“Mille et une pistes… y dos detectives”

“Mille et une pistes… y dos detectives”

eTwinning Sariak 2015

Mille et une pistes… y dos detectives eTwinning 2016 sari nazionaletan 12-15 urtekoen mailan saritutako proiektu bat da. Atzerriko Hizkuntzen curriculumean integratuta dagoen proiektu bat da, 13-14 urte bitarteko ikasleekin garatu dena eta irakasle eta ikasleei elkar ezagutzeko, elkarlanean aritzeko eta ikasturte amaieran truke bat egiteko aukera eman diena, guztia zehaztasun handiz planifikatuta eta gauzatuta. Planteatutako lan egiteko modua originala da eta uneoro ikasleen arteko elkarlana, inplikazioa eta sormena bultzatzen ditu. Hori guztia planifikazio zorrotzari, zereginak eta funtzioak era argian banatzeari eta ikasleen adinarentzat egokiak diren tresna digital ugari erabiltzeari esker lortu da. Proiektuko metodologia aktiboa da, jarduerek sormena indartzen dute, lankideek elkar ezagutzea errazten dute eta etengabeko hartu-emana sustatzen dute, ikasleak protagonista bihurtuz. Juana Hermosok, Itaka BHIaren proiektuko koordinatzaileak, esperientzia hau bere ikastetxean nola garatu den azaldu digu.

Continuar leyendo

Maker mugimendua eTwinningen

Maker mugimendua eTwinningen

Gomendioak

Emozioak gure ikaskuntzan era erabakigarrian eragiten duten alderdi bat dira. Ikasleok askoz hobe ikasten dugu dibertitzen garenean, erronka bat ebazteko gai garenean edo besteekin elkarlanean ari garenean. Eta zer esanik ez gure eskuekin objektu fisiko bat sortzeko gai garenean hartzen gaituen sentsazioaz! Continuar leyendo

MAVEN. eTwinning 2016 Sari Nazionalak

MAVEN. eTwinning 2016 Sari Nazionalak

eTwinning Sariak 2015

MAVEN proiektuak matematika eta ingelesa era arin batean ikastea bultzatzen du, horretarako jolasak sorkuntza akrostikoak, bideoak erabiliz, matematika geografiarekin erlazionatuz eta matematikari ospetsuen jaiotza datekin egutegi bat osatuz. 12 eta 15 urte bitarteko ikasleei zuzendtua dago, eta Letonia, Estonia, Errumania, Polonia, Belgika, Eslovenia, Bulgaria, Txekiar Errepublika eta Espainiako ikastetxeek hartzen dute parte. Hari gisa proiektuaren maskotak erabiltzen dira. Horiek kide diren lurraldeetara bidaiatzen dira eta hainbat sorpresa eramaten dituzte, besteak beste, QR kodeak, gurutzegramak, galdetegiak, etab. Hilero, bai ingelesaren alorrean bai matematikaren alorrean era aktiboagoan parte hartu duten ikasleen lana nabarmentzen da.  Continuar leyendo

Reading in Community

Reading in Community

Proiektu aipagarriak

Reading in Community Antoine de Saint-Exúpery idazlearen ‘Printze Txikia’ liburua ardatz hartuta irakurketa bultzatzen duen eta konpetentzia linguistikoa gartzen duen proiektu bat da. Proiektua Frantzia eta Espainiako ikastetxeetan burutu da eta Haur Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago. Nabarmendu beharra dago, jorratu beharreko gaiei eta egin beharreko ariketei dagokienez, parte hartu duten ikastetxeek jarduerak kontu handiz planifikatu dituztela eta koordinazio eta komunikazio bikaina izan dutela. Proiektuak ikasleek haien ikaskideen ekoizpenekin kontaktuan sartzeko aukera anitz ematen ditu, baita kide diren ikastetxeek egindako lanei buruzko balorazioak egiten eta iritziak ematen ikasteko ere. Familiek izan duten inplikazioa ere azpimarratzekoa da, hasiera batetik proiektuaren berri eman baitzitzaien eta hainbat jardueratan parte hartu baitzuten. Ikasleen ebaluazioa ere aipatzekoa da, proiektuan gogokoen izan dituzten edukiak identifikatu baitituzte. Gracia Moyak, Jaeneko Gloria Fuertes ikastetxeko parte hartzaileak, proiektuaren planifikazioaren oinarrizko egitura deskribatzen digu eta lortutako emaitzak agertzen dituzten estekak ematen dizkigu.

Continuar leyendo

Hitza hartzen dut

Hitza hartzen dut

eTwinning Sariak 2015

‘Tomo la palabra’ (Hitza hartzen dut) Frantzia, Italia, Ingalaterra, Turkia eta Espainiako ikastetxeen artean egindako eTwinning proiektu bat da. Batez ere parte hartu duten ikasleen konpetentzia linguistikoa lantzen da eta gaztelania komunikazio-hizkuntza gisa erabiltzen da horretarako. Kide diren ikastetxeekin egindako jarduerek oso emaitza onak izan dituzte eta horrek ikasleen motibazioa areagotu du, gako konpetentziak lantzea ahalbidetu du eta talde internazionaletan lan egitea ahalbidetu du. Gainera, ikastetxearen web gunearen bidez eta Facebook eta Twitter gisako sare sozialen bidez  proiektua ongi hedatu dela azpimarratzen dugu. Juan Fco. Peñas Viso irakasleak, CPEIP San Babil (Nafarroa) ikastetxeko koordinatzaileak, esperientzia hau nola bizi duten eta taldea egin eta eTwinning proiektuetan elkar laguntzea zein garrantzitsua den kontatzen digu. Continuar leyendo

¿QUIÉN ES? eTwinning 2016 Sari Nazionalak

¿QUIÉN ES? eTwinning 2016 Sari Nazionalak

eTwinning Sariak 2015

¿QUIÉN ES? eTwinning proiektua da 11 eta 14 urte bitarteko ikasleen arteko elkartruke soziokultural eta hizkuntzazkoan oinarritua (espainola eta frantsesa). Jolasen bidez eta ezin konta ahala jarduera komunikatibo eta interaktiboen bidez, ikasleek atzerriko hizkuntza ‘ikasteko material’ propio sortzen dute.

Continuar leyendo