Proiektu baten TwinSpace-an jarduera-orrialde bat nola sortu urratsez urrats adierazten duen tutoriala.


1.- eTwinning Live Mahaigain pertsonaletik, sartu proiektuaren TwinSpace-ra. 

 Esteka honen bidez ere sar zaitezke: http://twinspace.etwinning.net/ 

2.- ORRIALDEAK erlaitzean, klikatu ezkerraldeko ORRIALDEA SORTU idazpurua.  

Sistemak leiho hau itzuliko digu. Gehitu orrialdearen izena. Hemen, adibidez, izena Proiektuetarako aukerak da, eta klikatu Bidali.

 Ezkerraldean, sistemak orrialdea zirriborro gisa utzi duela ikusiko duzu.

Nola utzi zirriborro moduan egoteari?

Sortutako orrialdearen gorputzean “Orrialde hau gehitu”, edukiak, TwinBoard bat (horma) eta inkesta bat agertzen direla ikusiko duzu.

3.- Zoaz saguarekin sortutako orrialdearen behealdera eta ezkerrean, Orrialdeak moduluaren azpian, hainbat bloke hori (kasu honetan) ikusiko dituzu. Bloke horien idazpuruek orrialdearen gorputzean agertzen direnekin bat datoz.

4.- Klikatu Orrialde honetan edukia gehitu

Sistemak irudi hau itzuliko digu:

5.- Idatzi testu bat orrialdearen gorputz nagusian:

Eta klikatu Bidali.

Sistemak pantaila hau itzuliko digu, eta orrialdeak zirriborro moduan jarraitzen du.

6.- Ezkerraldean, lehenago ikusi ditugun blokeen azpian, hori-koloreko (kasu honetan) beste bi daudela ikusiko dugu berriro:

NORK IKUS DEZAKE ORRIALDE HAU? eta

NORK DU BAIMENA ORRIALDE HONETAN ALDAKETAK EGITEKO?

7.- Hautatu nork ikus dezakeen orrialde hau: mundu guztiak (orrialde publikoa), TS-ko kideek edo nik soilik (eta TS-aren administratzaileek).

8.- Hautatu nork duen baimena orrialde hau aldatzeko. Bi bloke hauetako bakoitzean, klikatu Aldaketak gorde.

Hori egin eta gero, orrialdea jada EZ dago zirriborro moduan. Eta honelako itxura du:

Gainera:

Hainbat orrialde sortzen baditugu, ORRIALDEAK/PAGES moduluak honako itxura izango du: 

Orrialdeen zerrendan, guztiak beltzean agertuko dira aktibo dagoena izan ezik, zeina bioleta-kolorean agertuko den (kasu honetan).


Irudien iturria: Elaborazio propioa