Reading in Community

Reading in Community

Reading in Community Antoine de Saint-Exúpery idazlearen ‘Printze Txikia’ liburua ardatz hartuta irakurketa bultzatzen duen eta konpetentzia linguistikoa gartzen duen proiektu bat da. Proiektua Frantzia eta Espainiako ikastetxeetan burutu da eta Haur Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago. Nabarmendu beharra dago, jorratu beharreko gaiei eta egin beharreko ariketei dagokienez, parte hartu duten ikastetxeek jarduerak kontu handiz planifikatu dituztela eta koordinazio eta komunikazio bikaina izan dutela. Proiektuak ikasleek haien ikaskideen ekoizpenekin kontaktuan sartzeko aukera anitz ematen ditu, baita kide diren ikastetxeek egindako lanei buruzko balorazioak egiten eta iritziak ematen ikasteko ere. Familiek izan duten inplikazioa ere azpimarratzekoa da, hasiera batetik proiektuaren berri eman baitzitzaien eta hainbat jardueratan parte hartu baitzuten. Ikasleen ebaluazioa ere aipatzekoa da, proiektuan gogokoen izan dituzten edukiak identifikatu baitituzte. Gracia Moyak, Jaeneko Gloria Fuertes ikastetxeko parte hartzaileak, proiektuaren planifikazioaren oinarrizko egitura deskribatzen digu eta lortutako emaitzak agertzen dituzten estekak ematen dizkigu.

Reading in community’ proiektua  Antoine de Saint-Exupéry idazlearen “Printze Txikia” obra familian eta eskolan irakurtzeari buruzkoa da. Ikasturte osoan zehar eta Espainian zein Frantzian garatu da, 4 eta 5 urteko ikasleekin. Proiektua abian jartzerakoan bigarren hizkuntza batera hurbiltzeko beharra sumatu dugu, ekoizpen, kezka, ezagutza, opari eta bideokonferentzien trukearekin gozatuz. Proiektuaren hurbiltasunak aberastasun pertsonala sortu digu, beste kultura bat ezagutzea ahalbidetu digu eta europarrak sentitu gara. Esperientzia bera eta ikasleen arteko konplizitatea oso bereziak izan dira, guztiek haien ikaskideen ikaskuntza prozesuan lagundu baitute. Oso jJarduera atsegina izan da bai ikasleentzat bai irakasleentzat guztiok elkarrengandik ikasi baitugu.

actividad creativa 2 reading community

Xedeak:

  • Beste kultura batzuk eta mundua ikusteko beste modu batzuk ezagutu.
  • Obra literario baten bidez konpetentzia komunikatiboak, kreatiboak eta artistikoak garatu.
  • Hainbat hizkuntzen bidez eta era ludiko, eraikitzaile eta adierazkor batean komunikatzeko nahia sortu.
  • Literatura pentsamenduak agertu eta trukatzeko baliabide den aldetik baloratu.
  • Proiektuan parte hartzen duten lurraldeetako hizkuntza ikasteko interesa piztu.
  • Familiak proiektuaren proposamenetan integratu.
  • Ikastetxeko liburutegia eta espazioak biziberritu eta familiei ateak ireki.

Landutako arlo kurrikularrak eta edukiak:

actividades creativas 1 reading in community

Nork bere burua ezagutzea eta autonomia pertsonala.

  • Gorputza eta norberaren irudia: nork bere ezaugarriak, gorputz-eskema, zentzumenak, emozioak, enpatia… identifikatzea.
  • Eguneroko jarduerak eta bizitza: autonomia, ekimena, ahalegina, arreta, jarraikitasuna, elkarlana, afektibitatea…

Ingurua ezagutzea.

  • Inguru fisikoa: Elementuak, loturak eta neurria: objektuak arakatzea, zenbakiak, denbora.
  • Naturara hurbiltzea: Animalia eta landareekiko jakin-mina, errespetua, zaintza, harremana…
  • Kultura eta gizartean bizitzea: familia, harreman afektiboak, hiria, nortasun kulturala, beste haurrekiko errespetuzko harremanak eta harreman afektiboak, Europa, beste kultura batzuekiko interesa.

Hizkuntzak: komunikazioa eta adierazpena.

  • Ahozko hizkuntza: gaztelaniaz eta frantsesez entzun, hitz egin eta solas egitea. Idatzizko hizkuntzara eta literaturara hurbiltzea.
  • Ikus-entzunezko hizkuntza eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak: ordenagailua, kamera, bideokonferentzia, tableta…
  • Hizkuntza artistikoa: adierazpen plastikoa, musika, antzerkia…
  • Gorputz-hizkuntza: gorpuz adierazpena eta dramatizazioa, jolas sinbolikoa, dantza

trabajo con tablet reading community

Proiektuaren aldiak:

Hasiera:

Parte hartu duten ikasleak elkar ezagutzeko eta haien artean enpatia garatzeko jarduerak (haien nortasunari eta zaletasunei buruzko eskutitzak, marrazkiak, argazkiak…).

Garapena: (TwinSpacea ikusi)

  • Gure kideei gure ikasleak aurkeztu dizkiegu haien argazkiak, zaletasunak eta abarri buruzko aurkezpen baten bidez.
  • Haien ikasgela, ikastetxe, hiri eta sorkuntzen powerpointa.
  • ‘Printze Txikia’ obrari buruzko ideiak eta aurkikuntzak trukatzea.
  • Etxean eta ikastetxean testu zatiak irakurriz ebatziko diren pistak diseinatzea.
  • Pertsonaien, obraren eszenen, beste planeta batzuen eta abarren bidez istorio berriak sortzea.
  • Gure ikasleen adinerako egokiak diren testu zatietako elkarrizketei buruzko solasaldiak.
  • Obra literarioarekin zerikusia duten hainbat objekturekin jolas sinbolikoak.
  • Jolas dramatikoak, errepresentaziokoak eta liburuko pertsonaien arteko elkarrizketak sortzekoak eta ikasleek asmatutakoak gehitzekoak.

videoconferencia proyecto Reading Community

Ebaluazioa:

Proiektua garatzeko aukeratutako metodologia.

Proiektuetan, sormenean, elkarlanean, ikuspegi komunikatiboan, IKTen erabileran, adimen emozionalean, familien inplikazioan, ikastetxeen arteko harreman kooperatiboan (institutua eta eskola) oinarritutako ikaskuntza. Gertatutako guztia dokumentatu da, argazkiak ateraz, bideoak grabatuz, ideiak idatziz eta datu guztiak liburu digitaletan eta bideoetan antolatuz (TwinSpacea ikusi).

Proiektuaren ebaluazioa eta difusioa.

Ebaluazioa proiektuan parte hartu duten hezkuntza erkidegoko sektore guztiek egin dute (TwinSpacea ikusi), bi lurraldeetako prentsa lokalean, Hilos para Educar web orrian eta TwinSpacean jakitera emanez.

Ikastetxe, irakasle eta ikasleentzako onurak.

Partekatutako proiektu honetan familien inplikazioa proiektua garatzeko funtsezko motor emozionala izan da. Irakurketarekin eta lan kooperatiboarekin bi ikastetxeetan ideia sortzaile berriak sortzen diren.

evaluacion_familias_proyecto_reading_in_community

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Irudien iturria: ‘Reading in community’ proiektuaren TwinSpacea

 

Proiektu aipagarriak
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

One comment

  1. Mª del Pilar Martínez Cuervo says:

    Cada día estoy más convencida de la necesidad de un trabajo cooperativo. El trabajo en grupo es muy enriquecedor y de él nacen nuevas ideas creativas. Es más motivante para los alumnos/as y posiblemente para los profesores/as.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *