Kimika zopan eta guzti!

Kimika zopan eta guzti!

Kimika zopan eta guzti proiektua aurkezten dizuegu, Hezkuntza, Kultura eta Kirolaren Ministerioak sustatzen dituen Gaztelaniako kategorian 2016ko sari europarra irabazi zuena. Bigarren Hezkuntzan zientzia eta sukaldaritza konbinatzen dituen elkarlan baten adibide on bat. Ikasleek, talde internazionaletan, gastronomia nazionaleko errezetak trukatzen dituzte eta plater horiek prestatzerakoan izandako esperientzia personalak kontatu eta grabatzen dituzte. Proiektuaren alderdirik originalena da truke horretan errezetarekin lotura duen kimikako buruketa bat atxikitzen dutela. Era horretan, kideek igarkizun zientifikoa ebatzi behar dute zientziaren printzipioak haien plateretan aplikatuz. Amaitzeko emaitzak liburu digital komun batean partekatzen dituzte. Proiektuaren sozio fundatzaileak diren Ángela Lupo (Liceo Linguístico Isabella D’Este, Tivoli, Italia) eta Carmen Hernández (Lycée Chrestien de Troyes, Troyes, Frantzia) proiektuaren ideia nola sortu zuten eta ikastetxe bakoitzean nolako eragina izan zuen kontatzen digute.

“Kimika zopan eta guzti” proiektuarekin lortu nahi genuena zen gure ikasleek proiektu europar interdiziplinario eta kolaboratibo batean esparruan hainbat konpetentzia garatzea zen. Horretarako gure xedea errezeten bideo liburu bat sortzea zen, iruzkinak, argazkiak eta batez ere errezetak egiterakoak ematen diren fenomeno fisiko eta kimikoen azalpenak jasoko zituena.

Horrela bada, proposatu genituen eta 4. mailako bi ikasgelekin -bata italiarra eta bestea frantsesa- lortu genituen xede nagusiak honakoak izan ziren:

  • Konpetentzia linguistikoak garatzea, besteak beste, zeregin jakin bat egiteko emandako jarraibideak ulertzea eta nolabaiteko konplexutasuna duen prozedura bat ahoz deskribatu eta azaltzea.
  • Konpetentzia zientifiko batzuk garatzea sukaldaritzaren gisako eguneroko jarduera batekin lotutako galdeteko sinple batetik abiatuta.
  • Lan egiteko gaitasuna garatzea bakarka zein taldean.
  • IKTen erabileran trebetasun handiagoa izatea grabatu ziren bideoei, haien burua aurkezteko erabili zituzten aplikazioei, e-twinning plataforman egindako interakzio lanari eta interneten egindako era guztietako bilaketei esker.

recetario proyecto química hasta en la sopa

Proiektuak hiru hilabeteko iraupena izan zuen eta, oro har, aurreikusi genuenaren arabera garatu zen. Gure ustez lantaldeak osatzea erabaki ona izan zen: bikote nazionalak eta gero bi nazioetako taldeak, izan ere, haiek gabe ezinezkoa zatekeen interakziozko lan kolaboratibo bat lortzea. Ikasle askorentzat proiektu luze batean taldean lan egiten zuten lehenengo aldia zen. Hala ere, oro har neska-mutilek proiektuaren aldi bakoitzean eman genizkien epeak errespetatu zituzten. Erritmo onean lan egin genuen eskola egutegi ezberdinek dena mantsotu zuten une jakin batzuetan izan ezik.

Beste erabaki egoki bat lanaren zati handi bat ikasleen etxeetan egitea izan zen, sukaldean, eta era horretan zeharka gurasoen inplikazioa lortzea. Haiengana hurbiltzeko modu bat izan zen.

IKTei dagokienez, aplikazioen erabilera ez zen zaila izan batez ere lizeo italiarrean IPad esperimentazioko ikasgela bat zelako eta jada ezagutzen zituztelako. Frantzian, informatika gelan zailtasun tekniko batzuk izan genituen arren, garaiz bukatzea lortu genuen.

