Inklusioa 2017ko eTwinning jardueren gai nagusia

Inklusioa 2017ko eTwinning jardueren gai nagusia

Ikastetxeko taldeak

Inklusioa 2017.urtean eTwinning programako jarduerak gidatuko dituen gaia izango da. Era horretan, Pariseko adierazpenaren balioetan oinarritzen den lanaren ildoan jarraitzen dugu. Bertan, herritartasuna, askatasuna, tolerantzia eta diskriminazio ezaren baloreak sustatzen dira.

Hezkuntzaren esparrutik inklusioaren kontzeptua landuko dugu ikuspegi zabal batetik eta Pariseko adierazpenak Europan kooperatzeko aipatzen dituen lau lehentasun nagusiei jarraiki:

  1. Gazteei konpetentzia sozialak, gizatasunekoak eta kulturartekoak ematea, balio demokratikoak eta oinarrizko eskubideak, gizarteratzea, diskriminazio eza eta herritartasun aktiboa sustatuz.
  2. Pentsamendu kritikoa eta ikus-entzunezko alfabetatzea akuilatuz, bereziki interneten eta sare sozialen erabilerari dagokionez, hartara bazterkeriaren eta doktrinatzearen aurrean erresistentzia handiagoa izateko.
  3. Haur eta gazte zaurgarrien heziketa bultzatzea, gure hezkuntza- eta formakuntza-sistemek haien beharrei erantzuten dietela bermatuz.
  4. Kulturarteko elkarrizketa sustatzea ikaskuntza mota guztien bidez, bestelako politika eta eragileekin elkarlanean arituz.
  1. urtean zehar gai hau behin eta berriro landuko dugu eTwinning jardueren bidez, esaterako, tailer, hitzaldi, komunikazio kanpaina eta atarian egingo diren argitalpen eta artikulu aipagarrien bidez.

Oraindik ez baduzu eTwinningen izena eman, hala egin dezazun eta aurreikusten diren jardueretan parte har dezazun animatzen zaitugu.

Goiburuko irudiaren iturria: Freepikek diseinatutako erabilera libreko irudia