Lurraldeak, Eskolak eta Pertsonak Bakea eraikiz

Lurraldeak, Eskolak eta Pertsonak Bakea eraikiz

Lurraldeak, Eskolak eta Pertsonak Bakea eraikiz Erasmus+ programaren KA2 Asoziazio Estrategikoaren barruan garatutako eTwinning proiektu bat da. Bertan honako ikastetxeek parte hartzen dute: Collège Victor Hugo, Lavelanet, Frantzia, Liceo Monna Agnese, Siena,Italia, IES Carles Salvador, Aldaia, Espainia. Proiektu honen xedeak gaur egungo Europako testuingurua aztertzea eta ikasleak istilu sozial, ekonomiko eta medioanbientalak era baketsu eta eraginkorrean kudeatu ahal izateko beharrezkoak diren tresna eta balioekin kontzientziatzea dira.

Amparo Gras Rosello IES Carles Salvador de Aldaiako proiektuaren koordinatzailea da eta proiektu hau garatzerakoan eman ziren aldi guztiak laburtzen dizkigu. Adibide hau oso erabilgarria da eTwinning plataforman KA2 Asoziazio Estrategiko bat landu nahi duten beste ikastetxe batzuentzat.

Proiektuaren gaia eta xedeak

Gaur egungo testuinguru europar eta mundiala aztertuz, hainbat esparrutan istiluak daudela baieztatzen dugu: gizartearen iraunkortasunean arazoak sortzen dituzten gatazka belikoak, ingurumenaren iraunkortasunean arazoak sortzen dituen garapen eta hazkunde ekonomikoko eredu batetik eratortzen den gizakiaren eta ingurumenaren arteko istilua, esparru edukatiboan, sozialean eta pertsonalean arazoak sortzen dituzten identitate anitzak egotea. Istiluak ez dira era baketsuan kudeatzen horretarako beharrezkoak diren tresnak falta direlako: ezagutza, jarrera, batasunaren balioa, parte-hartzea, elkarraizketa, tolerantzia eta kohesioa.

Gogoeta horietatik abiatuta Eskolen Elkarte honetako ikastetxeek proiektuarekin BAKEA lantzea erabaki genuen. Hona hemen izenburua:

LURRALDEAK, ESKOLAK eta PERTSONAK BAKEA ERAIKIZ.

actividad_paz_alumnos

Xedeak hauek dira:

– Europako XX. mendeko eta gaur egungo gatazkak, belikoak izan ala ez, hobe ezagutzea.

– XX. eta XXI. mendeetan Europan garatutako batasunerako, adostasunerako eta bakea eraikitzeko ekimenak ezagutu eta arakatzea.

– Gai honi buruz lurralde bakoitzaren manifestazio eta adierazpen artistikoak ezagutzea.

Erkidego edukatiboen, eskolen eta pertsonen esparruan:

– Eskola ezberdinen barruko istiluen arrazoioak eta ondorioak ezagutzea, alderatzea eta aztertzea.

– Ikastetxe ezberdinetan istiluak konpontzeko eta batez ere barne batasunerako eta kohesiorako garatzen ari diren ekimen ezberdinak ezagutu eta banatzea eta haien aplikazioaren ondorioak aztertzea.

– Gure erkidego edukatiboetan bakea eraikitzeko baliabideen eta tresnen banku bat sortzea.

– Gure hurbileko inguruetako ekimen sozialak aztertzea eta agertzea.

– Gai honi buruzko praktiken erkidego bat sortzea.

– Komunikatzeko eta banatzeko eremu kolaboratibo birtualak (blogak, web orriak, eTwinning, Twinspace) eta sare sozialak erabiltzea.

Parte hartu zuten ikasleen adina: 13, 14 eta 15 urte.

