Eman ezazu izena

eTwinning-ek dituen onurez baliatzeko aski da plataforman izena ematea. Izen emate horrek ez dakar berekin inolako konpromisorik, ez zuretzat ez ikastetxearentzat. Hauxe besterik ez da: aurrerantzean Europako irakasle komunitaterik handienean parte izango zara eta eTwinning-eko irakasle eta ikastetxeen direktorioko parte. Izena emateko prozesua erraza da. Lehenik, zure izena eta deiturak eskatuko dizkizugu, zure helbide elektronikoa (ipin ezazu arreta berezia datu hori ematean okerrik ez egiten, eta, ahal dela, erabil ezazu posta-kontu instituzional bat, halakorik baldin baduzu behintzat), eta eskatuko dizugu halaber erabiltzaile bat eta pasa-hitza hautatzeko. Informazioa bidalitakoan, mezu bat jasoko duzu zuk emandako helbidean. Mezu horretan lotura bat jasoko duzu eTwinning-eko zure profilean agertuko den informazioarekin izena emateko prozesua osatu eta amaitzeko (informazio hori eguneratu ahal izango duzu izena emandakoan).