Premio Nacional eTwinning 2018 “Ce que cachait mon miroir / Lo que escondía mi espejo”

Premio Nacional eTwinning 2018 “Ce que cachait mon miroir / Lo que escondía mi espejo”

Premios Nacionales Reconocimientos eTwinning Últimas noticias

Elementu hau ez dago eskuragarri eskatutako hizkuntzan. Sentitzen dut . For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language.

El proyecto “Ce que cachait mon miroir / Lo que escondía mi espejo”, de la docente Rosario Rodríguez Utrilla, del IES Vega de Atarfe (Atarfe, Granada), ha resultado ganador del Premio Nacional eTwinning 2018, en la categoría de edad 16-19 años, modalidad novel.

Continuar leyendo

Herritartasun digitaleko praktika onak: Hezkuntza mediatikoaren bidez europar herritartasuna eraikiz

Herritartasun digitaleko praktika onak: Hezkuntza mediatikoaren bidez europar herritartasuna eraikiz

Ikastetxeko taldeak

“Hezkuntza Mediatikoaren bidez europar hiritartasuna eraikiz. Inpaktua Sácilis de Pedro Abad BHIan (Espainia)”

Carmen Pavón (Proiektuaren koordinatzailea)

Blas Segovia (Proiektuaren aholkularia. UCOKO Hezkuntza departamenduko irakaslea)

Ikastetxea

Sácilis BHI

Irakasleak

Carmen Pavón Vázquez, José Carlos López Casado, Silvia Sirena Camarero Martínez, Elizabeth Luna Madueño, Sara Huertas Moreno, Pilar Ortega Moreno, Francisco Jurado Granero, Carlos Ortega Rodríguez, María Jesús Ruiz García.

Continuar leyendo

Herritartasun digitala: B&G=COEDUCATION (BOYS AND GIRLS=COEDUCATION)

Herritartasun digitala: B&G=COEDUCATION (BOYS AND GIRLS=COEDUCATION)

Ikastetxeko taldeak

<

Ikastetxea

Lucas Rey-Matias Landaburu.

Irakasleak

Joserra Jiménez ikastetxeko irakasle guztien inplikazioarekin.

Erkidego Autonomoa

Euskadi.

Lurralde kideak

Italia, Grezia, Espainia eta Polonia.

Etapa edukatiboa

Lehen Hezkuntza.

Alor kurrikularrak

Herritartasuna, Atzerriko hizkuntza ingelesa, Historia.

Hizkuntza

Ingelesa.

Aitorpena

  • Kalitate Zigilua proiektuko kide izan ziren lurralde guztientzat.
  • Euskadiko Magisteritza eskolako ikasleek egun bat eman zuten ikastetxe espainolean proiektuari buruzko informazioa biltzeko gero eTwinning eta Hezkidetzaren proiektuari buruzko amaierako lana egin ahal izateko.

Eskola italiarrak Tabletaren egun nazionala erabili zuen (Italian) proiektua Skypen bidez beste ikastetxe italiar batzuei ezagutera emateko.

Azalpena

B&G=COEDUCATION (BOYS AND GIRLS=COEDUCATION) pertsonak gure gizartean nagusitu behar diren balio eta printzipioen inguruan kontzientziatzeko pentsatu, diseinatu eta gauzatutako proiektua da.

Horretarako garatu diren jarduerek alde batetik ikasleen inguru pertsonal eta familiarra hartzen dute (eskola, familia, komunikabideak…) eta bestetik, ikasleen inguruko organismo guztiak inplikatzen dituzte (toki erakundean, komertzialak, GKEak, etab.).

Proiektua Espainia, Italia, Grezia eta Poloniako ikastetxeen artean gauzatu da eta twinspacean 6. mailako ikasleek bakarrik parte hartu duten arren, azpimarratu beharra dago garatu diren jarduerek ikasetxeko irakasle guztiak eta familiak inplikatu dituztela.

Proiektua ikasturte osoan zehar garatu da baina bere eragina denboran luzatuko dela uste dugu.

“Herritartasuna” proiektua gehien garatu den alorra izan da, baina ez ditugu Historia, ingelesa eta Teknologia (IKTen erabilera) bezalako alorrak alde batera utzi.

TwinSpacerako esteka

https://twinspace.etwinning.net/9840/hom

Xedeak

Proiektuaren xede nagusia ikastetxeetan Hezkidetzaren eredu edukatiboa praktikan jartzea izan da. Metodo hori sexuen arteko berdintasunean eta diskriminazio ezan oinarritzen da. Hezkidetzak sexuaren araberako nagusitasun harremanak ez ezartzea esan nahi du, hau da errealitate ezberdinak baldintza berdinetan ematea. Proiektu honen bidez ikasleak zein irakasleak eta gainerako erkidego edukatiboa (familiak, ingurua…) gizonek eta emakumeek historian zehar bete duten funtzioaz jabetzea lortu nahi izan dugu.

socios B&G

Nondik sortu zen proiektu hau gauzatzeko ideia?

Lucas Rey ikastetxea “Hezkidetza-Coeducación” izena duen hiru urteko iraupena izan duen proiektu edukatibo baten parte izan da.

Ikastetxea gauzatzen ari zen jarduera eta proposamenak hedatzeko eTwinning erabiltzea ideia ona zela pentsatu genuen. Era horretan, Europako ikastetxe gehiago inplikatzea lortu genuen eta ikasleek Europako lurralde ezberdinetan gai honi buruz sortzen zena era kritikoan aztertu eta alderatzeko aukera zuten.

Italiar irakaslearen papera nabarmentzekoa da, izan ere, proiektua garatu ahal izateko hainbat oztopo gainditu behar izan zituen bere ikastetxea erlijiosoa delako eta ikastetxean hasiera batean zenbait jarduera ez zirelako ongi hartu.

B&G Logo poll

Gure gizartea arautzen duten oinarrizko balio eta printzipioak (askatasuna, berdintasuna…) hedatzeko proposatutako/egindako jarduerak

Europako ikastetxe ezberdinetan proposatutako eta garatutako jarduerek berdintasunaren eta diskriminazio ezaren balioak hedatzeko xedea izan dute.

Hona hemen horietako jarduera batzuk:

  1. Inkesta familiarra: ikasleek inkesta bat egin zieten haien familiei guraso bakoitzak etxean zuen papera ezagutzeko. Ondoren, emaitzak aztertu egin ziren eta lurraldeen artean alderatu egin ziren
  2. Hizkuntza sexista: ikastetxe bakoitzeko ikasleek haien ikastetxean barrena ibili ziren hizkuntza sexistadun kartelen eta zantzuen bila (irakasleen gela, ikasleen gela…). Sexuarengatik diskriminatzailea izan zitekeen oro, ikasleek beraiek egindkao kartelekin ordezkatu zen. Ondoren, gainerako lurraldeekin haietako bakoitzaren ama hizkuntza sexista zen ala ez aztertu eta alderatu zuten.
  3. Martxoaren 8ko ospakizuna: Martxoaren 8a baino aste batzuk lehenago, ikasleek emakumeek gizartean duten paperari buruzko kartelak egin zituzten. Martxoaren 8an eta Hangoutaren bidez, Europako ikastetxe ezberdinetako neska-mutilek egindako lanak azaldu zizkieten gainerako ikaskideei.
  4. Eguberrietako jostailuak: Eguberriak iristear zirenean, ikastetxe ezberdinetako ikasleek jostailu katalogo ezberdinak aztertu zituzten publizitateak gai horri buruz erabilera sexista egiten duen ala ez jakiteko.
  5. Eskolako eremuaren erabilera: Jarduera honetan, parte hartu zuten ikastetxeek sexu maskulinoari edo femeninoari dagokionez espazioa nola erabiltzen den lantzeko askatasuna izan zuten.

Espainiako ikastetxeak errekreo garaian eskolako jolastokia nola erabiltzen den aztertu zuen, ikastetxe grekoek eta italiarrek neskek eta mutilek hartzen duten lekuaren arabera gela nola erabiltzen den aztertu zuten.

Tradiziozko ipuinak: Ikasleek tradiziozko hainbat ipuin aztertu zituzten txantiloi baten bidez. Bertan, emakumeek eta gizonek narrazio horietan nolako funtzioa duten idatzi zuten. Ondoren, ipuin horiek berridatzi zituzten proiektu osoan zehar ikasitakoa praktikan jarriz.

analisispublicidad B&G

Batez ere interneten eta sare sozialen testuinguruetan pentsamendu kritikoa, hausnarketa eta zentzua sustatzeko proposatu/egin diren jarduerak.

Mass Media: Rol sexuala.

Proiektuan proposatutako jardueretako bat eta ziur asko arrakasta handiena izan zutenetako bat interneten bidez urteetan zehar egindako publizitate adibideak bilatzea eta publizitateak estereotipo sexualak erabiltzeko duen modua aldatu egin den ala ez hausnartzea izan zen.

Halaber, ikasleek eTwinning plataformako forum tresna erabili dute eta hura erabiltzerakoan errespetatu behar dituzten kortesia arauak azpimarratu zaizkie (erabiltzen duten hizkuntza, manerak, etab.).

Horrez gain, Ertzaintzaren departamentutik adituak interneten erabilerari buruzko hitzaldi bat ematera etor daitezen eskatu dugu (hitzaldia ikasturte honetako bigarren hiruhilekorako programatuta dago).

Nola lagundu du eTwinning proiektu honek Pariseko Aitorpenaren xedeak lortzen?

Proiektua ikasleengan, irakasleengan eta oro har erkidego edukatiboan Hezkidetzari buruzko pentsamendu analitiko eta kritikoa sortzen saiatu da. Horretarako neskek zein mutilek haien inguruekiko hurbilak diren hainbat egoera eta errealitate bizi dituzte haien eskubideak eta betebeharrak ezagutzeko.

Nola sustatzen du herritartasun aktiboa eTwinning proiektu honek eta nola laguntzen du eskolako testuinguruan eta hortik kanpo arrazakeria, intolerantzia, diskriminazioa saihesten eta hari aurre egiten?

Proiektu honetan egin diren jarduera guztiak Hezkidetzaren balioak hedatzeko diseinatu eta gauzatu dira sexuagatiko diskriminazioa saihesteko eta ikasleengan eta haien familietan egoera diskriminatorioen aurrean pentsamendu kritikoa sortzeko xedearekin.

Proiektuari esker ikasleek zein familiek emakume askok jasaten duten indarkeria fisikoari eta batez ere psikologikoari buruzko hitzaldietara joateko aukera izan dute.  Hitzaldi horiek “Mundu bat” elkarteak eman ditu.

Ikastetxeak hainbat unitate didaktiko garatu ditu ikasleengan jarrera diskriminatorioek saihesteko eta haiek salatzeko kontzientzia sortzeko.

8 marzoproyecto B&G

Nolako eragina izan du proiektuak klaustroan? Ikasleen irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan jarrera aktiboago bat/ inplikazio handiago bat hartu al du iritzi eta sinesmen ezberdintasunak, aniztasuna eta genero berdintasuna irakasteko, estremismoak eta berdintasun eza saihesteko, etab.?

Proiektua hasi zenetik, parte hartu dugun irakasle guztiek argi izan dugu klaustroa eta erkidego edukatiboa proiektuaren garapenean inplikatu beharra zirela.

Espainiako ikastetxean proiektuaren emaitza gisa erabaki da astean bi egunetan ikasleek ezingo dituztela sexu batek bakarrik erabiltzen duen jolasteko materiala erabili (baloiak, gomak…). Era horretan, ikusi dugu egun horietan neska-mutilek denbora gehiago ematen dutela elkarrekin eta hobe erlazionatzen direla.

Bestalde, parte hartu duten ikastetxe guztiek haien klaustroetan familiei oharrak bidaltzerakoan erabiltzen den hizkuntzarekin “kontuz ibiltzea” erabaki zuten.

videoconferenciaB&G

Gaiarekin zerikusia duten proiektuari buruzko bestelako iruzkin nabarmenak (toki erakundeekin, immigranteen eta errefuxiatuen elkarteekin izandako sinergiak, etab.).

Proiektuari esker ikastetxeak inguruko erakunde eta elkarteek garatutako hainbat jardueratan parte hartu du:

Glog Fundazioa: ikastetxetik eskolara erabiltzen ez zuten eta Glog Fundazioa GKEari eman ziezaieketen arropa eta zapatak ekartzeko eskatu diegu ikasleen gurasoei.

Horrez gain, Ertzantzaren Internet departamentuak sareko seguritateari eta CiberBullyingari buruz eman behar duen hitzaldia pendiente dugu.

Ikasleek eta familiek ikastetxeko liburutegian antolatu genuen generoko indarkeriari buruzko solasaldi batera joateko aukera izan zuten. Hitzaldi-solasaldi hori “Mundu bat” elkarteak eman zuen.

Proiektuan Hezkidetzaren gaiarekin lotura duten esaldi eta sententzia ugari erabili ditugu. Haietako batek proiektuaren mamia eta zergatia laburtzen du:

“You educate a man; you educate a man. You educate a woman; you educate a generation.”
Brigham Young

Irakasle garen aldetik, balioetan hezteko familiek eta irakasleek elkarrekin lan egin behar dugula kontziente gara. Kontua ez da konbentzitzea, diskriminatorioak eta gure gizarteko balioen aurkakoak direla uste dugun egoeren aurrean pentsaraztea eta hausnartzea baizik. Nire uste apalean, proiektuarekin denborarekin ernatuko den hazi bat landatu dugu.