Kalitate proiektu baterako errubrika: 2. Kurrikuluan txertatzea.

Kalitate proiektu baterako errubrika: 2. Kurrikuluan txertatzea.

Aurreko artikuluak, proiektu bateko kalitate irizpideei buruzkoak, eTwinning-eko berrikuntza eta sormenaz ziharduen. Saka ezazu hemen artikulua eskuratzeko. 

Artikulu honetan bigarren irizpidea garatuko dugu: proiektua ikasketa-planean integratzea. (Ikus ditzakezu sei irizpideak hemen sakatuta).

eTwinning programa malgua da, eta irakasle proiektukideei aukera ematen die beren ikasleen ingurumari errealetara eta ikasketa premietara egokitutako proiektua eraikitzeko. Hezkuntza edukiei buruzko betorik ez dago, baina komeni da proiektuaren garapena ikasketa inguruan txertatutako jarduera izatea; ikasgelan gertatzen denetik urrundu gabe. Kalitateko proiektua gure ikasleen ikasketa-planean ikasketa estrategia bat gehiago moduan balia daitekeena da.

Komendatzekoa da ikasleek proiektua edo proiektuaren zati handia eskolako ordutegian egin dezaten, ez oinarritu “soilik” “etxekolan” eran etxera eramandako lanean edota eskolaz kanpoko jardueretan. Proiektua ikasleen eskolako lanari erantsitako gainkarga bihurtzeak iritsi nahi denaren kontrako ondorioa du.

IKTak erabiltzeaz gain, zer gaitasun garatu behar ditut? Proiektuaren diseinua nolakoa den: edukiak, helburuak eta proiektukideek planifikatutako beste jarduera batzuk. Gaitasun batzuk eta besteak eTwinning proiektu berean integratzea beste kalitate faktore bat da. Integrazio horrek ahalbidetzen du gure ikasleak kurrikuluko arlo/irakasgai batzuetara eta besteetara ikasketa-modu desberdinen bitartez hurbiltzea: ikasketa formal (helburu didaktikoen araberako ikasketa eskolako irakasgai eta etapei atxikia), ikasketa ez-formala (eskola komunitateaz kanpoko eragileen bidez egiten den ikasketa: berezilariak, profesionalak, bizi diren komunitateko kideak…), ikasketa informala (ikaskide, familiarteko, irakasleekiko elkarreraginaren beraren bidez; autoikaskuntza; sozializazioa; jokoak…).

Zure eTwinning proiektuan beste kalitate faktore bat diziplinarteko lana egiteko aukera ematea da. Kurrikuluko irakasgai batzuk eta besteak proiektu berean txertatzea dakar horrek, bakoitzak eskaintzen dituen abantailak zabalduz eta batzuen eta besteen arteko hulbiltzea erraztuz arlo eta ikuspegi desberdinetatik begiratuta ikaste aldera. Gainera, diziplinarteko lanak lagundu egiten du arlo batzuetako eta besteetako irakasleen artean lankidetza kultura bat garatzen, non beren egitekoa ez den bakanka eta era isolatuan irakastea, eta bai, aitzitik, helburu, eduki, jarduerak proiektuko gainerako irakasleekin batera adostea.

Honako hauek dira “Kurrikuluan integratzea” irizpiderako kalitate adierazleak gutxienekotik gehienekora ordenatuta. Baduzu eTwinning proiekturen bati ekiteko asmorik? Baduzu abiaturik proiekturen bat? Aplika iezazkiozu adierazle horiek zure ideiari eta erabil itzazu errubrika modura. Zein mailatan zaude?

0. Ez da kurrikuluaren aspektu bakar bat ere lantzen.

1. Lantzen dira, gutxienez, kurrikuluko gaitasun batzuk, IKTen erabilerari dagokionean besterik ez bada ere…

2. Tailerren bidez egiten eta garatzen diren proiektua kurrikuluaz kanpo, ikasle boluntarioekin. Kasu horietan, kurrikuluan txertatzea ez da lehentasuneko kontua. Halakoetan xedeek izan dezakete tankera heziketakoagoa pedagogikoa baino. Sarritan proiektu bikanak izan ohi dira, sortzaileak, originalak, eta ikasleak biziki inplikatu ohi direnak; horrek ahalbidetzen die kalitateko ebaluazioko beste irizpide batzuetan ere puntuazio ona eskuratzea.

3. Kurrikulu integrazioa begi-bistakoa gertatzen da, baina ez da ez eskabidean ez proiektuaren deskribapenean espresuki adierazten, ez eta ikasleen jardueretan ere.

4. Kurrikulu integrazioa begi-bistakoa da oso: proiektuaren oinarria proiektuen bidezko ikaskuntzaren metodologia da, dituen xedeek ematen dute aukera ikasleek trebetasunak gara ditzaten eta landu diren arlo/irakasgaietako kurrikulu ikasketak eskura ditzaten.

5. Aurreko puntuan azaldutakoaz gain, proiektuak oinarri duen esparru pedagogikoa argiro esplikatu da, esate baterako, proposatutako jarduerek dituzten xedeak deskribatuz.

Aspektu honetan kalitate eredu bat “A table en Méditerranée!” proiektua dugu, Utrerako (Andaluzia) IES (BHI) “RUIZ GIJÓN” ikastetxeko María José Rodríguez de la Cueva irakasleak koordinatua. Proiektua ikasketa-arlo batzuetan txertatuta dago: atzerriko hizkuntza (frantsesa), historia, literatuta, latina, matematikak, biologia eta beste. Departamentu didaktiko bat baino gehiagotako irakasleen partaidetza egon da, eta gehien batean ordutegi lektiboan gauzatu da. Ikasleek gaitasun linguistikoak, informazioa tratatzekoak eta gaitasun digitala, gizarte eta herritartasun gaitasunak eta beste batzuk landu dituzte. Ikus dezakezu proiektuari buruzko artikulua, izan dituen emaitzetarako lotura eta guzti, hemen sakatuta.

Honako hauek dira “Kurrikuluan integratzea” irizpiderako kalitate adierazleak gutxienekotik gehienekora ordenatuta. Baduzu eTwinning proiekturen bati ekiteko asmorik? Baduzu abiaturik proiekturen bat? Aplika iezazkiozu adierazle horiek zure ideiari eta erabil itzazu errubrika modura. Zein mailatan zaude?

Irudien iturria: eTwinning LZN..

Reconocimientos eTwinning
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *