Proiektu baten TwinSpace-ko jarduera-orrialde batean edukiak nola txertatu urratsez urrats adierazten duen tutoriala.

1.-  eTwinning Live Mahaigain pertsonaletik, sartu proiektuaren TwinSpace-ra. 

 Esteka honetatik ere sar zaitezke: http://twinspace.etwinning.net/

   

2.- Hautatu zein orrialdetan txertatu nahi dituzun edukiak. Klikatu eskuinaldean agertzen den arkatza.

3.- Klikatu berriro agertzen den bigarren arkatzean. Sistemak pantaila hau itzuliko du:

Irudiak, bideoak, estekak eta iFrame-ak txerta daitezke.

Irudidun eta estekadun testuak txerta daitezke, guztia batera, besterik gabe kopiatu eta itsatsi egiten. Adibidez, Wikipediatik eduki hau hautatu, kopiatu eta itsatsiko dugu:

4.- Eta klikatu BIDALI. Sistemak orrialdea honela itzuliko digu:

 

_______________________________________________________________________

a) Nola txertatu irudi bat MATERIALAK atalean (edo kanpoan) jarduera-orrialde batean.

a.1.- Irudiaren arkatza klikatuko dugu orrialdea editatzeko.

 

a.2.- Orrialdearen editorean kokatuko gara. Goian, laukitxo gorrian seinalatutako ikonokoa klikatuko dugu (sagua gainean jartzean Images/Irudiak hitza agertzen da):

 

Pantaila hau agertuko zaigu, hau da, TwinSpace-ko MATERIALAK moduluaren irudiak atala.

a.3 .- Hautatu igo nahi duzun irudia (kasu honetan, eTwinning school logotipoa). Egin klik irudiaren gainean.

Oharra: irakurri arreta handiz hondo horian egile-eskubideei buruz agertzen den mezua. 

Dagoeneko irudia orrialdera igaro da. Begira nola geratzen den orrialdean.

a.4.-Amaitzeko, klikatu Bidali. Orrialdea honela geratuko da:

 Demagun irudia ez dagoela MATERIALAK moduluan. Kasu honetan,

a.5.-Klikatu Bilatu (lauki gorriaren barruan). Sistemak gure ordenagailua arakatzera eramango gaitu, bilatu irudia eta hautatu. Klikatu ireki.

(Halaber, irudia arrastatu dezakezu bere kokalekutik lauki gorrira)

Irudia jada MATERIALAK atalean dago.

 

 

a.6.-Orain, aurreko kasuan bezala, haren gainean klik eginez jarduera-orrialdea bistaratuko da. Ez ahaztu Bidali klikatzea. Eta orrialdea horrela geratzen da.

______________________________________________________________________

b) Nola txertatu bideo bat jarduera-orrialde batean. 

b.1.- Klikatu irudiaren arkatzean orrialdea editatzeko. 

b.2.- Klikatu lauki gorrian seinalatutako ikonoan (sagua gainean kokatzean Bideoak hitza agertzen da).

b.3.- Sistema MATERIALAK moduluko Bideoak atalera joaten da.

 

b.4.- Klikatu txertatu nahi dugun bideoaren gainean, gorriz laukituta dagoenean. Eta orrialdera itzulita, nola geratzen den ikusiko dugu. Oraindik ez da bideoa ikusten; zuriz dagoen irudi bat agertzen da iFRAME testuarekin:

b.5.- Bidali klikatuko dugu eta orain bista honakoa da. Bideoaren informazioa ongi ikusten da: 

 

Triangelu gorriaren gainean klik eginez bideoa pantailan erreproduzituko da. 

Oharra: pantaila osoa ez dago eskuragarri.

b.6.- Bideoa ez badago biltegian (MATERIALAK moduluaren bideoak atalean), bilatu txertatuko duzun bideoa. Kasu honetan, Youtube-ra joko dugu. 

b.7.-Klikatu PARTEKATU.

 

b.8.- Eta jarraian, klikatu TXERTATU.

Kode hau agertuko da

 

b.9.- Hautatu segmentu gorrien artean seinalatutako tarteko testua: https://www.youtube.com/embed/-wmzFQzqJj0

b.10 Itzuli jarduera-orrialdera eta klikatu laukitxo gorri batekin seinalatutako ikonoa. iFrame testua bistaratuko da (TS-aren bertsio berrian HTML ez dago eskuragarri).

Gainjarritako leiho hau zabalduko da. URL dioen tokian aurreko helbidea jarri, bi segmentu gorrien artean zegoena. Gainerako eremuak komeni bezala osa ditzakezu. 

b.11.- Klikatu Onartu eta leihoa honela geratuko da:

b.12.- Klikatu Bidali. Emaitza honakoa da. 

 

 

 

Jarduera-orrialde batean txertatzen den material oro MATERIALAK moduluan egongo da. 

 

Irudien iturria: Elaborazio propioa