Landutako alor kurrikularrak eta edukiak

Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza, Atzerriko Hizkuntza Frantsesa eta Atzerriko Hizkuntza Gaztelania:

  • Memoria Historikoa: Frantzia, Espainia eta Italiaren arteko harremanak.
  • Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala ezagutzea.
  • Balioak: enpatia, solidaritatea, duintasun pertsonala defendatzea eta hezkuntza gizakiaren beharrak dira. Ildo honetan, garrantzitsua da alor internazionalean, nazionalean eta, batez ere, lokalean lan egiten duten GKEekin elkarlanean aritzea.
  • Biologia:
  • Nekazaritza tradizionalaren eta nekazaritza ekologikoaren teknikak ezagutzea Eskolako Baratza bat sortzeko.
  • 3Rak ezagutzea eta institutuan aplikatzea egunero sektore guztien ingurumen heziketaz arduratuko den Ingurumen Talde bat sortzeko.
  • Gaztelania eta Literatura, Frantsesa eta Italiera:
  • Bidaia kronologiko literarioa XX. mendean barrena. Gatazka aldi indibidualak edo/eta kolektiboak bizi izan zituzten idazleen esperientzia bital eta existentzialaren ondorio diren sormen artistikoetara hurbiltzea: poesia existentziala, soziala eta abangoardiazkoa; eleberri soziala, experimentala; kexatzeko antzerkia, absurdoa edo experimentala.
  • Testuinguru historikoak eta sozialak sortzaileak mundua ikusteko duen era baldintzatzen duela ulertzea eta nola teknika eta tresna ezberdinak baldintza politiko, sozial, ekonomiko eta kultural (aristiko eta literarioak) horien ondorio diren ulertzea.

Proiektua garatzeko aukeratutako tenporalizazioa (faseak) eta metodologia.

2014/15 IKASTURTEA

blog_países, escuelas y personas

URRIA 2014:

AZAROA 2014:

ABENDUA 2014: Topaketa eta Bilera Transnazionala Aldaian:

  • Proiektuaren aurkezpen ofiziala
  • Logotipoaren lehiaketaren erabakia
  • Eskolako Baratza, Ingurumen eta Birzikaltzeari buruzko tailerrak.
  • Errezeta tipikoei buruzko eta Aldaiako Merkatuko lexikoari buruzko tailerra bertako saltzaileen laguntzarekin.
  • Ebaluazioa.

URTARRILA, OTSAILA ETA MARTXOA 2015:

  • Eskolako Baratzak Italian eta Espainian sortzeko lana abian jartzea.
  • Espainian eta Frantzian ingurumen taldeak abiaraztea.
  • Adituak lekuan bertan: gure lurraldeetako azken 100 urteetako historia eta gizartea, elkarrizketak gure helduei eta ardatz kronologiko bat sortzea elkarrizketa eta ikerketa horietan oinarrituta. “La lengua de las mariposas” filmari buruzko lana.
  • Twitterren Proiektuaren kontu bat sortzea: @paisajedepaz.
  • Hurrengo Topaketan parte hartuko duten ikasleen artean Skypen bidez bideokonferentziak egitea.
  • Sienan Reberto Romaldo kazetaritza lehiaketaren Alor Internazionala deitzea.

APIRILA 2015:

  • Kide diren lurraldeetan memoriaren ahotsa Bidaia Literarioa abian jartzea.
  • Sienako topaketa prestatzea.
  • Sienan Topaketa eta Bilera Transnazionala. Tailer kolaboratibo internazionalak egitea: musika tailerra (Bella Ciao abestiaren hizkiak eta kantua aztertzea), Manuel Rivasen “La lengua de las mariposas” filmari buruzko Twiliteratura tailerra, “Jardín de la sombra” delakoaren landare espezie guztien kartelak egiteko tailerra, analisi interlinguistikoari buruzko tailerra (frantsesa, italiera, portugesa, espainola, errumaniera…), kazetaritza tailerra… Amaierako lanak eta “Jardín de la sombra” ofizialki inauguratzea, Bakearen FlasMoba Sienako Piazza di Campon. Facebooken proiektuaren talde itxia sortzea. Ebaluazioa.

MAIATZA 2015:

  • Roberto Romaldo Kazetaritza Lehiaketaren erabakia.
  • Sari banaketa zeremoniarako Skype konexioa.

EKAINA 2015:

  • Proiektuaren lehenengo urtearen ebaluazioa eta jarraipena.

2015/16 IKASTURTEA

IRAILA ETA URRIA 2015:

– Ekipoen bilerak.

