2019ko eTwinning Sari Nazionala: “Little Vets without borders”

2019ko eTwinning Sari Nazionala: “Little Vets without borders”

“Little Vets Without Borders” eTwinning proiektuan ikasleak mugarik gabeko albaitari-talde argi baten parte dira, “kingdoms” (erreinuak) deritzen azpi-taldeak osatuz lan egiten dute Turkia, Finlandia, Polonia, Italia, Errumania, Ukraina eta Armeniako ikasleekin batera.

Proiektua ez da maskoten proiektu hutsa izan. Begirada sozial iraunkorra izan duen proiektua izan da eta ikasleek ikasteko lan egin dute, ez soilik animaliei buruz gehiago jakiteko, baizik eta baita hiritar hobeak izateko eta ikastetxetik gure auzoak eta hiriak hobetzen laguntzeko ere.

Nazioarteko taldeetan lan egin dute, banaka, talde handian edo goragoko zikloetako ikasleekin egitekoak partekatuz.

Proiektuaren koordinatzaile gisa (Yolanda Moya)  esan dezaket zeharkako curriculuma duen proiektua dela, eta ikastetxeko eta Europako zentroetako hainbat dozentek parte hartu dutela bertan. Koordinatzea ez da erraza izan, baina arazorik gabe lan egin dugu lankide guztien jarrera onari esker. Hasieran proiektuaren koordinazioa Yolanda Moyaren (Espainia) eta Bulgariako dozente baten artean partekatu zen. Proiektu hasi eta bi astetara, bigarren koordinatzaile horrek bere eginkizuna utzi zuen. Horrek proiektuaren jarraikortasuna arriskuan jarri zuen eta, azkenean, Yolanda Moyaren motibazioari eta proiektuarekin aurrera jarraitzeko gogoari esker konpondu zen, berak koordinatzeko eginkizun horren ardura osoa hartu baitzuen. Jarduera guztiak irakasle erantzuleekin aldez aurretik antolatu, hitz egin eta adostu ziren eta jarduera bakoitzaren funtzioa eta denboralizazioa finkatu zen proiektuaren euskarri gisa erabili zen dokumentu “bizi” batean.

Ikasleei jarduera askotan iniziatiba eman zitzaien haien lanarekin erantzukizunaren parte bat har zezaten, motibazio handiagoa izan zezaten eta proiektua gustukoagoa izan zezaten. Proiektu txiki ugari egin dira, hainbat modutara lan egin da haietan, eta jardueraren ebaluazioaren, inplikatutako ikasleen eta dozenteen autoebaluazioaren berri eman da.

Proiektua oro har ingeleseko arloan gauzatu da. Ikasleek haien ahozko konpetentzia praktikatu dute komunikazio-testuinguru batean, non haien interesekin lotutako testu sinpleekin hitz egiteko eta entzuteko trebetasunak aplikatu dituzten. Irakurmen-konpetentzia eta idazmena landu dituzte, besteak beste, jolasetan, “word clouds” deritzen asmakizunetan adibidez, hitzak eta esaldi soilak idatziz edo maistrari istorioak online osatzeko hitzak eta adjektiboak idazten lagunduz. Ingelesaz gain, TwinSpace-ren bidez lan eginez, ikasleek IKT trebetasunak garatu dituzte online burututako kolaborazio- eta kooperazio-jardueretan. Jarduera horiek zeharka landu dira musikan, Anna Segurañasen laguntzarekin (musikako maistra), zientzian, artean edo balioetako heziketan. Azken horretan, hainbat ideia sortu ziren, adibidez, txakurren kakak jasotzeko kartelak jartzea hiria garbi mantentzeko, elikagaiak biltzea eta maskotak adoptatzearen garrantzia. Hori guztia taldearen tutorearen, Marta Teruelen, laguntzarekin, zeinak hasieratik IKT jarduera ugaritan eta hainbat bideokonferentziatan parte hartu duen.

Lorpen handietako bat hezkuntza bereziko ikasleek proiektuan parte hartu ahal izatea izan zen. Jarduera ugari zentzu askotan “irekiak” zirenez gero, ikasle horiek haien ikaskideekin parte hartu eta komunikatzeko aukera izan zuten, heziketa bereziko maistra Maria Badeti esker haien lan-maila egokituz. Ikasleek esperientziarekin ikasi eta gozatu zuten eta, aldi berean, konpetentzia soziala eta herritartasuna garatu zituzten (ideiak proposatuz gure auzoetako kakak hobe garbitzeko, elkarrekin ideiak negoziatuz elikagaiak jasotze aldera, albaitarien eta abandonatutako maskotentzako aterpeen lana ezagutuz, gure maskotekin arduratsuak izaten ikasiz…). Ikasleek egindako lan guztia ikastetxeko hormetatik kanpo atera zen, izan ere, familiak, lagunak, auzokideak eta alkatea inplikatu ziren haien gizarte-ekintza txikiekin.

Proiektu honetan sortutako materialen artean, honakoak nabarmentzen ditugu: elikagaien bilketa boluntariorako kanpainak, gure auzoak garbitzeko kanpainak, maskotak izatearen gaineko kontzientziazioa, Girogats elkarteko bi katu online adoptatzea, adoptatu genituen katuen abenturei buruzko liburua sortzea eta proiektuaren abestia eta ondoren bideoklipa sortzea. Diziplinarteko jarduera kolaboratibo haietako bakoitzean, gure ikasleek lan egiten gozatu zuten, ikasten eta haien artean elkarlanean arituz proiektu komun bat sortzeko eta guztien artean gizarte hobe baterako harri-koskorra jartzen.

Aurten benetan gogor lan egin dugu, eta ekintzak eta online jarduerak bata bestearen artean lotu ditugu urte osoan zehar, baina benetan pozgarria izan da gure ikastetxean halako proiektu handi bat landu eta koordinatu ahal izan dela ikustea eta nola dozente ugari, familiak eta ikasle guztiak inplikatu diren gogo eta ilusio biziz.

Kalitate Zigilua eskuratzeak eta ondoren eTwinning Sari Nazionala, 7 eta 12 urte artekoen kategorian, inplikatutako maistrentzat eta ikastetxe guztiarentzat poztasun handia eta egindako lanaren aitortza garrantzitsua izan da, baita aukera on bat ere hezkuntzako praktika onak jakitera emateko, lan egiten jarraitzera eta urtero gure proiektuak eskaini eta hobetzera animatuz.

Proiektuaren TwinSpace-a: https://twinspace.etwinning.net/47990/home

Irudien iturria: proiektuaren TwinSpace-a

Yolanda Moya Serrak eta Marta Teruel Cardonak idatzitako artikulua

Premios eTwinning 2019 Premios Nacionales Uncategorized
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *