Zer kontatuko didazu?-Qu’est-ce que tu me raContes?

Zer kontatuko didazu?-Qu’est-ce que tu me raContes?

¿Qué me cuentas?- Qu’est-ce que tu me raContes? eTwinning proiektua da, Espainiako bi ikastetxek eta Frantziako batek elkarren artean burutu dutena, Zaragoza eta Peñíscolakoak, batetik, eta Nizakoa, bestetik. Ikasleak hamalau eta hamazazpi urte bitartekoak dira, eta lankidetzan jardun dute, espainolaz eta frantsesaz baliatuz, era bateko eta besteko IKTak baliatuz, herri proiektukide bakoitzaren kulturari ipuin tradizionalen bidez helduz. Oso proiektu konplexua da, zeinetan ikusten baita proiektukide partaideen arteko komunikazioa eta elkarlana etengabea izan dela. Eta hori islatzen da, azken buruko produktuetan ez ezik, lankidetzako prozesu osoan eta helarazten zaigun laneko giro onean.    

Proiektuko TwinSpace-rako lotura

Lola Sánchez, Peñiscolako (Castellon) IES Alfred Ayza BHIko atzerrikoetan bigarren hizkuntza frantses irakaslea denak, proiektua garatzen izan duen esperientzia eta izan dituen proiektukideenak kontatzen dizkigu.

Gure proiektuaren helburu nagusia % 100 lankidetza proiektua izan beharra zen, hau da, azken buruko gure produktua lortu ahal izateko ikasle parte-hartzaile guztien lankidetzaren beharra izatea. Horretarako erabaki genuen proiektuaren gai ardatza ipuina izango zela, bere alderdi guztietan landua: egokitzapenak, ipuin asmaketak, ipuin klasikoen bildumak, etab.

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=Fr1Ou8W1ZVE[/youtube]

Azkenean esan dezakegu gure helburuak aise bete zirela, zeren, lankidetza bidez bi ipuin sortu ez ezik, bata frantsesez eta bestea espainolez, ikasleak sormen handia erakutsi dute beste ipuin batzuk asmatu, interpretatu edo egokitzerakoan. Lankidetza bidezko lan guztia Google Drive Docs-ez baliatuz egin dugu, ezinbesteko tresna honelako proiektuetan, hots, ikasleek nazioarteko talde mistoetan lan egin duten  proiektuetan.

Imagen cuentos proyecto ¿Qué me cuentas?

Atzerriko hizkuntza ikasteko bestelako modu bat izan da, ikasgelan ikasten den  testuinguru errealean ipinita, eskuz esku besteekin lan eginez, erabakiak hartuz, talde partaide izanez eta Europako herritar sentituz. Gainera, pertsonalki ezagutu ahal izan ditugu gure sozioak egindako trukeari esker, eta horrek lehendik ere IKTen bidez lotua genuen gure adiskidetasuna sendotzeko aukera eman digu. 

Gainera, ikasleek gogoz hartu dute parte proposatutako gainerako jardueretan, bideoak eginez, komikiak, antzerkiak, etab.

eTwinning proiektu batean parte hartzeak onura asko dakarkio hezkuntza-komunitate osoari; ikasleentzat onura handiena motibazioa da, bere ikaskuntzaren protagonista sentitzen dira, kultura berrietara zabaltzen dute beren burua, eta lagunak egiten dituzte era inplizituan ikasiz. Irakaslearentzat, berriz, bere ikasleak ikasten eta egiten dutenarekin gozatzen ikusteaz gain, aberastu egiten da, dela alderdi pertsonalean dela profesionalean, bere irakasle esperientzia konpartituz eta besteengandik ikasiz, eta, jakina aurrerakuntza handia egiten du IKTak maneiatzen. Azkenik, ikastetxea irakas praktika berrietara zabaltzen da, irakaskuntzaren berrikuntzara, eta lehenago plataformaren berri ez zuten lankide asko interesa erakusten hasten dira, bai eta eTwinning-en beren abentura propioetan hasten ere.

Intercambio alumnos proyecto ¿Qué me cuentas?

Egindako proiektu guztiak izango zaizkigu baliagarri etorkizuneko proiektu berrietarako, dela jarduerak egokituta dela klaseetan berrerabiliz, eta, nola ez, eredu gisa baliatuko dira beste irakasle batzuek beren proiektuak sor ditzaten.

Neuretzat, errekonozimendu hau oso pozgarria izan da, hainbeste orduko lanari eta ahaleginari emandako ordaina, eta eTwinning proiektu berrietan lanean jarraitzeko pizgarria.

Lola Sánchez, Peñiscolako (Castellon) IES Alfred Ayza BHIko, atzerrikoetan bigarren hizkuntza moduan frantses irakaslea.

Ondoren, nire proiektukideen iritzia txertatzen dizuet hemen:

“Proiektu honen bidez eTwinning proiektuan arloan aurrera egin ahal izan dugu, gure eskakizun nagusiak bete ahal izan baititugu; alegia: herri batzuetako eta besteetako ikasleen artean ahalik eta lankidetzarik handiena erakarri, eta joan daitezela elkar hobeki ezagutzen, beren pentsaera eta lan egiteko era besteenekin alderatzen, izaera irekiago, toleranteago eta malguagoa garatzen. Halaber, bete genuen helburu kulturala ere, bai ipuinen dimentsio unibertsala bai eskualde eta nazioetako partikulartasunen adierazpena. Horrez gain, ahalbidetu zuen ikasleek bere irudimen eta sormenari libre uztea, eta eskola esparruan ikasleek tresna numerikoak hobeki menderatzea. Ondorioa oso positiboa izan zen guztientzat, alderdi askotan hobetzeko aukera eman baitzigun, bai norbere indibidualtasunean bai akademikoki.”

Valérie Poussigue, H. d’Estienne d’Orves Institutuko espainola atzerriko hizkuntza irakaslea, Nice, Frantzia.

“Ez dut gauza askorik nire proiektukideek adierazia dutenari gehitzeko. Egiazki aparteko aukera izan da elkarrekin eta elkarlanean ikasten jarraitzeko. Oso ahogozo ona utzi digu eta lankidetzan eta proiektuen bidezko lanean jarraitu nahi hau indartzen digu. Aberasgarri ikasle zein irakasleentzat. % 100ean gomendatzeko moduko esperientzia hezkuntzako profesionalentzat.”

M. Teresa Martín, Zargozako CES San Valero BHIPko frantses atzerriko hizkuntza irakaslea.

Eta amaitzeko, ikasle baten iritzia:

“Honelako proiektuek egunero dakarkizute gauza txundigarriren bat. Ikasgelan sartzen zaren aldiro, mundu berria duzu, ez baituzu jakiten egun horretan zer egingo duzun. Jendea ezagutzen duzu, adiskideak egiten dituzu eta harremanak; ez dakit etorkizuna zer izango den, baina nork daki atzerrira lanera joango ez ote naizen… Ikasten duzu, halaber, lan egiteko eta teknologia berriak erabiltzeko beste modu bat, baina, nire ustetan, garrantzitsuena ikasten duzun hiztegi berria da. Ikasgelan hitz formalak ikasi ohi dituzu, baina, kasu honetan, lankide frantsesekin dituzun elkarrizketetan, hiztegi kolokiala ikasten duzu, hori baita benetan erabiliko duzuna Frantziara joandakoan, dela oporretan dela bizi izatera joandakoan. Lankidetza nekez izan zen hasieran, ez baikaude horretan ohituegi, baina berehala hartzen duzu martxa. Arazorik handiena teknologia erabiltzea izan zen, ez bainaiz horretan bereziki trebea, egia esan, baina ahaleginduta egunez egun trebeagoa naiz (jajaja). Europaz duzun ikuspegia erabat aldatzen da, gero eta ausartago sentitzen baitzara atzerrian abentura berriei ekiteko. Orain honetako eTwinning hau bezalako plataformei esker, Europa hain kontinente familiarra bihurtzen da, etxean jarraitzen duzula baitirudi.”

Victoria Debernardi, IES Alfred Ayza BHIko 1. Batxilergoko ikaslea.

 

Comparte esta noticiaTweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook
Share on LinkedIn
Linkedin
eTwinning Sariak 2015