eTwinning eta KA1: ‘Job Shadowing in Action!’ proiektua

eTwinning eta KA1: ‘Job Shadowing in Action!’ proiektua

Erasmu + programan sinergiak modu eraginkorrean sustatuz Szkoła Podstawowako, no. 6 de Zabrze (Polonia), eta FEDAC Prats de Lluçanès ikastetxeko, (Espainia), irakasle talde batek eTwinning plataformaren bidez ‘Job Shadowing’ esperientzia aberasgarri bat egin du. Carmen Pellicer, ikastetxe espainiarrean proiektuaren koordinatzailea denak kontatzen digu nola joan den eraikitzen esperientzia hau eta hezkuntza komunitateari zer onura ekarri dizkion.

eTwinningLiveeko mahaigainean Zabrzeko, Polonia, ZP6 ikastetxeko Joannaren mezua jaso nuenean hasi zen guztia. Mezu hartan bere Job Shadowing proiektua azaldu zidan, eta adierazi zidan bere irakasle-taldeak gure ikastetxean gauzatu nahi zuela: FEDAC Prats. Haien helburu nagusia beste hizkuntza bat ikastea zen (espainola), beste kultura bat ikastea, eta beren ikastetxean aplikatzeko ikasketa-metodo berriak ikasteko behaketa bat egitea.

Haren ideia nire lankideekin konpartitu ondoren, ez genuen zalantza une txikienik ere izan bere abentura europar batean sartzeko. Gure eTwinning proiektuen ondotik Erasmus+ programarekin izandako gure lehen kontaktua izango zen. Guztiz erabakita geunden beste urrats bat ematera. Hala pentsatzen genuen, eta zuzen genbiltzan, alegia, gure ikastetxearen helburuetako bati zentzua emateko oso aukera ederra zela: europar dimentsioa iristea. Aukera bikaina esperientziak konpartitu, ideiak eztabaidatu, lankidetzan jardun eta berdinen artean era presentzialean ikasteko Zabrzeko irakasleekin.

2014-15 ikasturteko bigarren seihilekoan etenik gabeko kontaktua eta komunikazioa izan nituen Joannarekin, Poloniako ikastetxeko koordinatzailearekin. Zer egin asko zegoen: proiektuaren antolakuntza, egonaldiaren planifikazioa…

2015-15 ikasturtea antolatzen ari ginenean GEDAC Pratseko irakasleon klaustroan aho batez erabaki genuen, Job Shadowing bat bazen ere, gure ikasleek zuzen-zuzenean inplikatuta egon behar zutela proiektuan. Hala, Job Shadowing-a 2015-16 ikasturterako Ikastetxeko Proiektu bezala planifikatzea erabaki genuen, eta kurrikuluan txertatzea zegozkion gaitasunen aldetiko helburuak eta guzti.

Hala jakinarazi genien gure ikasleei gure ikastetxean Job Shadowing bat egongo zela: Lehenengo, Ezustekoa eta harridura! Ondoren, Gogo bizia!

Pixkana proiektua hazten eta tankeratzen ari zen. Iritsi nahi den helburua iristeko pieza guztiak ere gako diren puzzle bat bezalakoa zen. Ideia batetik abiatuta errealitate bat eraiki genuen.

eTwinning proiektua sortu genuen: Job Shadowing in Action! Erasmus + programari atxikitako  https://twinspace.etwinning.net/8439/home (TwinSpace-rako lotura). Gune ezin hobea gure ikasleek oso ilusio handiaz eta ez kemen gutxiagoz egin zituzten jarduerak biltzeko, eta toki bikaina irakasleen arteko komunikaziorako, esperientziak partekatzeko, lankidetzan jarduteko, eztabaidatzeko eta proiektua kudeatzeko.

Iritsi zen azkenean otsailean Job Shadowing-aren astea. Aurrez aurre ezagutuko genuen elkar! Guztiok luze etsi eta luzaroan itxarotako gertakaria zen. Mobilizazioa erabatekoa izan zen; ez hezkuntza komunitatearen aldetik soilik, baita Kataluniako Generalitateko Hezkuntza Sailaren, FEDACen zuzendaritza-taldearen, Udaletxearen, Prats de Lluçaneseko kultur elkarte batzuen eta besteen, eskualdeko telebista-kate eta prentsaren aldetik ere. Harrera ezin hobea izan zuen. Aipatu nahi dugu, halaber, Espainia eta Poloniak LZNen ordezkarien, bi ikastetxeetako zuzendaritza-taldeen eta proiektuaren koordinatzaileen artean egindako bideokonferentzia ere. Guztiei behar diegu eskertu eskuzabaltasunez emandako laguntza eta izandako lankidetza.

Banners de las respectivas visitas
Banners de las respectivas visitas

Ez da erraz hitzak topatzen SP6 Zabrze ikastetxeko hogei irakasleekin lehen topaketa izan genuenean zer sentitu genuen deskribatzea. Guztiok geunden oso hunkituta. Magikoa izan zen eta oso bizi eta indar handikoa. Berehala sortu zen elkarrenganako sinpatia eta sintonia oneko etorri bat. Guztiok geunden oso motibatuta gure FEDAC Prats ikastetxeko behaketa aldia bi aldeentzat ere esperientziarik aberasgarriena izan zedin. Eta hala izan zen. 

Poloniako irakasleak Lehen Hezkuntza espezialitate batzuetakoak eta besteetakoak ziren. Behaketa egiteaz gain, gure ikasleentzat klaseak prestatu zituzten. Guztiontzako inspirazio iturri. Europar dimentsioa ziurtatuta zegoen hor. Hizkuntza ez zen arazo handia izan, espainolez (ikastaro bat eginak ziren) eta ingelesez komunikatzen baikinen. Gainera, beren espainol irakasleak itzultzaile lana egiten zien beharrezkoa zitzaienean.

Hona hemen Poloniako irakasleen bisitaldian gertatutakoaren laburpen xumea.

Zer gauza desberdina den gai baten inguruan aurrez aurre hitz egin eta eztabaidatu ahal izatea! Lankidetza jarduerak klase errealean eta ez birtualean gertatzen direnean. Hori da Erasmus+ programaren plusa.

Proiektua ez da oraindik amaitu. Komunikazioa ez da gutxitu, ez eta jarduerak ere. Guztiok, irakasle eta ikasleok, itxaro ditugu irrikaz aldian-aldian egin ohi ditugun bideokonferentziak. Adiskidetasuna eta oroitzapen onak ezin hobeak dira.

Indar handiko esperientzia bizia guztiontzat ere. Berdinen artean ikasteko aukera ezin hobea. Ehuneko ehun gomendatzekoa!!!

Job Shadowing-aren helburuetako bat FEDAC Pratsen ikasketa-metodologien behaketa zenez geroz, hor dago Iza Zabrzeko SP6ko bere lankideen izenean hitz egiten. Berriro ere hunkitzen eta bihotzeraino iristen zaizkigun hitzak. Izango ahal dugu aukera aurrerantzean ere elkarrekin proiektu gehiago egiteko.

Eskerrik asko Zabrzeko SP6ko lagunok!

Irudien iturria: ‘Job Shadowing in Action!’ proiektuko TwinSpace-a

 

Comparte esta noticiaTweet about this on Twitter
Twitter
Share on Facebook
Facebook
Share on LinkedIn
Linkedin
Proiektu aipagarriak
Reglamento de protección de datos (información básica)

En cumplimiento de la normativa de protección de datos personales, le informamos de que sus datos serán incorporados al tratamiento denominado “eTwinning participación”, cuya finalidad es la participación en el proyecto de colaboración europeo eTwinning.

Puede usted ejercitar los derechos de acceso, rectificación, oposición, supresión (“derecho al olvido”), limitación de tratamiento y portabilidad y a no ser objeto de decisiones individuales automatizadas que sean de aplicación de acuerdo a la base jurídica del tratamiento. Podrá hacerlo en la sede electrónica del ministerio (http://www.educacionyfp.gob.es/servicios-al-ciudadano-mecd/catalogo/educacion/varios/proteccion-datos.html), presencialmente en las oficinas de registro o por correo postal.

Al rellenar y enviar este formulario usted concede su consentimiento inequívoco para el almacenamiento de sus datos en nuestros ficheros tal y como se especifica en nuestras normas de privacidad.

Dejar un comentario

Your email address will not be published. Required fields are marked *