak eta proposatzen zituzten asmakizunen ebazpenak jasotzeko. Ikasleek talde mistoetan lan egin zuten eta liburu digitala diseinatu eta sortu zuten.

Oraingoan ere TwinSpaceak irudiak, audio fitxategiak, bideoak, dokumentu idatziak, etab. era argi eta antolatuan kokatzeko aukera eman digu, eta horrela material hori guztiak proiektuaren fase guztietan berrerabili ahal izan genuen.

Irakasleontzat emaitza oso pozgarria izan zen, gure ikasleen garapena eta jardueretan zuten inplikazioa ikusi baikenuen. Gainera, lorpenik handiena atzerriko hizkuntzetan zailtasunak zituzten ikasleek ere aurrerapausoak egin zituztela baieztatzea izan zen. Proiektu honek tresna berriak topatzea ahalbidetu ditu, zeinak aurreko proiektuan erabilitakoen osagarri izan ziren, eta gure konfiantza eta eskarmentua areagotu egin duten lan berriei ekiteko.

Orain arte nire ikastetxean garatu diren proiektuei esker, orain eTwinning beste ikastetxe batzuekin lan egiteko komunikazio eremu bikaina izatea eta beste lankide batzuk ere plataforma honekiko interesa izatea lortu da. Nire ikastetxeko lankideek eta zuzendaritza taldeak beti eTwinning proiektuak garatzeko behar nituen animoak eta laguntza eman dizkidate.

Laburbilduz, irakasleak oso pozik geratu ginen azken emaitzarekin eta ikasleak ere hala agertu ziren Azken Ebaluazioan.

Pertsonalki, eTwinning 2016 Sari Nazionala irabaztea sari pertsonal eta profesionala izan da, irakaskuntza ikasleen heziketaren funtsezko oinarria dela sinesten jarraitzeko pizgarria. Itaca institutuko lankideak eta zuzendaritza taldea sari hau lortzeak berekin dakarren aitorpenaz harro sentitzen dira. 

avatar detective del proyecto

Ikasleek proiektuari buruz egin dituzten iruzkinak

alumnos del proyecto

“Proiektu honetan izan dudan esperientzia oso ona izan da. Gogor lan egin dugu eta guztion artean aurrera ateratzea lortu dugu. Frantziari buruzko informazio interesgarri asko ikasi dut eta batez ere plataforma honen bidez proiektuari esker egin ditugun lagun on hauengandik hurbilago egon gara. Sortzen joan ginen pertsonaiei buruz gehiago jakin ahal izateko asmakizunak deszifratzea izugarri gustatzen zitzaigun. Bestalde, plataforma erabiltzen ikasi genuen, askok ez baikenuen ezagutzen. Beste abantaila bat irakasleak proiektuan asko inplikatu zirela da eta behar genuen guztian lagundu egiten gintuztela. Edozer gauza lor daiteke ahaleginduz, irudimena erabiliz eta gogoa izanez gero.”

Paula Pino Morillo

 

“Zalantzarik gabe esperientzia hau berriro biziko nuke. Lurralde berri bat, pertsona berriak eta kultura berri bat ezagutu ditut eta horrela frantsesa hobetu dugu. Taldea hasieratik asko inplikatu zen proiektuan guztiok oso jarrera ona izan genuen, horri esker lan hau egitea lortu genuen. Hasieran ez genuen plataforma ezagutzen, ez baikenuen sekulan erabili, baina klasean eta etxean nola erabiltzen den ikusi genuen eta irakasleak lagundu egin zigun. Laburbilduz, proiektu honekin eta batez ere trukearekin gauza berri asko ikasi ditut eta esan dudan moduan errepikatu egingo nuke, gauza asko eman dizkidalako, frantsesa hobetzeaz gain, beste klaseetako ikaskideekin nuen harremana hobetu zuen, normalean ez bainintzen haiekin egoten.”

María Rodríguez de Segovia

 

“Oso harro nago proiektuan parte hartu izanaz. Esperientzia paregabea eta oso interesgarria izan da, eta errepikatzeko prest nago.

Oso ideia originala izan zen eta guztion artean eta irakasleen laguntzarekin, sari bat eta guzti irabazi ahal izan genuen.

Guztioi frantsesa ikasten lagundu digu, baina gainera beste kultura bat eta pertsona zoragarriak ezagutzea ahalbidetu digu. Une gogoangarriak bizi ditugu eta gure ikaskideak ere hobe ezagutu ditugu. Guztiok batera taldean lan egitea lortu dugu. Saria merezi genuela uste dut ongi egindako lanaren aitorpena da-eta.”

Ana De La Morena Ontalba

“Aste ugariz ahalegindu ondoren, proiektua egiten, antolatzen, lehenago erabili ez genituen webguneak erabiltzen, eta batez ere, elkarri laguntzen, azkenean lana burutzea lortu genuen eta merezi zuen. Esperientzia honek balio positibo asko eman dizkit eta benetan taldean lan egitea zer den ulertu dut, eta bakoitzak bere aldetik jarrita gauza zoragarriak lor ditzakegula ikusi dut. Bestalde, bidai honetan oso lankide onak izan ditugu (Frantziako Voltaire eskolako ikasleak) eta oraindik ere haiekin harremanetan jarraitzen dugu. Eta batez ere irakasleei eskerrak eman nahi dizkiet, Juana gure irakasleari eta Isabelle Frantziako irakasleari, proiektu honetan parte hartzeko aukera eman digutelako, eta beti gidatu eta animatu gaituztelako. Espero dut beste proiektu bat egiteko aukera izango dudala azkar. Inoiz ahaztuko ez dudan esperientzia izan da.”

María García Verdugo

 

“Hasiera batean proiektua ez zitzaidan oso interesgarria iruditu, baina aurrera gindoazen heinean, gure lankideak ezagutuz eta lana itxura ona hartzen ari zela ikusita, egia esan asko poztu nintzen proiektua egin ahal izateagatik eta ezagutu ditudan pertsona guztiekin banatzeko aukera izateagatik. Proiektu hau, zenbaitetan, gogorra izan da, zaila izan delako 44 ikasle ados jartzea (lurralde bakoitzeko 22) eta bi irakaslek elkarrekin lan egitea, antolatzea eta akordioetara iristea. Beti oroituko dut egin genuen lehenengo jarduera. Bakoitzak bere ikastetxearen atalak erakutsi zituen, bertako areto edo eremu batean argazki bana atera genuen eta TwinSpacera igo genuen; horrela gure lagun frantsesak ezagutu genituen. Esperientzia hau nire lehenengo eTwinning proiektua izan da, nire lehenengo trukea, lurraldetik ateratzen nintzen lehenengo aldia eta egia esan ezin naiz hobe sentitu. Oraindik harroago sentiarazten nau sari hau irabazi izanak ikusi baitut amaitu genuenean izan genuen sentsazio on hori baloratu duen epaimahaiak ere izan duela. Zalantzarik gabe berriro egingo nuke, bere alde on eta txar guztiekin.”

Elena Cámara Quílez

 

“Esperientzia paregabe hau izugarri gustatu zitzaidan, maila linguistikoan eta pertsonalean asko eman baitzigun. Proiektu honetan pertsona zoragarriak ezagutzeko eta frantsesa praktikatzeko aukera izan dut.

Lan hau ahalegin handia eginez eta ilusio izugarria jarriz atera dugu aurrera eta ezinezkoa izanen zitzaigun gure irakaslearen laguntza eta inplikaziorik gabe.”

Esteban Espinilla Hernández

 

“Proiektu hau zoragarria izan da guztiontzat. Guztiok, espainolek eta frantsesek, elkarrengandik zerbait ikasi dugu, geure burua ezagutuz eta, gutxika, egiteko gai garen gauzez jabetuz. Hori guztia ezinezkoa zatekeen gutako bakoitzaren ahalegin eta dedikaziorik gabe, baina batez ere irakasleak gabe. Zalantzarik gabe, errepikatuko nukeen esperientzia bat izan da.”

Roxana Busuioc.

 

Proiekturako estekak

TwinSpacerako esteka: http://twinspace.etwinning.net/2869/home

Web orrirako esteka: http://projetetwinning.wix.com/mille-et-une-pistes

Trukearen blogari buruzko esteka: http://milleetunepistes.blogspot.fr/

Voltaire ikastetxearen web orrirako esteka: http://clg-voltaire-saint-florent-sur-cher.tice.ac-orleans-tours.fr/eva/spip.php?rubrique275

Itaca BHIaren web orrirako esteka: http://www.iesitaca.org/imagenes/noticias/intercambioconelliceofrancesvoltairedesaintflorent

https://sites.google.com/a/iesitaca.org/international-programmes-at-ies-itaca/programas-internacionales/intercambios-escolares/intercambios-2014-2015

Twitterren: #milleetunepistesydosdetectives

 

 

 

 

Comparte esta noticiaTweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook
Share on LinkedIn
Linkedin
eTwinning Sariak 2015
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

One comment

  1. Laura says:

    ¡¡¡Bravo!!! Vaya pedazo de proyecto, me encanta, creo que habéis hecho un trabajazo como docentes, y además lo habéis compartido de forma que nos pueda servir de ayuda para todos los demás.
    Sólo me ha quedado una duda que quizá la habéis comentado pero a mi se me ha escapado: ¿Con qué aplicación o programa habéis creado los personajes y los habéis animado con voz?

    Gracias.
    Un saludo desde Almería.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *