Kalitateko proiektu baterako errubrika: 4. Lankidetza

Kalitateko proiektu baterako errubrika: 4. Lankidetza

Hel diezaiogun berriro eTwinning-eko kalitate irizpideei buruzko gure artikulu sailari, beharbada zerrenda horretako garrantzitsuena denarekin hasita: lankidetza.

Tresnek, aholkuek, proiektu proposamenek eta, oro har, eTwinning-en topa dezakezun apoioa eta inspirazio guztiak helburu nagusitzat du ikastetxe proiektukideen artean lankidetzarako ingurua sortaraztea edo sortzera bultzatzea. Irizpide horren inguruan antolatzen dira eta dute zentzua hartzen beste gainerako irizpideek.

Has gaitezen lankidetza zer EZ den zehaztuz. Jakina, ez dute zertan proiektu bateko jarduera guztiek lankidetzabidezkoak izan, baina, gutxienez ere prestatu behar dute, erraztu edo elementuak ekarri lankidetza hori gerta dadin. Aurreko artikuluan parte-hartzaileen arteko komunikazioa aztertu dugu. Lankidetzak komunikazio eraginkorra eskatzen du, bai, baina urrats bat gehiago eman behar da. Lankidetzan jardutea ez da komunikatzea soilik, ez eta da ikastetxeek bakoitzak bere aldetik lan egitea eta azken buruan beren lanaren emaitzak batzea besterik gabe, fitxategiak karpeta komun batean bilduta edo fitxategi handiago batean. Jarduera bat lankidetzazkoa izan dadin, komunikazioak helburu operatibo bat behar du izan helburu jakin bati atxikia (esate baterako, lan baten aurkezpenerako formaturik onena zein den erabakitzeko bideokonferentzia, edota ikaskideek behar dituzten dokumentuak gora kargatzeko karpeta komunak). Elkarren pareko lanaren ordez osoko lana, koordinatua, taldekoa egin behar da. Amaitzeko, azken buruko produktua ez daiteke batuketa hutsa izan, aitzitik, batzuk besteekin lotutako ekarpenak, zeinetan zail den nork zer parte egin duen zehazten, guztiak baitaude batzuek besteekin hertsiki loturik. .

Hain zuzen ere, azken buruko produktua da lankidetzazko jardueraren diseinua egiteko giltza. Kapituluka eta herrialdeka antolatutako liburu bat egiteko Asmotan baldin bagabiltza, planteamendu hori egite hutsarekin mugak jartzen ari gara iritsi ahal izango dugun lankidetza mailari. Gure aspirazioak taldeko kideen artean komunikazioa, elkarreragina eta ezagupenen transmisioa nahitaezko egingo duten produktuak sortzea izan behar du. Eginkizunak ez lirateke herrialdeka antolatu behar, aitzitik, talde barruko trebetasun eta abilezien arabera, eta taldekideek batzuen eta besteen beharren baitan eman behar dute laguntza. Funtsean, parametro bat aldatzea baino ez da: eTwinning-en proiektu bati ekiten diogunean, aurrerantzean ez gara jagoitik bi ikasgela desberdinetan egongo, irakasle bat eta hogeita hamar ikaslerekin. eTwinning-en ikasgela bakarra izango dugu, bi irakasle eta hirurogei ikaslerekin. Eremu hori ez dute hormek mugatzen, ez eta distantzia fisikoak ere: ikasgela sarea da. Ikasleak taldekatu behar baldin baditugu, ez dago arrazoirik gelakideak bata bestearen ondoko mahaietan eserita egon daitezen; nahikoa da elkarren artean komunitzatzeko aukera izatea. Ikus dezakezu azalpen xeheagoa honako bideo honetan.

Hemen ikusiko ditugu “4. Ikastetxe parte-hartzaileen arteko lankidetza” punturako kalitate maila batzuetarako eta besteetarako deskribatzaileak.

  1. Ez da proposatu eta ez dago inolako lankidetzarik.
  2. Ez da proposatu lankidetzabidezko jarduerarik edo produkturik, baina lankidetza ahalegina egin da, huts egin bada ere.
  3. Aurreko puntuan bezala, baina lankidetza ahaleginean ez da bete-betean huts egin, eta badago lankidetza aldian-aldian.
  4. Begi-bistakoak dira lankidetzako jarduerak: TwinSpace edo beste komunikazio tresna ongi antolatu bat, ikaslearen lana argiro erakusten duena (gaika sailkatua, esate baterako). Blog ongi antolatu bat ere izan liteke ikasleek egin lan guztia argitaratuko duena eta ikasleen arteko elkartruke eta lankidetzaren nolakoa eta zenbatekoa izan den argiro erakutsiko duena.
  5. Bi eratako jarduerak daude proiektu honetan. Lankidetza jarduerek bereziki egokiak diren tresnen bidez egindako lan edo produktua izan dute emaitza (wikia, esate baterako).
  6. 4. puntuan bezala, baina bereziki kalitatea handiz egina: sorkariak originalak dira, nazioarteko taldeetan egin lana oso zorrotza, etab.

Batzuetan, uste izaten dugu lankidetza mailarik handienak ikasle zaharrenekin baino ez daitezkeela irits. Alabaina, hori ez da hala. Adibide garbia dugu kalitate handiko lankidetzabidezko jarduerak dakartzan Lehen Hezkuntzako proiektua, “Booky’s Books for you”, CEP (LHI) “Virgen de la Guía” ikastetxeko, Portugalete, Maite Elejalde irakaslearena, 2015eko eTwinning Sari Nazionala.

Irudien iturria: eTwinning LZN.

Reconocimientos eTwinning
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

2 comments

  1. Carme Tena says:

    La lectura de esta Rúbrica me ha hecho pensar en que además del conocimiento del vocabulario referente a lugares i personas destacadas de mi ciudad, también mis alumnos aprenderán las de los alumnos con los que trabajaremos la propuesta de trabajo.
    Así mismo he entendido que debería seleccionar, de los profesores que están interesados, al que más se asemeje a la propuesta.
    Es correcto lo que he expuesto?

  2. Ignacio Casado says:

    Buenas Carme,
    Es correcto, tus alumnos aprenderán con los alumnos socios del proyecto.
    En cuanto a los profesores que deberías seleccionar, como hay proyectos interdisciplinares, depende del proyecto que se va a desarrollar, por eso los socios fundadores tienen que tener claro los objetivos del proyecto, luego se puede ir añadiendo, modificando…
    Un saludo
    El equipo eTwinning

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *