eTwinning Live

eTwinning Live

OROKORRA

Non aurkitu dezaket Etwinning Live-en funtzionamenduari buruzko informazioa?

 Europako atariaren autoikaskuntzarako materialen atalean (www.etwinning.net) edo eTwinning Laguntza Zerbitzu Nazionalaren web orriaren eTwinning Live-en tutorialaren atalean aurki dezakezu, baita YouTuben duen kalanean ere.

Gainera, “Laguntza” izeneko atal bat dago eTwinning Live-en web orriko eskuineko eskinetik sar daiteke bertara, jakinarazpenak eta e-posta ikonoen ondotik.

eTwinning profila

 G: Nola ikus dezaket nire profila edo besteena?

Zure profilera zein besteenera izenaren gainean sakatuz sar zaitezke. Izenaren gainean sakatuz, eTwinning erabiltzailearen informazio guztira sar daiteke: informazio pertsonala, jarduerak, proiektuak, ekitaldiak eta taldeak. Erabiltzailearen posta elektronikoaren helbidera sartu, bere jarraitzaile egin edo zure kontaktua izatera gonbida dezakezu.

 

G: Zertan datza garapen barrak?

 

 

eTwinning-en egiten duzun garapena bi fakoreren mendekoa da: eTwinning-en duzun parte-hartzea eta eTwinning-en autoikaskuntzarako materialez egiten duzun erabilera. Bi faktore horiek eTwinning-en esperientzian noraino iritsi zaren adierazten dute.

eTwinning-en duzun parte-hartzearen araberako garapena bost alorretan banatzen da: oinarrizkoa, komunikazioa, elkarlana, eTwinning sarea eta garapen profesionala eta kalitatea. Hona hemen zure garapena areagotuko duten jardueren hainbat adibide:

  • Oinarrizkoa: sartzea, zure proiektuaren ideia idaztea, profilean irudia txertatzea, zure profilean argitaratzea.
    Komunikazioa: kontaktuak egitea, beste pertsona batzuk jarraitzea, barne-mezuak idaztea.
  • Elkarlana: proiektu baten parte izatea, TwinSpace erabiltzea.
  • eTwinning sarea eta garapen profesionala: taldeen parte izatea, eta ekitaldietan zein garapen profesionalerako bestelako jardueretan parte hartzea.
  • Kalitatea: jarduerak antolatzea, taldeen moderatzaile gisa aritzea, kalitate zigiluak.
  • Kategoria berean zure garapen barra luzatzeko egin dezakezun jarduera kopurua mugatua da: hainbat mezu edo argitalpen idatzi ondoren, zure garapena ez da aldatuko!

Zure garapena eTwinning-eko edozein pertsonarentzat ikusgarri egongo da eta eTwinning-en duzun esperientziarako gida izateko eta era aktiboan parte hartzeko balio du.

G: Non daude autoikaskuntzarako materialak?

Material horietara eTwinning Live-en bidez sar zaitezke. Sartu zure pasahitzekin etwinning Live-en. Sartu garapen barraren orrialdera zure profilaren bidez eta sakatu (?) ikurraren gainean. Azalpenak eta materialetara sartzeko estekak dituen orrialde bat irekiko da.

Kontuan izan autoikaskuntzarako jarduerak zure garapen barraren kontuan sartzeko eTwinning Live-en barruan egon behar duzula.

G: Zein da irakasle bat jarraitu edo zure kontaktuetan sartzera gonbidatzearen arteko ezberdintasuna?

 

eTwinning erabiltzaile bat jarraitzen duzu hark plataforman duen jarduera jarraitu nahi duzunean.

eTwinning erabiltzaile bat gonbidatzen duzu haren kontaktuen artean egon nahi duzunean eta erabiltzaile horrekin proiektu bat egin nahi duzunean.

G: Zer egin behar dut beste ikastetxe batera lan egitera banoa?

Beste ikastetxe batera bazoaz, ez dituzu aurreko ikastetxearen datuak aldatu behar. Ikastetxeen historialean zure ikastetxe berria gehitu behar duzu. Horretarako, “zure profila” sakatu > “kontua aldatu”> “Ikastetxeak”. Goikaldean honako funtzioa ikusiko duzu: “IKASTETXEA GEHITU”.

G: Nola ezaba dezaket nire eTwinning profila?

Zure eTwinning kontua ezabatu nahi baduzu, idatzi e-posta bat delete@etwinning.net helbidera eTwinning plataforman izena emateko erabili duzun e-posta kontutik eta zure profila ezabatu nahi duzula jakinarazi iezaiezu.

G: Zer egin behar dut nire profila publikoa izan ez dadin?

Hainbat irizpide aukera ditzakezu zure profila publikoa izan ez dadin eta interneten bilaketak egiterakoan ager ez dadin. Aukeratu nahiago duzun aukera zure eTwinning profileko “Pribatutasuna eta segurtasuna” atalean.

G: Zer egin behar dut ez badut proiekturik hasi nahi?

 

Ez baduzu proiekturik hasi nahi eTwinning-en, “INTERESGUNEAK” atalean, zure eTwinning profilean prestutasuna adieraz dezakezu EZ sakatuz.

  • eTwinning proiektu batean parte hartzeko prest nago (BAI/EZ)
  • eTwinning Plus proiektu batean parte hartzkeo prest nago (BAI/EZ)

Horrela, ez zara beste erabiltzaileek egiten dituzten bilaketen emaitzetan agertuko.

G: Profileko datuak alda al daitezke?

Zure profileko datu pertsonalak eta pribatutasunaren konfigurazioa nahi duzunean alda ditzakezu.

G: Nola aurki ditzaket pertsonak eta ikastetxeak?

“PERTSONAK” erlaitzean bilatzaile bat dago. Pertsonak izenaren edo ikastxearen arabera bila ditzakezu. Horrez gain, alor ezberdinak eskaintzen dituen bilaketa aurreratua egin dezakezu.

“Ekitaldiak” 

G: Zer dira eTwinning ekitaldiak?

eTwinning ekitaldiak eTwinning erabiltzaileen artean egiten diren eta helburu ezberdinak dituzten topaguneak dira; era presentzialean edo on line egin daitezke. Plataformako erabiltzaile orok antola ditzake ekitaldi horiek. Audio eta bideokonferentzia tresna bat dute, 100 parte-hartzaile hartzen ditu, bideokonferentziaren aurretik eta ondoren eztabaidatzeko foro bat du eta baita dokumentuak artxibatzeko eremu bat ere. Ekitaldi horiek askotarikoak izan daitezke: tailerrak, formakuntza saioak, ikastetxeeen aurkezpenak, proiektuen aurkezpenak, taldekideak bilatzeko saioak.

G: Noiz har dezaket parte ekitaldi batean?

Parte-hartzeko aukera ematen duten ekitaldi publikoak daude. Ekitaldi pribatuetan ordea ez dago sartzeko aukerarik, ekitaldia antolatzeko gonbidatua izan ez bazara.

“Proiektuak” erlaitza

 G: Nolako informazioa topa dezaket “Proiektuak” erlaitzean?

 

“Proiektuak” erlaitza zure proiektua sor dezakezun eremua da.

Gainera, gauzatzeke, irekita eta itxita dituzun proiektu guztien zerrenda izango duzu. Proiektu bakoitzaren azpian harekin erlazionatutako ekintzen zerrenda bat topatuko duzu.

Horrez gain, proiektuen bilaketa bat egiteko balio duen tresna bat izango duzu.

G: Nolako jarduerak egin daitezke proiektu bakoitzarekin erlazionatuta?

Taldekideen kudeaketari buruzko jarduerak: taldekideak gehitzea, taldekideak ezabatzea, profilak kudeatzea.

Proiektuari buruzko jarduerak: proiektuari buruzko informazioa aldatzea, proiektua irudikatzen duten irudiak txertatzea, proiektua ireki eta ixtea.

Kalitatearen Zigilu Nazionala eskatzea. Europako Sarietan parte-hartzeko eskaera egitea. Proiektuarekin lotutako agiriak deskargatzea.

G: Proiektu bat sortu dut edo proiektu batean parte-hartzea onartu dut, zergatik ez da TwinSpace-a sortzen?

Proiektu berri bat onartzeko protokoloak denbora behar du. Prozesua hasi zenetik 15 egun igaro badira, hainbat arrazoi egon litezke:

  • Zure taldekideak ez du gonbidapena onartu.
  • Zure autonomia erkidegoko eTwinning ordezkariak eta eTwinning Zerbitzu Nazionalak oraindik ez dute proiektua onartu.
  • Espainiak zure proiektua onartu du, baina inplikatutako beste lurraldeko Zerbitzu Nazionalak oraindik ez du onartu.

