Jarduera-orri bat nola sortu eta dagoeneko existitzen den baten azpi-orrialdea izan dadin nola egin urratsez urrats adierazten duen tutoriala.


1.- Demagun jarduera-orrialde bat sortu nahi dugula eta dagoeneko existitzen den Proiektuetarako aukerak izeneko orrialdearen azpi-orrialdea izan dadin nahi dugula.

 

2.- Orrialde bat sortu klikatuko dugu.

3.- Bistaratzen den leihoan, orrialdearen izenburua idatzi: Proiektuetarako aukeraken azpi-orrialdea”. Klikatu Bidali.

4.- Orrialdea oraindik zirriborroan egongo da.

Ezkerraldean, klikatu Orrialde honetan edukia gehitu dioen bloke horia.  

6.- Adibidez, orrialdearen editorean testu bat idatziko dugu:

Klikatu Bidali.

7.- Ezkerraldean ere bai, hautatu Nork ikus dezake orrialde hau eta Nork du baimena orrialde hau aldatzeko ataletan nahi duzun aukera.

 

 

8.- Sortu berri dugun orrialdea eta hari eutsiko dion orrialde nagusia maila berean daudela ikusiko dugu.

Sagua Artxibatutako orrialdeak idazpuruaren gainean dagoen “gurutzetik” igarotzean, gurutzea mugitzen dela ohartuko zara. Egin klik haren gainean.

TwinSpace-n dauden jarduera-orrialde guztiak agertzen dituen pantaila bat zabalduko da. Espazio honetan berrantolatu daitezke.

9.- Saguarekin klikatu “Proiektuetarako aukeraken azpi-orrialdea” orrialdea, arrastatu “Proiektuetarako aukerak” orrialdearen gainetik (berde-koloreko laukizuzen bat agertuko zaizu) eta askatu.

10.- Emaitza irudikoa izango da. Azpi-orrialdea dagoeneko nahi dugun tokian kokatua egongo da.

Ez ahaztu Gorde klikatzea! Pantailaren behealdean dago, eta orrialdeen zerrenda luzea bada, ez da ikusten.

Oharra: orrialde bakoitzetik nahi adina orrialde zintzilika daitezke, baina maila berean egon behar dute.

Irudien iturria: Elaborazio propioa