– Aurreko ikasturtean hasitako jarduerak jarraitzea eta hala egin ez zuten ikastetxeetan abiaraztea: Eskolako Baratzak eta Ingurumen Taldeak.

– Ikasle berriek eTwinningen izena ematea.

– Talde berriak aurkeztea.

AZAROA ETA ABENDUA 2015:

– Lavelaneten Topaketa prestatzea:

  • Ikastetxe bakoitzak integrazioa eta bizikidetza sustatze aldera haietan garatzen diren programei buruzko aurkezpen bat prestatzen du.
  • Amaierako produktuetarako lagungarri izango diren ikastetxeen jarduerak:
  • Aldaia: IES Luís Vives aterpea eta Udaletxea bisitatzea eta Valentzia Errepublikako Hiriburutik ibilbidea. Migrazioei eta babesari buruzko lana.
  • Lavelanet: Topaketa prestatzea.
  • Siena: Migrazioei eta babesari buruzko lana. Milaneko erakusketa ikusteko bisita.
  • Ikastetxe bakoitzak albisteen dossier bat prestatzen du, eta hiru nukleo tematiko izango ditu:
  • Immigrazioari buruzko albisteak.
  • Ingurumenari buruzko albisteak.
  • Ingurumenaren edo/eta gizartearen iraunkortasuna sustatzen duten elkarteei buruzko albisteak.

2015eko abenduaren 12tik 19ra: Topaketa eta Bilera Transnazionala Lavelaneten

2016ko URTARRILETIK MAIATZERA:

Urtarriletik apirilera: Aldaian topaketa prestatzea.

Maiatzaren 3tik 10era: Topaketa Aldaian:

  • “La Paz está en tus manos” errezitaldia.
  • Lasterketa Solidarioa eta prestakuntza tailerrak.
  • Valentzia II. Errepublikako Hiriburua delakoatik ibilbidea talde internazionaletan.
  • Geografia eta historia fakultatean “Entre la memoria y la historia” izeneko irakasleen prestakuntzarako jardunaldietan parte hartzea.
  • Adierazpen askatasunari buruzko tailerra Amnistía Internacional elkartearekin.
  • Europar Batasunak eta Turkiak pertsona errefuxiatuen krisi humanitarioari dagokionez sinatutako itunaren kontrako manifestuari buruzko tailerra.

Maiatza:

  • Siena: Gai honi buruz Roberto Romaldo kazetaritza lehiaketaren erabakia: “Arricchiamoci delle nostri recipprochi diferenze” “Nuestras diferencias nos enriquecen”
  • Aldaia: “Un grito por los refugiados” proiektua

Garatutako materialak

Hona hemen hainbat material eta emaitza:

Proiektuaren ebaluazioa eta difusioa

Onurak ikastetxearentzat, irakasleentzat eta ikasleentzat.

Ikastetxearen nazioartekotzeak eta lurralde ezberdinetako ikastetxe, ikasle eta irakasleen arteko kooperazioak kontzientzia interkulturala, herritartasun aktiboa eta pentsamendu kritikoa areagotu ditu. Praktika berritzaileak sartzea (metodoak, ikaskuntza kolaboratiborako tresnak, IKTak erabiltzea, baliabide edukatibo irekiak, ikaslea erdigunean jartzen duen ikaskuntza, sare soziala, eTwinning…). Ikasleek zein irakasleek atzerriko hizkuntzetako konpetentzia eta konpetentzia digitala hobetu dituzte. Eguneroko laenan motibazioa, ikasteko grina eta Europako ikastetxeekin kolaboratzen jarraitzeko gogoa areagotu dira.

 

Amparo Gras Roselló

IES Carles Salvador in Aldaia. Proiektuaren Zentro Koordinatzailea.

Valentziako Erkidegoa.

Comparte esta noticiaTweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook
Share on LinkedIn
Linkedin
Proiektu aipagarriak
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

One comment

  1. Mª de los Desamparados Nieto Salvador says:

    Me ha gustado mucho este proyecto sobre la Paz. Con los tiempos que corren no se ven más que conflictos de todo tipo.
    Sólo hay que ver u oir las noticias para darnos cuenta de cómo ha cambiado nuestra sociedad.:guerras, violencia extrema de género, robos a gran escala,…

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *