Zer da eTwinning?

Zer da eTwinning?

eTwinning 2005ean sortu zen eta orduz geroztik Europako irakasleen eta ikastetxeen arteko sare sozialik handiena bilakatu da. eTwinningen xedea da, IKTak erabiliz, eTwinningen parte hartzen duten lurraldeetako irakasle eta ikasleen artean harremana, ideien trukea eta lankidetza sustatu eta erraztea. Hartu-emanerako eta prestakuntzarako aukerak eskaintzeaz gain, Europako lurralde ezberdinetako bi ikastetxeetako irakasle eta ikasleek lankidetzako proiektuak gara ditzakete Interneten bidez eta parte-hartzaileek adostutako eskola esparruko ezein gairi buruz.

eTwinning programa Europar Batzordearen ekimena da eta 2005ean hasi zen eLearning programaren funtsezko zati baten moduan. 2007an Etengabeko Ikaskuntza Programan sartu zen. Ekintza deszentralizatua da eta, hortaz, Etengabeko Ikaskuntza Programako Agentzia Nazionalek ez dute zertan koordinatu. 2014eko urtarrilean Erasmus+ programa abiarazi eta gero, eTwinning Erasmus+ programaren barruan sartu zen –Europar Batasunak hezkuntza, prestakuntza, gazteria eta kirolaren arloetarako duen programa–. Era horretan, eTwinningek garrantzia hartuko du KA2 (Berrikuntzarako eta praktika onak trukatzeko lankidetza) ekintzarako erreferentziazko online plataforma bilakatuz. Jaio zenetik, eTwinning etengabe hazten ari da. Une honetan dauden parte-hartzaile kopurua ikusteko, Laguntza Zerbitzu Zentralaren atarira jo dezakezu: http://www.etwinning.net

eTwinning unibertsitatea baino lehenagoko hezkuntza-maila guztiak ditu xede. Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako alor, arlo eta familia profesional guztiak sar daitezke eTwinningen, baita araubide bereziko irakaskuntzak ere.  Lan egiteko hizkuntzak sozioek erabili nahi dituztenak dira, besteak beste, gaztelania, haren erabilera egunetik egunera handiagoa baita Europan, eTwinning proiektuetan islatzen den moduan.

35 dira eTwinningen eskubide osoz parte hartzen duten lurraldeak: Albania, Alemania, Austria, Bosnia-Herzegovina, Bulgaria, Belgika, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Estonia, Finlandia, Frantzia, Islandia, Mazedonia, Grezia, Hungaria, Irlanda, Italia, Letonia, Liechtenstein, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Holanda, Polonia, Portugal, Erresuma Batua, Txekiar Errepublika, Errumania, Serbia eta Suedia.

2013ko martxoan, eTwinning ondoko lurraldeetara zabaldu zen 2004an garatu zen Auzotasunaren Europako Politika dela-eta. Politika horren xedea da Europar Batasunaren barruan dauden, harekin muga egiten duten edo bertatik hurbil dauden –hau da, gure «ondokoak» direnak– lurraldeen artean harremanak estutzea da. Zabaltze hori eTwinning Plus izenez ezagutzen da eta 7 lurraldek osatzen dute: Armenia, Azerbaijan, Georgia,  Jordania, Moldaviako Errepublika, Ukraina eta Tunisia.

Europan eTwinningen koordinatzailea Bruselan dagoen Laguntza Zerbitzu Zentrala da. Kide den lurralde bakoitzaren koordinatzailea Laguntza Zerbitzu Nazionala da (LZN).

Espainiaren kasuan, LZN Hezkuntzako Ministerioaren Hezkuntzako Teknologien eta Irakasleen Prestakuntzarako Institutu Nazionalean (INTEF) kokatuta dago. Autonomia erkidego bakoitzak eTwinning ordezkari bat du. Sakatu hemen autonomia erkidegoetako eTwinning arduradunen zerrenda osoa kontsultatzeko.

Hasteko, programaren alderdi orokorrei buruzko bideo hau gomendatzen dizugu:

Atal honetan bertan plataformak eta lan egiteko tokiak azaltzen dituen artikulu bat topatuko duzu.

Erregistratzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jo Europako Atarira: https://www.etwinning.net/es/pub/index.htm

 

Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *