Foroa kideek TwinSpace-n komunikatzeko, elkarlanean aritzeko eta partekatzeko erabiltzeko duten espazioa da. Foroak behar adina eztabaidagai ditu. Eta gai bakoitzean behar adina hari-kopuru sar daitezke.

TwinSpace-ko kide guztiek foroaren harietan mezuak idatz ditzakete (argazkiak, bideoak eta fitxategiak txerta daitezke), baina administratzaileak dira gai eta hari berriak sor ditzaketen bakarrak.

Tutorial honek foro bat nola artxibatu eta artxibatutako foroen ataletik nola erauzi adierazten dizu urratsez urrats.         

1.- Hautatu artxibatu nahi duzun foroa. Adibidez, Aranjuezeko eTwinning topaketa  

2.-Klikatu laukiaren behealdean dagoen zakarrontziaren ikonoan.

3.- Pantaila hau bistaratuko da; klikatu Bai:

4.- Begiratu orain foroen orrialdea. Fijatu ARTXIBATUTAKO FOROAK dioen idazpuruan. Klikatu hor eta egiaztatu foroa artxibatua dagoela:

 

5.- Foroa artxibatua dago. Ikusiko duzu jada ez dela editatu/aldatzeko  arkatz urdina agertzen.

Eta nola erauzi dezakezu foroa artxibatutako foroen ataletik?

6.- Klikatu foroaren behealdean dagoen zakarrontziaren ikonoan.

7.- Sistemak pantaila hau itzuliko dizu:

8.- Klikatu Bai.

9.- Jo berriro foroen orrialdera eta berriz hor dagoela ikusiko duzu. Orain editatu/aldatzeko  arkatz urdina agertzen dela ikusiko duzu.

 


Dozenteek eztabaidagaietan izena eman dezakete. Eta erabiltzaile batek mezu/post bat idazten duenean, izena emanda duen dozenteak jakinarazpen bat jasoko du.