Konponbidea:

  • Jakinarazi iezaiozu zure taldekideari jakinarazpenak ireki eta proiektuan parte hartzeko gonbidapena onartu behar duela proiektua onartzeko protokoloa abiarazi dadin.
  • Egiazta ezazu oniritzia emateko jakinarazpena zure ikastetxera iritsi dela eta jarraibideen arabera bidali zaiola zure autonomia erkidegoko eTwinning arduradunari.
  • Espainiak jada onartu badu, jakinarazi zure taldekidearen bere Laguntzarako Zerbitzu Nazionalak oraindik ez duela proiektua onartu.

 G: Nola gehitzen dira talde kideak proiektuetan?

Etorkizunean zure taldekideak izango direnei zure kontaktuen artean sartzera eskatu behar diezu. Eskaera onartu egin behar dute. Gero, proiektura gonbida itzazu. Sakatu hemen tutoriala ikusteko.

G: Zergatik ezin dut nire kontaktuetan dudan irakasle bat proiektu batera gonbidatu?

 

Hauek dira ohiko arrazoiak:

  1. Ez da proiektuetan oro har lan egiteko prestutasuna adierazi irakaslearen profilean. Kasu horretan, zure taldekideak bere profilaren “Interesguneak” atalean “eTwinning proiektu batean parte hartzeko prest nago” aukera eman behar du zuk aukeratu ahal izan dezazun. (Ikus irudia)
  2. Zure taldekidea ez badago eTwinning Plus lurraldeen artean, ez da eTwinning Plus lurraldeekin lan egiteko aukera eman. Ziurtatu honako bi aukerak eman dituzula:  

Lehenengoa, zure profilean: “eTwinning Plus proiektuetan parte hartzeko prest nago” eta bigarrena, “Aldatu” izena duen jaruderen menuko proiektuak erlaitzean: aukeratu eTwinning Plus lurraldeak proiektuekin bat egiteko aukera baimendu. Une horretan, zure kontaktuen artean agertuko da zuk aukera ezazun.

G: “Nola aurki ditzaket taldekideak?”

   Elkarlan eraginkor baterako taldekideak aurkitzeko denbora behar da. Taldekideak aurkitzeko eremu eta modu ezberdinak daude. Web orriko artikulu honetan hainbat iradokizun aurkituko dituzu: Hezur-haragizko taldekideak bilatu

 “Taldeak” erlaitza

G: Zer dira eTwinning taldeak?

 

 

eTwinning taldeak plataforma pribatuak dira eta taldekideei gai jakin bati buruz hitz eta lan egitea ahalbidetzen die. Haien helburua da eTwinning-en parte hartzen duten pertsonek ereduak banatzea, irakaskuntza metodoei buruz eztabaidatzea eta haien jarduketa profesionalerako laguntza topatzea.
Taldeak irakasleak epe luzerako elkarlanean aritzeko eremu bikainak dira.

G: Talde bat sor al dezaket?
eTwinning erabiltzaile orok talde bat sortzea eska dezake, baina Laguntza Zerbitzu Zentralaren iragazkia pasatu behar du, hura baita eskaera onartu edo ez erabakitzen duena.

G: Edozein taldetan parte har al dezaket?

Talde itxiak eta irekiak daude. eTwinning erabiltzaile oro talde ireki edo publiko batean sartu eta bertatik atera daiteke. Talde itxiek ordea ez dute aukera hori ematen. Sartzeko aukera bakarra gonbidatua izatea da.

G: Zeintzuk dira eTwinning Laguntza Zerbitzu Zentralak sortutako taldeak?

eTwinning talde moderatzaileak daude. Talde bakoitzak jarduerak eta zereginak prestatzen ditu haiei buruz eztabaidatzeko eta haiek egiteko. Gaiak askotarikoak dira: hizkuntzen irakaskuntza, ekintzailetzarako grina hezkuntzan, zientziak, teknologia, ingeniaritza, matematika, eta abar. eTwinning talde batean izena ematea oso erraza da, zure eTwinning mahaigainean sartu, «Taldeak» atalera jo eta bertatik sartu besterik ez duzu. eTwinning mahaigaineko taldeetara edozien momentutan sar zaitezke.
Sakatu hemen zerrenda ikusteko

“Elkarlanean aritzeko foroak” erlaitza

 G: Zein da elkarlanean aritzeko foroen helburua?

Elkarlanerako foroak etorkizunean proiektuak, kolaborazioak edo elkarteak gauzatzeko taldekideak utzi/bilatzeko pentsatuta daude.

G: Zertarako balio du bilatzaileak?

Bilatzaileak foroetan taldekideak izan litezkeen pertsonak bilatzea ahalbidetzen du. Horretarako, zure interesguneak islatzen dituzten gako hitzak (Clil, stem…) eta bilaketa aurreratuan agertzen diren iragazkiak erabil ditzakezu: adina, hizkuntza, lurraldea…

G: Nola bila ditzaket taldekideak?

Ideia argi bat baduzu, erabil itzazu eTwinning Live foroak zure proiektuaren ideia jakitera emateko.
Halaber, bilaketa aurreratu bat egin dezakezu taldekide posibleen bilatzailea erabiliz eta zure interesguneak islatzen dituen gako hitzak erabiliz (CLIL, STEM…), bai eta bilaketa aurreratuko beste edozein iragazki ere.

Zuk egin nahi duzun horretarako egokia den irakasle bat topatzen duzunean, bi aukera dituzu:

  • Komentario bat uztea foroan egin duen argitalpenari erantzunez
    • Mezu pribatu bat idaztea. Horretarako, sakatu bere izenaren gainean, eta bere profilaren orrialdean gutunazal itxura duen ikonoaren gainean sakatu mezu bat helarazteko.

Halaber, beste sare sozialetan egiten den moduan bere jarraitzailea egin zaitezke. Horretarako, bere profilean “Jarraitu” aukera sakatu behar duzu.                                                                             

G: Zer hartu behar dut kontuan proiektu bat sortu edo proiektu batekin bat egin aurretik?

 

Proiektu batekin bat egin aurretik, taldekideekin ongi eta lasaitasunez harremanetan jartzea gomendatzen dugu. Garrantzitsua da ziurtatzea taldekide guztiek gauza bera nahi duzuela edo, hala ez izatekotan, ideiak negoziatzea eta adostea. Adostasun batera iritsi ondoren eta dagoeneko sortuta dagoen proiektu batekin bat egitea edo zure proiektua sortzea erabakitzen duzunean, urrats tekniko jakin batzuk eman behar dituzu. Zure proiektua argitaratutako hainbat proiektu-taldetan oinarritu daiteke edo beste batzuek sortutako proiektuetatik abaiatu zaitezke…

Lehenik eta behin, zure taldekidearen kontaktuetan sartzeko eskaera egin behar duzu edo alderantziz.
Gonbidatua den pertsonak gonbidapena onartu egin behar du.
Orduan, zure kontaktuen zerrendan taldekide gisa aukeratu dezakezu.
Pertsona horrek proiektuan parte hartzeko gonbidapena onartu egin behar du.
Zuzendariaren oniritzia jasotzen dutenean, taldekide fundatzaileen Zerbitzu Nazionalek proiektua onartu behar dute. Espainiaren kasuan, autonomia erkidegoen eTwinning ordezkariek egiten dute.
Proiektua onartzen denean, ikasleekin lan egiteko eremu digital pribatu bat sortzen da.

“Garapen profesionala” erlaitza

 G: Zer eskaintzen du “Garapen profesionala” erlaitzak?

Eremu honetan eTwinning-ek Europa osoan eskaintzen dituen garapen profesionalerako aukera birtualak daude.

G: Formakuntza online jasotzeko zein modalitate eskaintzen ditu?

Formakuntza online jasotzeko bi modalitate daude: topagune didaktikoak eta mintegiak.
Topagune didaktikoak ikastaro trinko eta dinamikoak dira. Gai bat aurkezteko balio dute, sormena akuilatzen dute, gaitasunak garatzen laguntzen dute eta ez dute epe luzerako konpromisorik eskatzen.
Online egiten diren mintegiak ordu bateko iraupena duten bideokonferentzia saioak dira. Haietan hainbat gairi buruz ikasi, hitz egin eta eztabaidatu daiteke.

G: Zer egin behar dut izena emateko?

Gure jardueretan izena emateko sakatu jardueraren izena eta jarraitu bertako argibideak. Normalean eskera epea agertuko da: hasiera eta amaiera.
Epea irekitzen denan, eskaera egiteko jarraibideak topatuko dituzu. Erne egotea gomendatzen dugu, eskaria handia izan ohi baita.