Zalantzarik gabe ikasleek proiektua oso ongi hartu zuten hasieratik. Beste lurralde batzuetako ikasleei errezetak eta galdera zientifikoak bideoan bidaltzea biziki gustatu zitzaien. Gainera, oso dibertigarria egin zaitzaien haien burua sukaldean grabatzea. Kar hori kideen errezeten bideoak jasotzerakoan mantendu egin zen, sukaldera bueltatu behar zelako eta, era ludiko batean, hausnarketa zientifikora. Horrela, sukaldea eta elikadura bizitzeko beste modu batera hurbildu ahal zian ziren eta ohartu ziren fenomeno fisikoak eta kimikoak ez direla urrutiko gauza abstraktuak, eta egunerokoan ematen direla.

imagen de receta proyecto química hasta en la sopa

Balioetsi beharra dago gainera errezeten bideo liburuan agertzen den material guztia -bideoak, errezeta idatziak, argazkiak, iruzkinak, galdera eta erantzun zientifikoak- ikasleek egina dela. Ikasleak argi eta garbi inplikatzeaz gain, gaztelaniako irakasleak, zientzietako irakasleak eta irakurleak era koordinatuan inplikatu ziren proiektuan.

Haien errezetak, fisika eta kimikako galderak, bideoak dituen aldizkaria orain eskuragarri daude gure ikastetxeentzat eta beste irakasle batzuentzat gaztelania ikasteko (sukaldaritzako lexikoa, egitura gramatikalak, ahozko ulermena, ulermen idatzia) zein zientziak ikasteko jarduera pedagogikoak gauzatzeko.

‘Gaztelania’ kategoriako eTwinning sari europarra jasotzeak poz handia eragin digu egindako ahaleginarengatik, bai guretzat eta bai ikasleentzat.

alumnos disfrazados de cocineros

Ongi joan den esperientzia honi esker, guk, irakasleok, ere gure konpetentzia teknologiko eta didaktikoak hobetu ditugu. Proiektu mota berri bat gauzatzen ikasi dugu eta horrek berrikuntza pedagogikoaren ikuspuntua zabaltzen digu, horrela gure ikasleentzako proiektu berriak sortzen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu.

Ikasleen iritzia:

“eTwinningekin egin genuen lana benetan konplexua izan zen. Amaierako produktua bideoak eta errezetak jasotzen zituen liburu bat izan zen, baina garapena zailagoa izan zen: bikoteak aukeratu genituen eta gero italiarrek eta frantsesek elkarrekin lan egin genuen, adostasunera iristeko uneak aukeratuz, errezetak aukeratu genituen, errezeta bideoan grabatu genuen, frantsesena ikusi genuen eta sukaldatu genuen. Hori guztia epe jakin batzuekin.
Errezeten lexiko teknikoa eta elikagaiekin lotutako esaerak ikasi genituen. Gainera, errezeta bat nola egin eta azaldu ikasi genuen.
Konplexua eta zaila izan zen, baina baita dibertigarria eta hezitzailea ere!” ( Rebecca )

“Proiektua neketsua izan zen baina asko dibertitu egin ginen errezeta italiarrak eta frantsesak prestatzen. Sukaldaritza frantsesari buruz ikasi genuen eta baita hitz berriak ere, hortaz gure gaztelania hobetu genuen. Egiaz lan ona izan da gure ikaskuntzarako” ( Alice )

Gaztelaniako proiektuaren koordinatzaileak: Angela Lupo (Italia), Carmen Hernández (Frantzia)

Zientzietako proiektuaren koordinatzaileak: Rosa Gómez (Frantzia), Francesca Salvemini (Italia)

Ikastetxeak: Lycée Chrestien de Troyes, Troyes, Frantzia eta Liceo Linguistico Isabella D’Este, Tivoli, Italia

Goiburuko irudiaren iturria: School vector designed by Freepik

Comparte esta noticiaTweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook
Share on LinkedIn
Linkedin
eTwinning Sariak 2015
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

2 comments

  1. Victoria Carceller says:

    Felicitaciones a profesoras y estudiantes, un proyecto en apariencia sencillo , pero con mucho contenido.
    Muy inspirador.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *