Kalitateko proiektu baterako errubrika: 5. Teknologiaren erabilera

Kalitateko proiektu baterako errubrika: 5. Teknologiaren erabilera

Irakasle gehien-gehienek teknologiarekin lotzen dute eTwinning. Eta hala da, plataformako maila batzuetako eta besteetako jarduera tresna teknologikoen erabileran oinarritzen da. Alabaina, ez dugu ahaztu behar eTwinning, batik bat eta beste ezer baino gehiago, hezkuntza programa dela.

Teknologiak egiteko garrantzitsua du, baina tresna den aldetik baino ez, hots, geure buruari ezarri dizkiogun helburu didaktikoak iristeko bitartekoa den aldetik. eTwinning proiektu batean garrantzitsuena ez dira erabiltzen diren tresnak, konplexuagoak edo gutxiago konplexuak ote diren, sofistikatuak zein berrikuntza dakartenak; benetan garrantzia duena da nola erabiltzen dira, helburuak iristeko lagungarri diren, lankidetza eta sormena errazten duten, era originalean erabili diren.

Eskuarki, ezagutzen ditugun tresnetatik abiatuta diseinatzen ditugu proiektua eta proiektuko jarduerak: Power Point erabiltzen baldin badakit –esate baterako–, helburutzat formatu horretan informazioren bat ematen duen jarduera bat planteatzen dut. Alabaina, nahiz eta hori izan ikuspunturik ohikoena, berez okerra da: proiektu bat guk ezagutzen ditugun tresnetatik abiatuta egitea izan daiteke muga esanguratsua. Egin dezagun alderantziz: “Zer lortu nahi dut jarduera honen bidez?” “Nola antolatu nahi dut ikasleen lana: bikoteka, taldeka, banaka?” “Nola nahi nuke ikasleek emaitzak konpartitu ditzaten?” Galdera horien erantzunak erabakita ditugunean, eta ez hori egin aurretik, bila ditzagun balia dakizkigukeen tresnak; ia ziurtasun osoz esan dezakegu badaudela eta badituztela esperimentatzeko aukera ematen diguten doako bertsioak. Hartara ez dugu geure proiektua aldez aurretik genekien hartara mugatuko; tresnei buruzko gure ezagupena zabalduko dugu, eta heziketaren ikuspegitik proiektu eraginkorragoa egitea erdietsiko dugu.

Proposamen horren aurrean zalantza sortzen da ea non aurki ditzakegun behar ditugun tresna horiek. Badakizu badirela; zeintzuk, ordea? Non daude? Nola bilatu? Hasteko, baditugu ikasle taldeak irakasleok ezagutzen ez ditugun tresnak menderatzen dituztenak eta horiek erabiltzeko gogoz daudenak. Ziur gaude ikasle talde horiek egin diezazkiguketela iradokizun batzuk. Kontua ez da nik baino tresna gehiago ezagutzen dituenen bat topatzea; nahikoa da nik ezagutzen ez dudan tresna bat menderatzen duenen bat topatzea, nire ekipaia digitalari eransteko zerbait. Jakina, Google hor dago (edota beste edozein bilaketa-motor); galdera egokiak egiten baldin baditugu, erantzun egokiak jasoko ditugu. Nonbaitetik hastearren proposa diezazukegu eTwinning-eko zerrenda  en List.ly-n. “Herramienta” (Tresnak) etiketaren bidez iragaziz gero baliabide interesgarriak aurkituko dituzu. Topa dezakezu zerrenda luzeagoa eTwinning-eko enbaxadore batzuek lankidetzan sortutako Symbaloo honetan. Non bilatu beste adibide bat, “ICT4U, era bateko eta besteko tresnak ikasgelan nola erabili tratatzen duen beste eTwinning proiektu bat. 2009koa da, baina baliagarria da guztiz, eta merezi begirada bat ematea.

Azkenik, erabileraz ari baldin bagara, guztia ez da tresna kontua. Geure ikasleei Internet behar bezala erabiltzen irakatsi behar diegu –eta geuk ikasi ere bai–, nola erabili eta zer komunikatu: pribatutasuna, datuen segurtasuna, egile eta erreprodukzio eskubideak errespetatzen, Creative Commons lizentzia duten materialak erabiltzen, edota lineako komunikazioko oinarrizko portaera arauak, guztiak ere gure proiektuetan zaindu beharreko aspektuak dira. Ondoren, hona 5. irizpideko, “5. Teknologiaren erabilera”, kalitate deskribatzaile desberdinak:

  1. Ez dago inolako elkarreraginik eta ez da ezer konpartitzen. Ez da TwinSpace erabili ez bestelako tresnarik.
  2. Eskasa TwinSpace nahiz bestelako tresnen erabilera urria.

Ikasleak ez daude TwinSpace-n alta emanak ez bestelako tresnetan ere.

– Ikasle eta irakasleek sortutako dokumentuak ez dira toki egokian biltegiratu.

– Ez dago lanaren banaketarik. Esate baterako, irakasle batek hartu du mezu guztiak blogetan argitaratzeko ardura.

– Informazioa erakusten denean ez dira aintzat hartu Interneteko segurtasunari buruzko aspektuak, hala nola, ikasleen argazkiak argitaratzea, beren izenez osatutako zerrendak, irudi edo musika copyright dutenak, etab.

  1. – Ikasleetako batzuk baino ez daude TwinSpace edo bestelako tresnetan alta emanda.

– Tresna komunikatibo batzuk erabili dira, edota TwinSpace-koak: informazioa (testu, argazki eta, litekeena, irudi bidezko bideo-aurkezpena ere bai) elkarri helarazteko oinarrizko tresnak.

– Ez dira sarrera guztiak ikasleen benetako sorkariak: esate baterako, zuzenean Internetetik kopiatutako dokumentuak.

– Proiektugileek erakutsi dute hein batean jabetu direla segurtasunaren inguruko aspektuez; esate baterako, ikasleak identifikatzerik ez dago, baina, beste gainerakoan, ez dago irudien, musikaren,… gaineko copyright gorabeherei buruzko ardurarik.

  1.     – Erabili dira TwinSpace-ko komunikazio tresna batzuk.

– Erabili dira blog komertzialak, baina ez da kontuan hartu berorietako publizitatea.

– Erabili dira ikasleen arteko trukerako tresna sortzaileak.

– Sortu dira softwarearen bidez aurkezpen, bideo, etab.

– Proiektukideak jabetu dira hein batean segurtasunari buruzko aspektuez; esaten baterako, ikasleak identifikatzerik ez dago; aintzat hartu dira musika eta irudien gaineko copyright-ari buruzko aspektu batzuk, baina ez kasu guztietan. 

  1.     – Erabili dira TwinSpace edo TwinSpace-z kanpoko komunikazio tresna batzuk.

– Erabili dira publizitaterik gabe blog komertzialak, eta proiektuak diharduten ikasle GUZTIEN parte-hartze maila ikusten da.

– Erabili dira informazio trukerako tresna sortzaileak.

– Sortu dira software egokiko dokumentu multimediak, bideo ediziorako,…

– Erabili dira wikiak…

– Segurtasunaren inguruko aspektuez guztiz jabeturik daude proiektukideak; esate baterako, ikasleak identifikatzerik ez dago; beti hartzen dira aintzat erabilitako musika eta irudien copyright-aren inguruko aspektuak.

  1. Aurreko puntuan bezala, baina guztia batik bat ikasleek bereziki adimenez eta era sortzailean erabilita gauzatu da.

IKT erabileraren adibide bereziki ona eta berri-berria ikusi nahi baduzu, AIMS (Alternatives for Innovative Math Study) gomendatzen dizugu, Avilako IES (BHI) “Alonso de Madrigal” ikastetxeko Valentina Cuadradorena, 2015eko eTwinning Sari Nazionala.

Irudien iturriak: eTwinning LZN.

Reconocimientos eTwinning
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *