TwinSpace

 

TwinSpace

OROKORRA

G: Nola idatz dezaket soilik irakasleek ikus dezaketen mezu bat?

E: TwinSpace-eko irakaslea bazara (edo irakasle-administratzailea), hasierako orrian “Irakasleen tabloia” ikusiko duzu. Bertan, soilik gainerako irakasleentzat ikusgarri izango diren oharrak argitaratu daitezke. «Irakasle-administratzaile» moduan, edozein argitalpen ezabatu dezakezu eta «irakasle» noduan zureak.

G: Nola alda dezaket TwinSpace-en itxura?

E: Sartu konfigurazioan. Irudia aldatzen den eremu bat ikusiko duzu.

G: Nola alda dezaket TwinSpace-en izena?

E: Sartu konfigurazioan. TwinSpace-en izena alda daitekeen eremu bat ikusiko duzu. Aldaketa horrek ez dio TwinSpace-ek erreferentzia egiten dion proiektuaren izenari eragingo.

G: Nola alda dezaket TwinSpace-en deskribapena?

E: Sartu konfigurazioan. Deskribapen hori alda daitekeen eremu bat ikusiko duzu. Sakatu «Gorde».

G: Akats informatiko bat hauteman dudala uste dut, nori jakinaraziko diot?

E: Dagokizun Zerbitzu Nazionalari jakinarazi. Haiek akats informatiko bat den ala ez baieztatuko dute, eta ekipo teknikoari jakinaraziko diote konpon dezaten.

G: Nola alda dezaket TwinSpace-en itxura?

E: Sartu konfigurazioan. TwinSpace-aren gaia aldatzen den eremu bat ikusiko duzu. Sakatu «Gorde».

HASIERA

 G: Nork ikus dezake proiektuaren egunerokoa?

E: Ikusi sarbide-eskubideak dituen taula.

G: Nork har dezake parte proiektuaren egunerokoan?

E: Ikusi sarbide-eskubideak dituen taula.

PROFILA

G: Nola ikus edo alda dezaket nire profila?

E: TwinSpace-en barruan zaudenean zure izena agertzen da; sakatu haren gainean.

G: Nola aldatzen da profileko argazkia?

E: TwinSpace-en barruan zaudenean zure izena agertzen da; sakatu haren gainean. Hor zaudenean, sakatu «Profila aldatu». Zure profileko argazkia alda dezakezun eremu batean sartuko zara.

G: Nola aldatzen da pasahitza?

E: TwinSpace-en barruan zaudenean zure izena agertzen da; sakatu haren gainean. Hor zaudenean, sakatu «Profila aldatu». Zure pasahitza aldatzen uzten dizun eremu bat ikusiko duzu.

G: Nola aldatzen da posta elektronikoaren helbidea?

E: TwinSpace-en barruan zaudenean zure izena agertzen da; sakatu haren gainean. Hor zaudenean, sakatu «Profila aldatu». Zure profilaren helbide eletronikoa aldatzen uzten dizun eremu bat ikusiko duzu.

TWINMAIL

G: Zer da TwinMail?

E: TwinMail TwinSpace-en mezularitza zerbitzua da. eTwinning-en mahaigaineko mezularitzaren moduan funtzionatzen du. Pertsona bakoitzak TwinSpace guztietarako TwinMail bat du. Parte hartzen duzun TwinSpace-etako edozein kideri mezuak bidaltzea ahalbidetzen du.

KIDEEN KUDEAKETA

G: Nola gehitzen da irakasle kide bat TwinSpace batean?

E: Sartu «Kideak» atalean. Irakasle-administratzaile funtzioa baduzu, atal horretan irakasleak gehitu ahal izango dituzu.

G: Nola gehitzen da ikasle kide bat TwinSpace batean?

E: Sartu «Kideak» atalean. Irakasle-administratzaile funtzioa baduzu, atal horretan ikasleak gehitu ahal izango dituzu.

G: Nola bilatzen dira TwinSpace-eko kideak?

E: Sartu «Kideak» atalean. Sartu bilatu nahi dituzun terminoak kideen izenen zerrendaren gainean dagoen elkarrizketa koadroan.

G: Ikasleen pasahitzak alda al ditzaket?

E: Sartu «Kideak» atalean. Bilatu ikaslea kideen zerrendan. Zerrendaren eskuinaldean, sakatu «Pasahitza berrezarri» eta jarraitu bertako argibideak.

G: Nola sor eta esporta daiteke ikasleen erabiltzaile-izenak eta pasahitzak dituen zerrenda bat?

E: Sartu «Kideak» atalean. Sakatu «Ikasleen zerrenda esportatu».

G: Nola inporta daiteke ikasleen erabiltzaile-izenak eta pasahitzak dituen zerrenda bat?

E: Sartu «Kideak» atalean. Sakatu «Ikasleen zerrenda inportatu». Horretarako, aldez aurretik esportatutako zerrenda bat izan behar duzu. Kalkulu orrien programa batean alda daiteke, baina beharrezkoa da ziurtatzea ez dela taulako laukien egitura aldatzen.

G: Nola aldatzen da kide baten funtzioa?

E: Sartu «Kideak» atalean. Bilatu pertsona hori eta dagokion zerrenda zabalgarritik nahi duzun funtzioa aukeratu.

G: Zein ezberdintasun dago funtzio ezberdinen artean?

E:

  • Irakasle-administratzailea: edozer aldatu eta ezabatu dezake.
  • Irakaslea: bere edukiak aldatu eta ezabatu ditzake, baita ikasleenak ere.
  • Ikasle-administratzailea: administratzaileak izango diren hainbat ikasle aukeratu ditzakegu. Hautatutako orrialdeak aldatu ahal izango dituzte.
  • Ikaslea: irudiak eta bideoak gehitu ditzake, baita hautatuko orrialdeak aldatu ere.
  • Bisitaria: TwinSpace-eko edukia ikus dezake.

 

G: Nola ezaba daiteke kide bat TwinSpace-etik?

E: Sartu «Kideak» atalean. Pertsona hori aurkitzen duzunean, sakatu «Ezabatu» eskuinean dauden jardueren artean.

G: Nola utz diezaioket mezu bat beste kide bati?

E: Sartu «Kideak» atalean. Bilatu pertsona hori eta sakatu bere izenaren gainean bere profilaren orrialdea ikusteko. Bere profilaren orrialdean mezu publiko bat utz diezaiokezu. Halaber, TwinMail mezu bat bidal diezaiokezu. On line badago, orrialdearen behealdean dagoen mezularitza sistema erabil dezakezu.

MATERIALAK (irudiak, bideoak, dokumentuak)

G: Nola txerta daiteke irudi edo artxibo bat?

E: Sartu «Materialak» atalean. Hautatu «Irudiak», «Bideoak» edo «Dokumentuak». Bi atal ikusiko dituzu: bata karpetena (edo albumena) eta bestea dokumentuena (edo irudiena). Irudi edo dokumentu bat txertatzeko, arrastatu eta askatu adierazten den laukiaren gainean edo sakatu esteka zure gailutik kargatzeko.

G: Nolako artxiboak karga daitezke?

E: Honako formatuak onartzen dira: ai | aiff | dbf | dif | doc | docx | eps | flac | mp3 | odg | odp | ods | odt | otp | ots | ott | pdf | ppt | pptx | rar | sda | sdd | sdc | sdw | stc | sti | stw | svg | sxc | sxi | sxw | txt | vor | wav | wma | xls | xlsx | zip

G: Zein da onartzen den artxibo tamaina handiena?

E: 20 Mb

G: Kargatu nahi ditudan materialak onartzen ez diren formatuetan daude, zer egingo dut?

E: Fitxategia konprimatu dezakezu ZIP edo RAR artxibo baten barruan. Onartutzen diren formatuak dira.

G: Nola aldatzen da irudi edo artxibo bateko informazioa?

E: Jarri sagua irudiaren gainean eta «Aldatu» ahal izateko esteka bat ikusiko duzu. Sakatu aldatzeko.

G: Nola ezabatzen da irudi edo artxibo bat?

E: Jarri sagua irudiaren gainean eta «Aldatu» ahal izateko esteka bat ikusiko duzu. Sakatu aldatzeko. Aldatzea aukeratu duzunean, «Borrar» aukera erabili ahal izango duzu.

G: Nola funtzionatzen dute dokumentuen eta irudien albumen karpetek?

E: Irudien album bat TwinSpace-ko kideek aukeratutako irudi-sorta bat da. Irudi guztiak irudi guztien bistan gordetzen dira, baina albumak erabil daitezke bilduma jakin bat aukeratzeko eta beranduago orrialde batean txertatzeko eta haiekin galeria bat osatzeko. Karpeta bat dokumentuak antolatu eta gorde daitezkeen eremu bat da. Ordenagailu batetako karpeta edo direktorio baten moduan funtzionatzen du (bai Mac bai PC).

G: Nola funtzionatzen du materialen bilaketak?

E: Hasteko, bilatu nahi ditugun materialen motari dagokion atalera joko dugu (irudiak, bideoak edo dokumentuak). Gero, «bilatu» botoiaren eskuinaldean dagoen laukian bilaketa egiteko terminoak sartuko ditugu eta listo.

G: Nola txertatzen da bideo bat?

E: Bideoak erabiltzeko lehenago YouTube edo Vimeo-ra kargatu behar dira. Gero, gure TwinSpace-ra gehitu ahal izango ditugu «Materialak» eremutik, «Bideoak» atalean sartuz. Nahikoa da dagokion laukian bideoaren URLa (web orriaren helbidea) kopiatu eta itsastea.

G: Nola aldatzen da bideo bat?

E: Sagua bideoaren gainean jartzerakoan «Aldatu» ahal izateko esteka erabil dezakegu.

G: Nola ezabatzen da bideo bat?

G: Jarri sagua bideoaren gainean eta «Aldatu» ahal izateko esteka bat ikusiko duzu. Sakatu aldatzeko eta «Ezabatu» aukera erabili ahal izango duzu.

G: Nola sortzen da orrialde bat?

E: Sartu «Orrialdeak» atalean. Orrialdeen zerrendaren azpian «Orrialdeak sortu» ahal izateko errubrika bat dago.

G: Nola aldatzen da orrialde bat nork alda dezakeen?

E: Orrialde bat sortu edo aldatzerakoan menu zabalgarritik «Nork du orrialde hau aldatzeko baimena?» aukeratu dezakegu.

G: Nola alda daiteke orrialde bat nork ikus dezakeen?

E: Orrialde bat sortu edo aldatzerakoan menu zabalgarritik «Nork ikus dezake orrialde hau?» aukeratu dezakegu.

G: Nola txertatzen da irudi bat edo irudien galeria bat orrialde batean?

E: Orrialdea aldatzen ari garenean, idazteko erraminten barran txintxetaren ikonoa aukeratuko dugu. Pantailako jarraibideak jarraituko ditugu.

G: Nola argitaratzen da orrialde bat interneten bidez bertara sartu ahal izateko?

E: Orrialde bat sortu edo aldatzerakoan «Nork ikus dezake orrialde hau?» menu zabalgarria erabili. «Edozeinek (orrialde publikoa)» aukeratu.

G: Nola egiaztatzen da zeintzuk diren interneten publikoak diren orrialdeak?

E: TwinSpace-aren ahsiera orrian, erabili «Nola ikusten da hau TwinSpace-tik kanpo?» adierazten duen esteka, TwinSpace-en eremuak dituen barraren azpian.

G: Nola ezabatzen da (artxibatzen da) orrialde bat?

E: TwinSpace-en 4. bertsiotik (2014ko irailetik abian dagoena) jada ez da beharrezkoa orrialdeak guztiz ezabatzea. TwinSpace-eko orrialderen bat ikus ez dadin, nahikoa da aldatzeko sartzea eta «Orrialde hau artxibatu» sakatzea, idazteko laukiaren azpian.

G: Nola ateratzen da orrialde bat artxibotik?

E: Sartu «Artxibatutako orrialdeak» atalean, bilatu berriro ikusgarri egotea nahi duzun orrialdea eta sakatu «Aldatu». Idazteko laukiaren azpian, sakatu «Artxibatutako orrialdeetatik atera».

G: Nork ikus ditzake orrialdeak artxibatu eta gero?

E: Irakasle-administratzaile funtzioa dutenek.

G: Nork ikus ditzake orrialdeen zirriborroak?

E: Irakasle-administratzaile funtzioa dutenek eta zirriborroak sortu zituen pertsonak.

FOROAK

G: Nola irekitzen da foro berri bat?

G: Foro berri bat irekitzeko, irakasle-administratzailea izan behar da. «Foroak» atalean sartu behar da eta zerrendaren bukaeran «Foroa gehitu» botoia erabili behar da.

G: Nola irekitzen da eztabaida berri bat?

E: Eztabaida hasi nahi dugun foroan sartzerakoan, «Eztabaida berri bat hasi», erabili behar dugu.

G: Nola hartzen da parte eztabaida batean?

E: Sakatu foro baten gainean. Sakatu eztabaida baten gainean. Komentariorik egotekotan, bukaeran idazteko lauki bat ikusiko duzu, nahi duzuna idazteko. Ondoren, sakatu «Gorde» argitaratzeko.

G: Nola aipatzen da lehenagoko komentario bat?

E: Aipatu nahi dugun komentarioan «Aipua» aukera ikusiko dugu. Komentario horri erreferentzia eginez elkarrizketari erantzun dakioke.   

ZUZENEAN: TXATA

G: Nola sartzen da txataren historiara?

E: Historia ikusteko irakasle-administratzailea izatea beharrezkoa da. Goiko barratik sar daitekeen «Txat» ataletik ikus daiteke.

G: Zein da txataren atalaren eta pantailaren azpialdean agertzen den txataren arteko ezberdintasuna?

E: Txataren eremuak txat asko onartzen ditu. Pantailaren azpialdean agertzen den txatan bi parte-hartzaileren arteko txatei mugatuta gaude.

Zuzenean: Jarduera zuzenean

G: Nola sortzen da bideokonferentzia bat?

E: Sakatu «Sortu jarduera bat zuzenean» eta aukeratu jardueraren izenburua, parte-hartzaile kopurua, iraupena, data eta ordutegia.

G: Bideokonferentzia saioa graba al daiteke?                                                               

E: Bai, Meeting eta Start Recording sakatuz graba daiteke.

G: Zein formatu daude Adobe Connect-en barruan?

 

E: Hiru profil daude:

1- Sharing: Mahaigaina, dokumentua edo pantaila zurian banatu

2- Discussion: Eztabaida gai bat hasi, txat bat hasi eta online bozketa bat sortu

3- Collaboration: Fitxategiak igo, txatak igo, oharrak sortu eta dokumentu zuri bat banatu.

 

G: Zein funtzio daude Adobe Connect-en barruan?

E: Anfitrioia (Host), Aurkezlea (Presenter) eta parte-hartzailea (Participant). Anfitrioiak erabiltzaile bakoitzak zein funtzio izango duen erabaki dezake.

G: Nire ikasleak saiora gonbidatu al ditzaket?

E: Ez, saioa soilik proiektuaren kide diren irakasleentzat da.

G: Nola sor dezaket bozketa bat Adobe Connect-en barruan?

E: Lehenengo, Discussion formatua aukeratu behar duzu eta eskuinaldean behean “Poll” dioen tokian bozketa bat sortu.

G: Nire taldekideekin fitxategiak bana al ditzaket?

E: Bai, “Collaboration” formatuan. Bertan, fitxategiak igo eta bana ditzakezu.

G: Nire taldekideekin mahaigaina bana al dezaket?

E: Bai, “Sharing” formatuan zure mahaigaina edo dokumentu bat bana dezakezu.