Zer eskaintzen du eTwinning-ek?

Informazioa: aurki dezakezu eTwinning-i buruzko informazioa

Prestakuntza: eTwinning-ek era bateko eta besteko aukerak eskaintzen dizkizu prestakuntza jasotzeko, dela plataforma erabiltzen dela irakasletzaren garapen profesionalari loturako beste aspektu batzuetan.

Tresnak: eTwinning plataforman izena emandakoan, honako tresna hauek izango dituzu zeure esku:

  • Komunikaziokoak: eTwinning Komunitateko kide izanda, badituzu mahaigaina eta profil bat pertsonalizatu ditzakezunak, eta badituzu, halaber, Europa guztiko irakasleekin kontaktatzeko bilatzaile bat, kontaktuen sekzio bat, foroa eta barruko mezularitza bat.
  • Proiektu bat kudeatzakoak: zeure ikasleekin eta beste proiektukide europar batzuekin proiektu bat egin nahi izanez gero, eTwinning-ek zeure esku jartzen du laneko ingurune seguru bat, TwinSpace deritzona; bai eta, halaber, Proiektuko Txartelen sistema ere, LZNrekin zuzenean komunikatzeko aukera ematen dizuna.
  •  eTwinning ikastaroa. . Ikastaro honetan eTwinning-i buruz eta plataformaren erabilerari buruz jakin beharreko guztia erakusten da. Urtean deialdi bat edo bi egiten dira “sareko prestakuntza” modalitatean. Ikastaroa egiteko interesa baldin baduzu, kontsulta itzazu www.etwinning.es webean iragarriko ditugun deialdiak, eta eman ezazu izena. Prestakuntzako 4 kreditu aitortzen zaizkio
  • Topaketa Didaktikoak. Lineako mini ikastaroak dira (4-5 egun). eTwinning Live-n bidez egiten da deialdia. Era bateko eta besteko gaiak jorratzen dituzte, aditu bat izaten dute zuzendari eta lan aktiboa eta Europa guztiko irakasleen arteko eztabaidak eskaintzen dituzte.
  • Training Plataforma. Benetako plataformaren itxura bereko eta funtzio bereko probatarako plataforma da. Helburu du irakasleei, okerrak egiteko beldurrez ibili gabe, eTwinning-en ohitzeko aukera eskaintzea. https://www.etwinning-training.net/es/pub/index.htm
  • MOOC “eTwinning Irekian”. eTwinning-i buruzko kontzeptu nagusiak lantzen diren Lineako Ikastaro Masiboa Irekian. Hor sartzen dira proiektuen bidezko eta lankidetza bidezko lan printzipioak, bai eta hainbat IKT tresnaren erabilera didaktikoa ere.

Ideiak eta esperientziak: Aurkituko dituzu era bateko eta besteko jarduera eta proiektu adibideak gure web nazionalean (www.etwinning.es) eta web europarrean (www.etwinning.net), zeure proiektuen abiapuntu izan daitezkeenak.