eTwinning bidez mugak hautsiz eta bizikletan ibiliz: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako haurrekin izandako esperientzia

eTwinning bidez mugak hautsiz eta bizikletan ibiliz: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako haurrekin izandako esperientzia

Estefania Nuñez Albiar ikasleak, Albaceteko Hezkuntza Fakultateko Raquel Sanchez Ruiz irakasleak zuzendutako gradu amaierako lana aurkezten dizuegu. Ikerketa lan hau IKTen erabilera pedagogikoari buruzkoa da, zehazki, eTwinningen eraginaren eta bere plataformaren funtzionaltasunei buruzkoa. Halaber, ikasleen konpetentzia digitalaren garapenari dagokionez eTwinningen parte hartzeak dituen abantailak aztertzen ditu eta eTwinningek ikasleentzat dituen onura linguistiko, pedagogiko eta kulturalak nabarmentzen ditu.

eTwinning bidez mugak hautsiz eta bizikletan ibiliz: Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako haurrekin izandako esperientzia

Hitz gakoak: eTwinning, atzerriko hizkuntzak, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak, kontzientzia kulturala, gizarte digitala, Lehen Hezkuntza

Laburpena

Gradu amaierako lan (GRAL) honen xedea atzerriko hizkuntzen irakaskuntza urteetan zehar nola garatu den aztertzea da, zehazki, gaur egungo informazioaren eta ezagutzaren gizartean nola inplementatu den aztertzea. Metodo tradizionalak hizkuntzaren alderdi isolatuen irakaskuntzan jartzen zuten arreta eta ez zuten ikasleen parte hartzea ez interakzioa sustatzen. Noranzko bakarreko eredua zen, non irakasleak eginkizun autoritarioa zuen eta ikasleak ezagutzaren hartzaileak besterik ez ziren. Alabaina, atzerriko hizkuntzak irakasteko dauden metodologia berriek ikasleak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren protagonista bihurtzen dituzte, pentsamendu analitikoa eta kritikoa sustatuz eta jarduera eta proiektuen bidez elkarlana eta parte-hartzea bultzatuz eta, era berean, ikasitakoa eguneroko egoera errealetan aplikatzeko aukera emanez. Horrela, ikasleak oinarrizko konpetentziak eskuratzeko gai dira eta, aldi berean, XXI. mendeko erronkei aurre eginez etorkizunerako prestatzeko gai.

Ildo honetan, lan honen ardatza informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilera da, zehazki, eTwinning plataformarena, izan ere, ikasleei haien nortasuna garatzeko eta hezten ari diren gizarte digitalean osotasunean gizaki izateko behar duten prestakuntza eskuratzeko behar dituzten aukerak eskaintzen dizkie. Gaur egungo ikasleak aro digitalean jaioak dira eta teknologia berriekin batera bizi dira, ez soilik eskolan, baizik eta baita etxean eta inguratzen dituen munduan ere.

Horrela, lan hau sarrera eta justifikazio batekin hasten da. Bertan, eTwinning plataformaren definizioa, eskaintzen dituen onurak, kide egiteko eta proiektuetan parte hartzeko moduak, plataformaren barruan IKTak erabiltzeko moduak eta plataformak izan ditzakeen desabantailak jasotzen dira gerora hobekuntza neurriak proposatzeko asmoz. Jarraian, funts teorikoak eta xedeak azaltzen ditu; azken horiek, gainera, GRALaren xedeetan eta eTwinning proiektuaren xedeetan banatuta daude. Ondoren, metodologia garatzen da eta gero proiektua eta bere aldiak. Beranduago, ikasleek eta irakasleek nolako emaitzak lortzea espero den komentatzen da eta ondorioak ateratzen dira. Amaitzeko erreferentzia bibliografikoak eta eranskinak jasotzen dira.

Lan honen bidez eTwinning ikasgeletan erabiltzeak dakartzan onura linguistiko, pedagogiko eta kulturalak nabarmentzen dira, bereziki balioetan heztearekin lotuz. Halaber, teknologia berriek gaur egungo heziketan duten garrantzia azpimarratzen da, baina arriskuak ere kontuan hartuz; hortaz, teknologia berriak era egokian erabiltzeko jarraibideak eta aholkuak proposatzen ditu. Horrez gain, plataformak hezkuntza erkidegoan duen eragina aztertzen du berrikusketa bibliografiko bat zein proposamen didaktiko bat eginez.

Proposamen hori Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleekin eTwinning proiektu bat egitean oinarritzen da. Bertan, alderdi linguistikoez gain osasunarekin zerikusia duten alderdiak lantzen dira eta egunerokoan ohitura fisikoak sustatzen dira ikaslea ardatz duen irakaskuntza baten bidez eta berak gizartean parte hartze aktiboa sustatuz. Proposamena bi ikastetxerentzat pentsatua dago -bata Espainiakoa eta bestea Danimarkakoa- eta xede nagusia ingelesa atzerriko hizkuntza moduan erabiliz harremanak sortzea da, horrela bizi estilo osasungarriei buruzko zereginak egiteko. Gainera, ikasleek elkarri adore emango diote bizikletan ibiltzeko eta, aldi berean, haien kulturak ezagutuko dituzte, trebetasun komunikatiboak hobetuz. Diziplinarteko proiektu bat da, Heziketa Fisikoko irakaslearen eta tutoreen laguntzarekin. Ikasleek 4 edo 5naka lan egingo lukete, halako moduz non elkarri laguntza eman diezaieketen eta elkarlanean eta kolaborazioan ikas dezaketen ikaskuntza adierazkorraren eta aurkikuntzaren bidez. Horrela, amaieran, zenbait produktu lortuko lirateke, besteak beste, galdetegiak erantzutea, blog bat sortzea, aurkezpen digitalak, posterrak eta liburuxkak egitea. Ikasleak era jarraian eta globalki ebaluatuko lirateke, alderdi guztiak kontuan hartuz, ez soilik kognitiboki baizik eta baita sozialki eta emozionalki ere, eta nork bere burua eta bere ikaskideak ebaluatzeko aukera izango lukete.

Ikasleek motibazio handia izatea espero da, atzerriko hizkuntza komunikatzeko baliabide gisa erabiliz, talde lanaz gozatuz eta jorratu beharreko gaiak barneratuz. Irakasleei dagokienez, irakasterakoan teknologia berriak erabiltzea espero da, era horretan ikasleek behar dituzten aukerak eskainiz.

Azterlanak teknologia berriek eta, hortaz, eTwinning plataformak hezkuntzan duten garrantzia nabarmentzen laguntzen du, onura ugari baitakartza. Horrez gain, ikasleak bizitzako alderdi guztietan hez daitezen ahalbidetzen du, ezagutzak barneratzen dituztela kontuan hartzeaz gain, dakitena praktikan jar dezaten ahalbidetuz eta komunikatzeko egiazko helburu bat proposatuz, atzerriko hizkuntzen irakaskuntzan eta ikaskuntzan funtsezkoa baita.

 

Estefanía Núñez Albiar

 

Gomendioak
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *