Kalitateko proiektu baterako errubrika: 1. Berrikuntza

Kalitateko proiektu baterako errubrika: 1. Berrikuntza

Orain dela egun batzuk argitaratu genuen artikulu bat Kalitate Zigiluak ebaluatzeko irizpideak biltzen zituena (ikus dezakezu hemen). Irizpide horiek ez dirahirugarren batzuek ebaluatzeko erabiltzeko tresna soilik: balia dakizkiguke irakasleoi eta lagungarri izan gure proiektuen plangintza egin eta proiektu horiek gauzatzeko ere.

Kalitateak ez du ezinbesteak proiektu haundi bat eskatzen, konplexutasun haundikoa. Kalitatea heziketaren aldetik eraginkorrak diren eta irits daitezkeen helburuak planteatzea da. Horregatik, irizpide horiek ezagutzea eta ulertzea tresna baliagarria izan daiteke, gure proiektuetan hasieratik sartzen ahalegindu behar genukeen “kualitate” zerrenda, nahiz eta Kalitate Zigiluak, Sariak edo bestelako errekonozimenduak jasotzeko geure proiektuak aurkezteko asmorik ez izan.

Datozen asteetan argitaratuko ditugu artikulu batzuk sei irizpideoi buruz, eta berorietan jasoko ditugu errubrika eran adierazle batzuk, ez proiektuaren azken fasean ebaluazio eta autoebaluazioa egiteko soilik, baita hasiera-hasieratik planifikazioari ekiteko ere.

1. irizpidearekin hasiko gara: “Berrikuntza pedagogikoa eta sormena”. Tituluak hala adieraz badezake ere, kontua ez da proiektu bakoitzean irakaskuntza metodo berriak asmatzea; badago nahiko gauza asmaturik gure irakaskuntzan jaso eta txertatzeko. Kontua ikasgela ohiko praktikatik apur bat urruntzea da. Egunerokoak ez diren tresnak erabiltzen ari gara: ordenagailuak, Internet, beste ikastetxe batzuetako ikasleekiko lana… Balia dezagun aukera hau egunez egunekoez bestelako metodologiak ere sartzeko.

Irizpide bakoitzak sei deskribatzaile ditu kalitate maila desberdinei dagozkienak. Berrikuntza pedagogikoa eta sormenaren kasuan, honakook dira:

0. Ez dago ez ikasleen ez beste irakasle batzuen inolako parte-hartzerik.

1. Jarduera gehienak irakasleek sortu eta eratuak dira, eta ikasleek egiten dituzte. Ez zaie aukerarik ematen ikasleei era aktiboagoan parte har dezaten.

2. Jardueretako batzuk behintzat klase espositiboaz bestelako metodologiak erabiliz diseinatu dira. Lan metodoek ahalbidetzen dute ikasleek beren proiektukideekin elkarreragitea (esate baterako, informazioa konparatzen, denen arteko produktu komun bat lortzeko elkarrekin lan egiten).

3.Proiektuaren xedea zera izan da ikasleek beren ikaskideekin elkarreragitea eta ikasleek beren lana batzuetan era batera eta besteetan bestera antolatzeko aukera izatea (banaka, taldeka, nazioarteko taldeetan).

4.Proiektuaren bidez pedagogia interaktibo eta kolaboratiboa sustatzen da: ikasketa metodoak argiro identifikatzen dira (informazio bilketa, konparatze lana, arazoak ebaztea, sorkuntza kolaboratiboa: literatur sorkuntza, artistikoa, teknikoa, zientifikoa, kazetaritza sorkuntza,…)

5. 4. puntuan deskribatu guztiaz gain, proiektuaren kudeaketan lotura estua dago zorroztasun akademikoa eta proiektuaren kudeaketan eta garakuntzan erakutsitako sormenaren artean, originaltasuna dago hautatutako laneko gaian.

Alde horretatik, kalitateko produktu bat “Cyberdiscovery” proiektua da, M.ª del Carmen Rodríguezena, IES “Viera y Clavijo” ikastetxekoa, San Cristobal de la Laguna, 2015eko eTwinning Sari Nazionala. Ikus dezakezu proiektuari buruzko artikulu bat, emaitzetarako lotura eta guzti,hemen sakatuta.

Ikusten duzunez, hiru kontzeptu nagusiak metodologia askotarikoa, lankidetza eta ikasleen protagonismoa dira (“jarduera gauzatzaile eta egile” huts izatea baino harantzago). Zein mailatan kokatuko zenuke zeure ohiko irakats praktika? Noraino iritsi nahi duzu zeure proiektuan?

Irudien iturria: eTwinning Laguntza Zerbitzu Nazionala.

Reconocimientos eTwinning
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *