Origami proiektua. Les Arenes HHLHI

Origami proiektua. Les Arenes HHLHI

Les Arenes HHLHI Origami proiektua (Valentzia) 2015/2016 ikasturtean garatu ziren proiektuen 2017ko eTwinning Sari Nazionala irabazi du, 0-11 urte bitartekoen mailan.

Maiatzak 9an Les Arenes HHLHI, Valentzian eTwinningen ibilbide garrantzitsua duen ikastetxe bat, bisitatzeko aukera izan genuen. Valentziako Erkidegoko eTwinningen ordezkariak, Ana Furiok, bisitan lagundu gintuen eta ikastetxeko zuzendaria ere gurekin egon zen, azpiegiturak erakutsi zizkigun eta ikastetxea kokatuta dagoen auzoa eta testuingurua nolakoak diren azaldu zigun. Les Arenes eskolaren azpiegituretan barrena ibili ondoren, azken urteotan garatu dituzten eTwinning proiektuen koordinatzailea den, Mª José García Ruanoren gela ikusi genuen. Bera ere eTwinning Sari Nazionalen azkeneko deialdia irabazi du Origami proiektuarekin.

María Joséren gelan sartu ginenean, ikasleek ilusioz beteta eta eTwinningen egiten duten guztia kontatzeko gogoz hartu gintuzten. Gordeta zituzten Origami proiektuaren materialak atera dituzte, pasa den ikasturtean proiektuak iraun zuen bitartean ikasgela nola zuten erakusteko.

Alumnos del proyecto Origami

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Mª Joséri Origami proiektuaz galdetu genion eta esan zigun “2015-2016 ikasturtean Oleksandria school № 9 eskolako gure kide ukraniarrekin egin genuen eTwinning proiektua da. Une horretan, nire ikasleak 3. Lehen Hezkuntzan zeuden eta 9 eta 10 urte artean zituzten. Hasteko, gure ikasleek maila emozionalean zituzten arazoak hauteman genituen, izan ere, irakasleek emozio horiek kudeatu nahi zituzten emaitza hobeak lortzeko, bai alor akademikoari bai gure ikasgeletako bizikidetzari dagokionez. Hori izan da gure xedea, gure ikasleekin emozioak lantzea, gure kideekin bizipenak banatuz. Horretarako, lehenik aurkeztu egin ginen eta gure ikastetxeak erakutsi genizkion elkarri. Dakizunez, elkar ezagutzea garrantzitsua da emozioak lantzeko”.

Proiektuaren abiapuntua Origami” bideoa da, 8 minutu baino zertxobait gehiago irauten dituen film labur bat, non nerabe batek eta bere aitonak origamien bidez emozioekin konektatzen duten. Hori oinarri hartuta, hainbat jarduera egin dituzte, esaterako, emozioen zuhaitza, baina proiektuko jarduerarik garrantzitsuena gamifikazioari buruzko bat izan zen eta bertan emozioen jolasa sortu zuten. Mª Josék kontatu digunez, “jolasa Ukraina eta Espainiako eTwinning proiektuko irakasleek sortu dugu Genial.ly izena duen lan kolaboratiborako tresnaren bidez. Hasieratik ikasleak kontuan hartu genituen jolasa guztien emaitza izan zedin. Gure ikasleak jolasaren probak diseinatu, tutorialak egin, irudiak aukeratu, galdetegiak pretatu eta marrazkiak egin zituzten. Jolasa taula kolaboratibo bat da oinarrizko emozioei buruzkoa (poza, tristura, harridura eta haserrea). Jolasteko bi nazionalitateetako ikasleak elkartu genituen eta bi ekipo sortu genituen: Pozaren ekipoa eta Tristuraren ekipoa”.

 

Jolas kolaboratiboaz gain, beste helburu bat emozioen liburu bat sortuz komunikazio linguistikoaren konpetentzia lantzea zen. Liburuarekin hasteko, familiak inplikatu zituzten eta ikasle baten amak zuzendu zuen irakurketarako animazio bat egin zuten beldurra protagonista duen ipuin bati buruz. Ipuina Kókinos argitaletxearen Ray Bradburyren “Encender la noche” izan zen. Liburuak “Eta zu, zeren beldur zara?” galdetzera bide eman zuen, gero ikasleek zeren beldur diren kontatzeko liburu bat sortu zuten izenburu horrekin, eta emozio hori landu genuen.

Ikasgela bisitatu genuen bitartean,  ikasleek –orain Lehen Hezkuntzako 4. maila bukatzen ari dira– proiektuko jarduera guztiak erakutsi zizkiguten Origamiren TwinSpacearen bidez. María Josék kontatu digu ikasleentzat proiektua oso positiboa izan dela eta ziur dagoela ikasgelako bizikidetza eta emaitza akademikoak nabarmen hobetu direla. Batez ere, ikasleek irakaskuntza-ikaskuntza jardueretan inplikazio handia nabarmendu behar da, baita gutxien motibatuta zeudenek ere. Gainera, proiektua ikastetxeko bi jardueratan ere integratu zen, emozioen inauterietan eta ikastetxeko Aste Kulturalean.

Zorionak Les Arenes ikastetxeko ikasle eta irakasleei eTwinning esperientzia hauek posible egiteagatik!!

Goiburuko irudiaren iturria: Pixabay. Lizentzia CCO Public Domain

  • Origami bideoa: ESMA Movies, Joanne Smithies, Eric De Melo Bueno, Michael Moreno, Hugo Bailly Desmarchelier eta Camille Turonek sortutako animazioa.

 

Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *